Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Geu ere animalia lelopean animalien askapenaren inguruan ikertzeko grina, beharra eta premia azpimarratu ditu zenbait ikertzaile eta ikasle antiespezistak. Horregatik, ikerketa antiespezisten inguruko proposamenak jaso, eta Animalia Ikasketa Kritikoen EHU/UPVko I. kongresua antolatu dute martxoaren 20tik 22ra. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioan (Bizkaia) izanen da kongresua, aurkeztutako lanek kazetaritzarekin eta ikus-entzunezkoekin harreman estua dutelako. EHUren eta UPF-Centre for Animal Ethics ikerketa zentroaren artean antolatu dute kongresua, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik da.
Antolakuntzako Irene Barañanok esan du xedea dela antiespezismoa unibertsitatera eta akademiara hurbiltzea: “Antiespezismoari ikusgaitasuna eman, antiespezista potentzialei akademiaren munduan militatzeko aukera eskaini eta ikasleak motibatu nahi ditugu ikerketetan gaia aintzat hartzeko”.
Ikertzaile eta ikasle antiespezista euskaldunak elkar ezagutzeko eta saretzeko beharretik sortu zen kongresua. Izan ere, antolatzaileek elkar ezagutu zutenean konturatu ziren interes akademiko eta pertsonal antzekoak zituztela, eta gizakiz besteko animaliei loturiko ikerketak egiten ari zirela: “Pentsatu genuen ziurrenik unibertsitatean gure antzeko ikertzaile edo ikasle gehiago egongo zirela, baina ez genituela ezagutzen, orain arte ez zegoelako topagunerik”.
Euskara ardatz
Ertz askotatik landuko dute antiespezismoa, eta hala nola jai ereduez, komunikazioa antiespezistaz eta shock moralaz mintzatuko dira. Horretarako, Euskal Herriko zein kanpoko proposamenak jaso dituzte: “Antolakuntza prozesu guztia euskaraz egin dugu, eta kongresu osoa euskaraz ez izan arren, gure helburua euskal mugimendua sustatzea da”. Horregatik, Mikel Torresek, EHUko ikertzaile antiespezistak, emanen dio hasiera kongresuari. Gaian kokatzeko espezismoaz mintzatuko da.
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.