"Kargatzen" izeneko prozesu eratzailea aurkeztu dute Donostian. Euskal Herrian egungo hezkuntza sistema zalantzan jarri eta sistema propio baten aldeko borrokan jarraitzeko, ezinbestekotzat jo dute ikasle subjektu berri bat sortzea.
Gaur goizean (urtarrilak 18) Donostiako Bulebarreko kioskoan bildu dira “Gora ikasleon borroka!” lelopean azken hilabeteetan zehar antolatzen eta lanean ibili diren hainbat ikasle. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorri dira: Amurriotik, Bilbotik, Iruñeatik, Oiartzunetik, Hendaiatik... Urriaren 12an aurkeztu zuten Gasteizen azaroaren 28an euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko ikasle grebaren deialdia eta gaurkoan pauso berri bat iragarri nahi izan dute: “Antolatzeko eta borrokatzeko modu berri bat ekarriko duen eragile bat sortzera goaz”.
Azaldu duten moduan, ikasturte hasieran hasi ziren lanean. Euskal Herriko hamaika ikastetxetako ikasleak biltzen hasi ziren: “Gaur egungo hezkuntza sistema zalantzan jarri eta berri baten aldeko bidea batera eraikitzeko batu gara, 150 ikasletik gorako asanbladak egitera helduz”. Tokiko errealitateetatik eraginez, ikasle borroka maila nazionalean hauspotzeko erronka jarri diete euren buruei.
Izan ere, hutsune batetik abiatzen direla adierazi dute ikasleek. Ikasle mugimenduari “pilak kargatzeko” beharra identifikatu dute; eta horretarako tresna berriak sortzeko unea dela ondorioztatu.
"Kargatzen"
Azken hilabeteetan elkarrekin borrokatu, ideiak eta helburuak partekatu eta etorkizuneko proiektuak pentsatzen jardun dutela adierazi dute ikasleek. Prozesu horretan zehar parte hartzeak eta horizontaltasunak izandako presentzia azpimarratu dute. Oraingoan baina, Euskal Herrian “hezkuntza sistema propio eta askaltzaile” bat lortzeko borroken artikulazioa eta eraginkortzea beharrezkotzat jo dute. Horretarako ezinbestekotzat jo dute eragile bat sortzea eta ondorioz, “antolakuntza forma berri horri hasiera emango dion fase berri bat irekitzea” erabaki dute.
"Kargatzen" izeneko prozesua sortu dute horretarako. Prozesu berria ikastetxez ikastetxe zabalduko dute; ahalik eta modu zabal eta horizontalenean eman dadin. Liburuxka bat izango da horretarako tresna; eztabaidak proposatu eta ikasle subjektu berriaren oinarriak zehazten lagunduko duena. “Ahalik eta ikasle gehienen ekarpenak jasoz, gure hezkuntza ereduaren alde borrokatuko den ikasle eragile berria eratuko dugu”. Hiru atal nagusi izango ditu liburuxkak: ikasle mugimenduaren bilakaera eta egoera politikoaren hausnarketa; ikasle estrategia berriaren nondik-norakoen definitzea eta, azkenik, subjektu berriaren oinarri ideologikoak eta antolakuntza eredua.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]
Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]