Hego Euskal Herrian legalki arituko den euskarazko lehen irrati komunitarioa da. Lau urteren ostean, behin betiko erabakia hartu du epaileak.
Antxetak hegaldiari ekin eta Donostialdeko zenbait herri bisitatuko ditu hemendik aurrera. Behe Bidasoko irratiari arrazoia eman dio Espainiako Auzitegi Gorenak, eta Hego Euskal Herrian legalki emititzen duen lehen irrati komunitarioa bilakatu da. Lehendik legala zen Ipar Euskal Herrian, eta Hendaian zuenez egoitza, Gipuzkoako zenbait herritan entzun zitekeen, Irun eta Hondarribia kasu.
Eusko Jaurlaritzak 2012an irrati frekuentziak eskuratzeko lehiaketa abiatu zuen, baina bertan behera geratu zen gobernu aldaketarekin. Antxetak auzitara jo zuen, eta orain iritsi da behin betiko epaia: “Espero genuen bezala, Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu”, zehaztu du Aitziber Zapirain koordinatzaileak.
Donostiako 105,8 fm frekuentzia esleitu zaio Antxetari, eta pozik azaldu da Zapirain: “Donostialdean ez ezik, Oarsoaldean eta Buruntzaldean ere entzun ahalko da, eta 100.000 biztanletik gorako eremua da hori”.
“Irrati komertzialen eremu berdinean bidea urratzea erabaki genuen, haiei lekua irabazteko. Geuretzat ez balitz, ziur aski irrati komertzial erdaldun batentzat izango zen frekuentzia”. Hala, Donostialdean emititzen hasteko erabakia “euskaldunak eta komunikatzaileak” izatearekin lotuta dagoela baieztatu du Zapirainek. Jada hasi dira eremu berrira egokitutako programazioa osatzen, eta irailerako prest egotea espero dute.
Euskal Herri osoko 30 irrati biltzen dituen Arrosa sareko kide da Antxeta. Zapirainek deitoratu du haitetatik askok, Hego Euskal Herrian kokatzen direnek, “zalantzazko egoera alegalean” jarraitu beharko dutela.
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]