Zortzi azpeitiarrek Annapurnara egindako espedizioan hartutako irudiekin osatutako dokumentala digitalizatu eta protagonisten sentipenak jasotzeko finantzazio kolektiboari ekingo diote.
Ostegunean abiatu dute finantzaketa kolektiboa, eta honako loturan egin daiteke proiektua diruz laguntzeko ekarpena. Aurreneko erronka da 40 egunetan 10.000 euro lortzea. Zapatuan, Azoka Herritik egitasmoaren barruan egingo dute crowdfundingaren aurkezpena, 12:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Hiru espediziok soilik zuten Annapurnako (Nepal) gailurra ukituta Azpeitiko zortzi mendizalek hara igotzeko saiakera egin zutenean, 1986an. Orduan, bizi-bizirik zegoen goimendizaletasuna Azpeitian, eta erronka berriei eusteko prest zeuden Joxe Mari Azpiazu, Josu Bereziartua, Agustin Madrazo, Agustin Arenas, Joxe Urbieta Takolo, Pako San Sebastian, Bixente Arrue eta Jabier Maiz.
Mendia igotzeko behar zuten materiala hartzeaz gain, bideokamera bat eraman zuten motxilan, eta espedizioa grabatu zuten, ondoren dokumentala osatzeko. Ikus-entzunezkoa 30 urtez Euskal Herriko filmategian egon da lozorroan, eta orain argitara atera nahi dute berriro, digitalizatuta. Baina irudi zaharrak berreskuratzea ez ezik, espedizioan parte hartu zutenen bizipenak eta sentipenak jasoko dituen bigarren dokumental bat ere egin nahi dute Azpeitiko Zine Klubak eta Kulturaz kooperatibak. Horrek suposatuko duen gastu ekonomikoari aurre egiteko, finantzaketa kolektiboa jarri dute martxan, gaur. Aurreneko erronka da 40 egunetan 10.000 euro lortzea.
Annapurnara egindako espedizioa "anbizio handikoa" izan dela du gogoan Josu Bereziartuak (Azpeitia, 1960): "Alpinistikoki zituen zailtasunengatik, eta espedizioa grabatzeko nahiagatik”. Bereziartuari piztu zitzaion Annapurnako gailurra ukitzeko grina, eta hark animatu zituen gainerako mendizaleak. "Joxe Urbieta Takolo zenak Annapurna ingurura egindako treking baten hartutako irudien emanaldi bat eskaini zuen. Emanaldi hartako diapositiba bat ikusi nuenean, begien aurrean nuenaz maitemindu nintzen. Orduan erabaki nuen nire hurrengo proiektuak hark behar zuela izan. Ez nekien zein mendi zen, zenbateko altuera zuen, ezta non zegoen ere, baina horrenbeste erakarri ninduen irudi hark…", gogoratu du. Orduan, harremanetan jarri zen gainerako mendizaleekin, eta zortzi pertsonako taldea osatu zuten.
Jaso zituzten diru laguntzak "justukoak" zirela azaldu du Bereziartuak: "Gazteak ginen, herrian bazen beste jende bat gu baino sinesgarritasun handiagoa zuena, eta haiengan zegoen jarrita mendizaletasunaren etorkizuna. Horrek zaildu egin zuen espedizioaren diru-biltzea…". Hala ere, herritarren babesa "izugarria" izan zela du gogoan Bereziartuak, eta "ondo baino hobeto" erantzun zutela gogoratu du. Mendian aurki daitezkeen zailtasunei aurre hartuta, Agustin Arenas (Azpeitia, 1958) arduratu zen espedizioko irudiak grabatzeaz. Irudi haiek ez ziren herritarrengana heldu, ordea, pelikula formatuan zeudelako. Azken horren esanetan, dokumentalak ordu eta laurdeneko iraupena du, eta hiru zatitan dago banatuta: "Lehengo hamabost minutuetan Katmandun (Nepal) hartutako irudi batzuk ageri dira. Ondoren, mendira arteko bidea ikusten da, eta azken zatian gailurrera iristeko ahalegin hori dago jasota".
Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Bereziartua azpeitiarra eta Aranzabal bergararra mendian egindako ibilbideagatik omenduko dituzte urriaren 3an, Flysch Trail lasterketa bukatzean. Bereziartua zortzimilako sei mendi egina da, eta Aranzabal, berriz, 8.000 metroko mendi bat igo zuen lehen euskal emakumea izan zen.
"Eseri lasai” idatzi du norbaitek, Larre eta Ipuliño artean dagoen egurrezko eserlekuan, Uzturreko mendilerroan. Intentzio-adierazpena. Duela hamar bat urtetik, eta gogotik estutu gaituen pandemia zerriaren erdian bereziki, mendia arnasgune bihurtu da geroz eta... [+]
Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen omenez sorturiko fundazioak hamar urte bete ditu eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Belaguan asteburuan. Besteak beste, ospitale bat, eskola bat eta umezurtzentzako etxe bat eraiki dituzte urteotan Nepal, India eta... [+]
Pirinioak alde batetik bestera ari da gurutzatzen Rafael Sanchís aktibista valentziarra uda honetan, eta bidean topatzen dituen zaborrak berekin eramaten ditu: egunean kilo erdi eta kilo bat hondakin artean, gehiago ezin: “Gutxi dirudien arren, gauza askoren zatitxo... [+]
ARGIAk 100 urte bete dituela eta, gure hemerotekatik berreskuratutako harribitxiak kontatzen aritu gara Euskadi Irratian Eguberritako asteotan. Atzera eta aurrera aritu gara bidaia kronologikoan eta azkeneko saioan mendiari heldu diogu. Izan ere, 2018ak albiste tristea utzi zuen... [+]
Komunista, ateoa eta antiklerikala dela dio gerra eta diktaduraren errepresalia gogorrenak pairatu behar izan zituen emakume honek. Kontrabandoan eta mugalari lanetan ibili zen. Mendian ibiltzeko astia izan du eta 90 urteak gaindituta ere astero joaten da mendira.
Larunbatean abiatuko da Subilla Gasteiztik Manuel Iradier mendi elkarteak antolatutako ibilaldia, 2017an Himalaian zendutako mendizalearen omenez.
Argazkian dudan itxura nuen ARGIAk estreinakoz aukera eskaini zidanean. Tarte bat noizean behin aldizkarian. Baldintza bakarra: ahal izatera kirolarekin zerikusia izan zezala idatzitakoak.
Ez zait beti erraza egiten. Hainbat kirolek –diru asko mugitzen duten horiek... [+]
Pirinioetako Lan Batzordeak argi berdea eman dio 2004tik itxita dagoen Erronkariko aterpe mitikoa berreskuratzeari. Nafarroa eta Biarnoa mendizaleentzat lotuko dituzte Belarouat proiektuarekin.
Alberto Zerain mendizale arabarra eta berarekin batera zihoan Mariano Galvan argentinarraren berririk ez dago larunbatetik. Nanga Parbat mendia Mazeno ertzetik igotzen ari ziren.
Eskalatzaile gehienek 40.000 euro inguru ordainduko dute 2017an, Alan Arnette mendizale eta kronistak bere blogean jasotako datuen arabera. Nepaletik ala Tibetetik igo, eta “erosotasun”/”segurtasun” maila apal ala handiagoarekin egin, ordaindu beharreko... [+]