Arrasateko jaietan, hiru egunetan egiten dituzte entzierroak eta errekortari emanaldiak, eta Uluak Debagoiena Talde Antiespezistak ekintza hauen kontrako elkarretaratzea egin du, zezen plazaren kanpoaldean, Zure gozamena, haien sufrimendua lemapean. "Animalien sufrimendurik suposatzen ez duten jaiak nahi ditugu. Gaur, adibidez, txaranga bat jarri dugu hau aldarrikatzen, eta ikusi dugu jendeari gustatu zaiola planteatzen dugun alternatiba", azaldu du taldeko kide Maitane Uribek.
Gizarte moduan, "moraltasunez" jokatzen hasi beharra azpimarratu du Uribek, "mota honetako ekintzek beste norbanako batzuen sufrimendua eragiten dutelako". Uluak taldeko kideak jakinarazi du, hainbat albaitariren txostenetan, "zientifikoki berretsita" dagoela "sufrimendu psikiko eta fisikoa pairatzen dutela bigantxek. "Pentsatzen dugu bakarrik korrida tradizionaletan sufritzen dutela zezenek. Baina kasu honetan ere, odolik ez egon arren, sufrimendu handia dago", azpimarratu du.
Datozen belaunaldiei begira, Uribek nabarmendu du "haurrak nahi ditugu hazi eta hezi eta animalienganako enpatian". Era berean, gizartea kontzientziatu gura dela ere jakinarazi du, baita informazioa eskaini ere, "jendea ez baitago aski informatuta gai honekiko".
Protestarako lekua ere ez da nolanahikoa izan. "Apropos jarri gara zezen plazaren kanpoaldean, jendeak ikus dezan badagoela ekintza hauen kontrako talde bat. Eta honekin bukatu arte lanean jarraituko dugu, gaur egungo gizartean honek ez duelako lekurik. Tradizio honek ez gaitu ordezkatzen".
Kontzientziazio kanpaina
San Juanen aurretik, kontzientziazio kanpaina bat egin dute, zeinaren bitartez Gurean dokumentala plazaratu duten. Dokumental horretan, Euskal Herriko festetan animaliek jasaten dituzten tratu txarrak erakusten dira. "Honen bitartez, ikusi dugu jendeak ez daukala informazio askorik eta oraindik lan handia daukagula egiteko. Badakigu ohiturak aldatzea zaila dela, baina ikusten dugu badagoela kontzientzia minimo bat. Beraz, horri heldu, eta pixkanaka aurrera egitea gura dugu".
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Ertz askotatik landu dute antiespezismoa Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan; hala nola literatura, intersekzionalitatea, komunikabideak, zinema eta historia ikertu dituzte. Estibaliz Ania Valle Ruiz de Garibay eta Surama Lázaro Terol ikerlariek literaturari... [+]
Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere, irekitasun horrek erronkak eta konplexutasunak ere zabaltzen ditu,... [+]
Animalien ongizaterako lehen premisa “askatasuna” dela azpimarratu du Nor kolektibo antiespezistak.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.
Komunikatzeko eta abstraitzeko erabili ohi ditu akuarelak Beatriz González margolariak eta militante antiespezistak (Galdakao, 1996). Hasieran ez zekien ongi zer margotu nahi zuen, ikusten zuena kopiatzen zuelako, baina azken urteetan animalien kontrako zapalkuntza... [+]
Sistema binarista zalantzan jarri, eta feminismoaren eta animalien askapenaren aldeko mugimenduaren arteko zubiez mintzo da Laura Fernández antropologo soziala: “Feminismoen barruan ditugun joera batzuk aztertzeko aukera ematen digu antiespezismoak”.
Bost urtez jarraian azaroaren 1ean kalera irten da mugimendu antiespezista. Aurten Donostiako Aquariumaren parean elkartu dira, "kaiola bat delako Euskal Herriko lekurik bisitatuenetakoa".
Iaz erabaki zuen Lekeitioko Udalak Antzar Egunean antzara bizidunik ez erabiltzea, eta 300 urte baino gehiagoko ibilbidean lehen aldiz, irailaren 5 honetan erabilitako antzara guztiak plastikozkoak izan dira.
Animalien askapenaren aldeko mugimendu antolatuaren historiaz eta garapenaz mintzo dira hamabi ekintzaile antiespezista dokumentalean. Nor taldeak sortu du lana eta ostiralean ARGIAn izango da osorik ikusgai.
Maialen Sagues Nor talde antiespezistako kidea da. Euskal Herriko hiltegien inguruko ikerketa abiatu zuten, eta tartean, Laudioko hiltegia ere bisitatu zuten. Ikerketan aurkitutakoaz mintzatu da.
Fox Business telebista saioko ikus-entzuleengana bestelako ahots bat heldu da abenduaren 23an. Maria Bartiromo aurkezleak uste zuen Smithfield Foods konpainia erraldoiko presidente Dennis Organ elkarrizketatzen ari zela, baina errealitatean, animalien eskubideen aldeko... [+]