Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

  • “Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei buruzko ezagutza urriaren ondorioz, hipotesia besterik ez da.

Lantzeko meategian topatutako idazkuna Nafarroako Gobernua

2024ko urriaren 22an - 08:25
Azken eguneraketa: 09:42

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaileek 2.000 urte inguru dituen inskripzio bat aurkitu dute Aierdi VIII meategian, Lantzeko meatze-gunean. Meategi baten barnean ez da halakorik sekula topatu, ez Nafarroan ezta Iberiar Penintsula osoan ere. Aurkikuntzak garrantzi handia duela azaldu dute prentsa-ohar batean, bai bere testuinguru arkeologikoagatik, bai antzinako alfabetatzearen adibide izateagatik ere. Hala, "baskoieran" edo euskararen antzinako hizkuntzan idatzita egon litekeela da hipotesi posibleetako bat.

Ikerlariek azpimarratu dute aurkikuntza "ez-ohikoa" dela, garai hartan erromanizazioa eta latinizazioa aurreratuta zegoen arren "bertako hizkuntzak erabiltzen eta idazten ziren" seinale izan litekeelako.

"Ikae" edo "igae"

Idazkuna meategiaren sarreratik 61 metrora eta 18 metroko sakoneran dago. Hiru ikur "paleohispaniko" ditu, 23 zentimetro luze eta 13 zentimetro zabalekoak, eta erroma-punta duen tresna zorrotz batekin egin ziren. “Ikae” edo “igae” moduan izan dira transkribatuak. Hitzaren laburrak eta alderaketa egiteko testuak hain urriak izateak interpretazioa zailtzen duten arren, "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote, “ik (h) ai" hitzarekin lotura izan dezakeelako.

Arnaud Oihenart euskal poetak XVII. mendean egindako idazkietan agertzen da ikhai hitza, eta testu horietan duen esanaia dela eta idazkunean agertzen denarekin bateragarria izan daitekela azaldu du Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa taldeak

Arnaud Oihenart euskal poetak XVII. mendean egindako idazkietan agertzen da ikhai hitza, eta testu horietan duen esanaia dela eta idazkunean agertzen denarekin bateragarria izan daitekela azaldu du Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa taldeak. Edonola ere, hipotesia "zuhurtziaz" hartu behar dela diote, garai hartan hitz egiten ziren hizkuntzei buruzko ezagutza urria delako, euren esanetan.

Inskripzioaren data zehatzik ez dute eman, baina aurkitu den testuinguru arkeologikoak duela 2.000 urte inguru erromatarren garaian meatzegunea ustiatzeko prozesu betean grabatu zela iradokitzen du. Aurkikuntzaren garrantzia eta kalteberatasuna ikusita, Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak meategirako sarbidea itxi du, eta ikerketa helburuetarako mugatu du aztarnategia.

Insrkipzioaren arrastoak berdez eta puntakoarekin egindako arrastoak horiz. Nafarroako Gobernua
Irulegiko eskuraren ondotik

Lantzeko inskripzioaren aurretik, oso aztarnategi gutxitan aurkitu dira iberiar idazkeraren baskoierazko aldaeraz idatzita egon daitezkeen hitz eta testuak. Ezagunena duela bi urte egin zuten publiko: Irulegin brontzezko xafla batean aurkituriko testua.

Aranzadik egindako ikerketan, ziurtzat jo zuten "euskararen aurrekariaren dokumentu zaharrena" zela Irulegikoa. María Chivite Nafarroako lehendakaria ere izan zen aurkezpen ekitaldian.

María Chivite Nafarroako lehendakaria Irulegiko eskuaren aurkezpenean. Nafarroako Gobernua
Are proiektu handiagoa Lantzeko meatzegunean

Aurkikuntza hau Lantzeko meatze-gunea katalogatzea eta aztertzea helburu duen ikerketa-proiektu zabalago baten parte da, Kultura Zuzendaritza Nagusiak Lantzeko Udalarekin lankidetzan koordinatuta dagoena. 2022tik arkeologian, geologian, kimikan, espeleologian eta epigrafian adituak direnen nazioarteko talde bat lanean ari da inguru horretan.

Lantzeko meatze-multzoa Mendebaldeko Pirinioetako meatze-barruti garrantzitsuenetako bat izan zitekeen Antzinaroan

Ikerketak ia 2 km²-ko eremua hartu du, aire zabaleko 30 ustiapen-puntu baino gehiago eta lur-azpiko galeriadun 20 mehatze-aho aurkitu direla. Orain arte horietako hiru arkeologikoki aztertu dira: Aierdi III, Aierdi IV eta Aierdi VIII .a. Aierdi IV .ean indusketak egiten ari dira. Meatzeguneko lehen ustiapenak Historiaurrearen amaieran has zitezkeela baieztatu da, baina haien gorakada Pompelo-Oiasso galtzada erromatarraren eraikuntzarekin gertatu zela dirudi, horrek ateratako baliabideen garraioa erraztu zuela.

Lehen datuen arabera, Lantzeko meatze-multzoa Mendebaldeko Pirinioetako meatze-barruti garrantzitsuenetako bat izan zitekeen Antzinaroan. Antza denez, erromatarren administrazioak ahalik eta gehien antolatu eta ustiatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen historia
Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-29 | Cira Crespo
José Pablo Ulibarri: euskaldunei euskaraz

1785ean Bilboko Abandoko elizaldera joango bagina, Arabako Okondotik etorritako 9 urteko mutiko bat ikusiko genukeen. Bere izebaren etxera joana zen albaitari ofizioa ikastera. Geroago, 20 urte baino gutxiagorekin Gipuzkoara joan zen soldadu, Frantziaren aurka gerran aritzera... [+]


Eguneraketa berriak daude