Behe Bidasoako Antxeta Irratiak 15 urte bete ditu. Mahai-inguruak, topaketa gastronomikoak, euskararen aldeko bestak eta gisakoak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. “Uhinak orrazten” lema aukeratu dute, beren esanetan, hori baita irratiaren eguneroko erronka, “uhinen bidez, eskualdea orraztea”. Urtarrilean hasi zituzten ospakizunak, eta ekainera arte jarraituko dute.
Irratia 2001. urteko otsailaren 18an jarri zen martxan, Pausumedia eta Entzun Ikus elkarteen ekimenez. Eskualdea euskalduntzea zen proiektu berriaren asmoa eta hedabide komunitario bat sortzea erabaki zuten horretarako, “komunitatearekin eta komunitatearen zerbitzura lan egiten duen irratia”. Irratiak ekimen ugari antolatu izan ditu langabetu, etorkin eta gizarte zentroekin elkarlanean.
Komunikabidearen jarduera ez da informazioa hedatzera mugatzen, Antxeta Irratia eragile ere badela adierazi dute kideek. Eskualdea saretzea, euskararen aldeko normalkuntzan jardutea, berdintasunaren arloa elikatzea eta etorkinen integrazioa sustatzea dira irratiaren zereginaren oinarri. Elkarlana bultzatzen du eskualdeko gizarte eragile eta mugimenduekin, eta zenbait irratsaiotan parte hartzeko aukera eskaintzen zaie horiei. Hor daude Bilgune Feminista, eskualdeko barazki-kooperatiba edota gay eta lesbianen elkartea, besteak beste.
Antxeta Irratiak beste zenbait hedabiderekin jarduten du elkarlanean, Arrosa Irrati Sareko, Euskal Irratiak elkarteko eta AMARCeko (Irrati Komunitarioen Munduko Elkartea) kide den aldetik. “Irrati komunitario gisa ibilbide oparoa betea du jada Antxeta Irratiak, baina bide luzea du egiteko oraindik ere”, adierazi dute.
Bada hogei urtez, ahots goxo eta irmoa entzuten ari den bidasoarrik. Antxeta Irratiaren hogeigarren urteurrenaren karietara, bertako kazetari beteranoenetariko bat ezagutzeko parada baliatu dugu: Maia Muruaga (Donibane Lohizune, 1977), “Maia Antxeta”... [+]
Batzuetan, "aukeratu gabe eta bat-batean etortzen da" menpeko pertsona zaindu beharra, aipatzen du proiektuan parte hartu duen emakume batek; amaz arduratzeko bere bizitza-proiektua alboratu du beste batek; zahar egoitzan amona penaz hiltzen uzten ari direla dio... [+]
Euskal hedabideen elkarteak “elkartasun eta babes osoa” adierazi die joan den larunbatean Hondarribian lanean ari zirela erasoak jasan zituzten kazetariei.
Urruñako San Frantzisko Xabier ikastetxeak iaz egindako “Pantailarik gabeko 10 egunen desafioaren” ondotik, aurten 4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdin batuko dituen “Pantailarik gabeko desafioa” aurkeztu zuten joan den astean... [+]
Hego Euskal Herrian legalki arituko den euskarazko lehen irrati komunitarioa da. Lau urteren ostean, behin betiko erabakia hartu du epaileak.
Arrosa Sareak pozik agertu da Antxeta Irratia Donostialdean entzun ahal izango delako. Erredakziora bidali duten ondoko agirian egin dute haien balorazioa.
Gazteak norabidea aldatu eta irrati formula komertzialen bidea hautatu zuenetik, ez dago euskal eszena bere aniztasunean erakutsiko duen irrati kate publikorik. Saio bakan batzuetan salbu, easy-listeningetik aldentzen diren taldeek toki gutxi dute uhinetan. Irrati libreak edo... [+]
Antxeta irratiak bizikidetza sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Bidasoa bailaran otsailaren 5ean, 12an eta 19an. Lehenengo egunean Guardia Zibilaren, talde paramilitarren eta ETAren biktimak eta haien senideak elkartuko ditu.
“Emakumeen Ahotsa” proiektua abian jartzeko Europako diru-laguntzak eskatu dizkio Antxeta Irratiak Frantziako Gazte Sailari. Laguntzak kudeatzen dituen agentziak erantzun dio egitasmoak ez duela Europako dimentsiorik, euskara hutsean ari dela.