Espainiako patronalaren (CEOE) presidente izateko hautagaiak abenduaren 5ean jakinaraziko dituzte. Antonio Garamendi getxotarrak zerrenda horretan agertzeko aukera asko ditu zenbait medioren arabera.
Garamendi CEOEko energia kontseiluko presidentea da egun, baita enpresa txiki eta ertainen konfederazioko (Cepyme) presidenteordea ere.
Espainiako metalaren enpresen konfederazioko (Confemetal) diruzaintzaz ere arduratzen da. Astearte honetan Confemetaleko kide gehienek babesa eman diote Garamendiri hautagaitzara aurkezteko.
Presidentetzarako bozketa abenduaren 17an egingo dute.
Juan Rosellen kudeaketarekin haserre
CEOEko egungo presidentearekin, Juan Rosellekin lehiatu beharko da Garamendi hautagaitzara aurkezten bada, nahiz eta Rosellek oraindik ez duen adierazi berriro aurkeztuko denik.
El Mundok argitaratu duenez, patronaleko kideak ez daude gustura Rosellen gardentasun ezarekin eta informazio faltarekin, eta patronaleko presidenteordea, Arturo Fernandez, Caja Madrideko B txartelen aferan inplikatua egoteak ez du lagundu konfiantza berreskuratzen.
Nadia Calviño Espainiako ekonomia gaietako presidenteordeak EH Bilduk, PSOEk eta Podemosek sinatutako akordioaren aurka egin du. Sinatu bezain pronto, akordio hori atzera bota behar dela adierazi dio bere alderdiari, PSOEri, “ziurgabetasun juridikoko” garaiak... [+]
Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatu nagusiek, gutxieneko soldata igotzeko akordioa lortu dute Espainian. Baina zer dio akordio horren letra txikiak?
Confebask ELA eta LABi sindikatu izaera kentzen saiatu zela baieztatu du ELAk CEOEren dokumentu baten bidez.
Juan Rosell enpresari katalana izango da CEOE Espainiako patronaleko zuzendari. 33 bozetako aldea atera dio Antonio Garamendi hautagai bizkaitarrari.
Juan Rosell CEOEko zuzendariak egindako azken adierazpenei erantzun diete sindikatuek.