200 lagunek Donostiako Añorga auzoko Firestone lantegia berreskuratu dute, orotariko proiektu eraldatzaileen elkargune izan dadin. Asteburua eman dute han, eta Eraldia izena eman diote ekimenari. Igande arratsaldean, azken asanblada orokorrarekin erabakiko dute zein erabilera eman aurrerantzean espazioari.
Bertan dira Donostia eta inguruko ekimen eraldatzaileetako kideak: gaztetxeak, kooperatiba txikiak, herri-hedabideak, talde feministak... Hiru egunez, ekonomia sozial eraldatzailearen bueltan eztabaidatzea, ikastea, eta elkarlanerako oinarriak finkatzea da bertan bildutakoen asmoa.
Asteburu guztia bertan igaroko dutela-eta, gaian interesa duen edonori etortzeko gonbita egin diote: “Autogestionatutako proiekturen baten parte bazara, zure lana elkarlanetik ulertzen baduzu, zure bizibidea zure kezkekin bat etor dadin nahi baduzu, edo besterik gabe, eguneroko lanarekin gure ingurua eralda dezakegula uste baduzu, ez egin dudarik: ongi etorria izango zara Eraldian.”
Egitataraua: ekonomia sozial eraldatzailea eta elkarlana
Hiru egunetarako egitaraua lotuta dago jada. Hasteko, Bartzelonako Can Batlló zentro sozial autogestionatuaren inguruko dokumentala eta Irungo Lakaxitako esperientziaren berri izateko hitzaldia izan dira ostiralean. Larunbatean, auzolanean goiza eman ostean, Donostialdeko proiektu eraldatzaileeak mapa erraldoi batean irudikatu dituzte, hemendik aurrera materiala konpartitu ahal izateko oinarri gisa.
Igandekoari "Esperientzia truke eguna" izena eman diote. Goizerako proiektuen berri eman eta materiala salerosteko azoka antolatu dute. Arratsaldean aldiz, hitzaldien bidez ekonomia sozial eraldatzaileko zenbait ekimen nahi dituzte ezagutarazi. Eraldian izango dira, besteak beste: Fiare eta Koop57 finantza kooperatibetako ordezkariak eta OlatuKoop kooperatiba sareko kideak. Haiekin batera, Argiako kolaboratzaile den Jakoba Errekondok Zeraingo esperientziaren berri emango du.
Hitzaldien ostean asanblada orokor batekin emango diote asteburuari amaiera. Orduan erabakiko dute eraikinari zein erabilera emango zaion, eta zein izango den aurrerantzean ere elkarlanean aritzeko bidea.
Prestatu duten webgunean egitaraua osorik kontsulta daiteke.
Twitter bidez jarraitzeko #eraldia traola ari dira erabiltzen.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]