17. Hackmeetinga, hacktibisten urteroko topaketa, Añorga Txikiko Firestonen egingo da. Urriaren 29, 30 eta 31 bitartean izango da. Subiranotasun soziala eta teknologiaren inguruko gaiak jorratuko dituzte bertan.
Topaketan energia, zifratzea edo kultura askea bezalako gaiak izango dituztela aurreratu dute. Edonork izango du bertara gerturatzeko aukera eta sarrera doakoa izango da. Modu guztiz horizontalean muntatu nahi dute eta antolakuntzak hitzaldi, mahai-inguru edo tailerrak proposatzeko deia egin die gaian interesaturik dauden guztiei.
2015eko maiatzaren lehenean Donostiako hainbat herri mugimenduk Firestone fabrika zaharra berreskuratu eta “Eraldia” burutu zuten, kapitalismoaren eredutik kanpo jorratzen diren proiektu desberdinen topaleku izateko.
Espazio fisiko baten eta sarearen okupazioen arteko lotura eraman nahi dute aurrera. “Gobernatzen gaituzten soziopatek hitzez eta ekintzez kondenatzen gaituztenean” eragiten duten geldikortasunari aurre egitea dute helburu.
Antolakuntzak dei egin die ziberespazioko kideei gobernu, sistema eta korporazio oro hackeatzen jarraitzeko. Hauen ustez, gizartearen barne sistema aldatu eta solidarioago izateko bidea da.
Irailaren 20 eta 22 artean izango da bilkura Gasteizko Errekaleor auzoan, espazio askeak “teknologia subertsiboz” betetzeko.
Hazte Oír elkarte transfoboa hackeatu dute, elkarteko kideek aditzera eman dutenez. Ignacio Arsuaga presidenteak euren mezua “isilarazteko” saiakera berri bat dela esan du.
Estatu Islamikoarekin lotura duten 5.500 kontu identifikatu ditu Anonymous hacker taldeak. Parisko erasoen ostean, taldearen aurkako “eraso zibernetikoen uholdea” hasiko zuela iragarri zuen.
Behin lortuko telesail batera engantxatzea eta errealitatea bidean gurutzatu behar. Uda honetan ekin diot Mr. Robot ikusteari eta lehenbiziko momentutik harrapatu nau.
‘La Nueve de Anonymous’ hacker taldeak Twitterren jakinarazi duenez, duela bi urte baino gehiagotik EAJren datu-base guztia esku artean dute.