Txingudiko eskualderako emititzen duen Antxeta Irratiak emisioak eten ditu, uholde baten erruz. Irratiko estudioak hondatuta geratu dira eta obra egin beharko dutela uste dute irratiko arduradunek. Edonola ere, gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte datorren astean. Bidasoamedia.info astekari digitala ere lokal berean egiten dute eta ondorioz, hori ere ez da ohiko maiztasunarekin eguneratuko. Hala, Antxeta Irratiak kanpaina bat abiatuko du kalteei aurre egiteko eta maiatzaren 19tik 21era egingo den Bidasoan Euskaraz jaia antolatzeko.
Bada hogei urtez, ahots goxo eta irmoa entzuten ari den bidasoarrik. Antxeta Irratiaren hogeigarren urteurrenaren karietara, bertako kazetari beteranoenetariko bat ezagutzeko parada baliatu dugu: Maia Muruaga (Donibane Lohizune, 1977), “Maia Antxeta”... [+]
Batzuetan, "aukeratu gabe eta bat-batean etortzen da" menpeko pertsona zaindu beharra, aipatzen du proiektuan parte hartu duen emakume batek; amaz arduratzeko bere bizitza-proiektua alboratu du beste batek; zahar egoitzan amona penaz hiltzen uzten ari direla dio... [+]
Euskal hedabideen elkarteak “elkartasun eta babes osoa” adierazi die joan den larunbatean Hondarribian lanean ari zirela erasoak jasan zituzten kazetariei.
Urruñako San Frantzisko Xabier ikastetxeak iaz egindako “Pantailarik gabeko 10 egunen desafioaren” ondotik, aurten 4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdin batuko dituen “Pantailarik gabeko desafioa” aurkeztu zuten joan den astean... [+]
Hego Euskal Herrian legalki arituko den euskarazko lehen irrati komunitarioa da. Lau urteren ostean, behin betiko erabakia hartu du epaileak.
Arrosa Sareak pozik agertu da Antxeta Irratia Donostialdean entzun ahal izango delako. Erredakziora bidali duten ondoko agirian egin dute haien balorazioa.
Behe Bidasoako Antxeta Irratiak 15 urte bete ditu. Mahai-inguruak, topaketa gastronomikoak, euskararen aldeko bestak eta gisakoak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. “Uhinak orrazten” lema aukeratu dute, beren esanetan, hori baita irratiaren eguneroko erronka,... [+]
Gazteak norabidea aldatu eta irrati formula komertzialen bidea hautatu zuenetik, ez dago euskal eszena bere aniztasunean erakutsiko duen irrati kate publikorik. Saio bakan batzuetan salbu, easy-listeningetik aldentzen diren taldeek toki gutxi dute uhinetan. Irrati libreak edo... [+]
Antxeta irratiak bizikidetza sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Bidasoa bailaran otsailaren 5ean, 12an eta 19an. Lehenengo egunean Guardia Zibilaren, talde paramilitarren eta ETAren biktimak eta haien senideak elkartuko ditu.
“Emakumeen Ahotsa” proiektua abian jartzeko Europako diru-laguntzak eskatu dizkio Antxeta Irratiak Frantziako Gazte Sailari. Laguntzak kudeatzen dituen agentziak erantzun dio egitasmoak ez duela Europako dimentsiorik, euskara hutsean ari dela.