“Kabalen hiltzea gelditu behar dea jateko?” izenburupean, 2016ko Lurrama feriaren baitan hiru mintzalari kualifikatu ari izan dira baserrietan hazitako animalien ongizateaz eta hiltzeaz baina ere hazkuntzaren tokiaz. Mauleko hiltegiko bideo famatuak nekazariei eragindako kalteei erantzun beharrak mugituta, hitzaldia sustatu dute baserri txikien lana sustatzen duten ELB, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Biharko Lurraren Elkarteak eta Idokik. Lehenbiziko lekukotasuna, Jocelyne Porcher zooteknikari eta soziologoarena.
Jocelyne Porcher zooteknikaria eta soziologoa da, eta Frantziako INRA erakundean –Espainiako CESICen parekoa- ikerketa buru ari da. Porcherren aburuz, abelazkuntzari eta animaliekiko harremanez oso une testuinguru kritiko batean bizi gara, zenbait elkarteren bultzadaz eta hedabideek emandako oihartzunez.
Kritika ez da berria. 2005-2006an FAO Elikadura eta Nekazaritzaren Erakundeak plazaratu zuen “Abelazkuntzaren itzala” deitu txostena, oso kritikoa sektore honek ingurumenari eta planetari dakarzkion kalteez. Europako beste zenbait azterketak kritikatu ditu abelazkuntza bezala animaliei jasanarazitako tratua. Sistema industrial eta intentsifikatuak dira auzitan jartzen, baina beti “abelazkuntza” hitza aipatzen da. Horregatik, arazoa ez datza abelazkuntzan, honen transformazio industrialean baizik, nik “abere produkzioak” deitzen ditudanak.
Aldaketa XIX. mende erdialdean gertatu zen, kapitalismo industrialaren jaiotzarekin, nekazarien abereekiko harremana industria, zientzia eta bankarien mende geratzearekin. Tartean aritu da nik ondo ezagutzen dudan diziplina: zooteknia, abere-makinen ustiaketaren zientzia. Orduan eraldatu zen animaliaren estatusa eta hasi zen esaten abereekin lan egitearen helburua etekina ateratzea zela. Garai horretan aldatu zen kontzeptualki nekazariaren animaliarekiko lan harremana bere zentzuari, animaliaren estatusari eta laborariaren estatusari dakionez.
Abere produkzioen ezaugarria da animaliekiko lana mugatzen dela produkzioaren arrazionalitate hutsera; alta, abelazkuntzan harreman historiko bat bada abereekin lan egiteari dagokionez, produzitzeko balio duen arren lehen arrazionalitatea izan baita elkarrekin bizitzea epe luze batean. Bi mundu dira elkarrekin zerikusirik ez dutenak. Gaur egun kritikatzen den abelazkuntza abere produkzioei dagokie, baina ez dira biak bereizten. Nik neuk ere badira 15 baino gehiago kritikatzen ditudala sistema industrialok, gorrotagarriak direlako, moralki defendaezinak eta ekonomikoki onartezinak. Baina abere produkzio horien kritika legitimotik abiatuta, jauzi egiten da gaur abererik gabeko nekazaritzaren defentsara. Abelazkuntza erakusten da kalamitate ekonomiko, ekologiko eta moral bat balitz bezala.
Sistema industrialen kritika ez da gaurkoa, baditu 50 urte baina denek egiten zioten paso, hedabideek barne. Orduan, zergatik hasi zaie bat batean interesatzen? Nekazaritza jabez aldatzeko puntuan dagoelako: ikusi multinazionalak milaka hektarearen jabe egiten, gauza bera da abelazkuntzari dagokionez, dagoenekoz ez baitu aski etekin eskaintzen ez orain arte ari zirenei eta ez besteei.
Horregatik, orain abelazkuntza baino janari produkzio errentagarriagoz ordezkatu nahi dute, esate baterako, haragiaren ordezko produktuez: oilaskorik gabeko oilaskoak, arrautzarik gabeko maionesak, sojazko “xerrak” eta, aurki, in vitro haragia, dozenaka ikerlari ari baitira horren bila. Horietan gehien inbertitzen dutenak multinazionalak dira, Google edo Facebook bezalakoak, inbertsio funts oso indartsuak, hitz bitan, planetan dirurik gehien daukatenak.
Haustura antropologikoaren puntuan gaude, abelazkuntzarik gabeko nekazaritza eta gainera animaliarik gabeko gizartea eraikitzeko puntuan. Horregatik, galdetuz gero “Uko egin behar al diogu animaliak hiltzeari elikatzeko?”, horrek ni narama beste galdera zentral honetara: “Animaliekin bizi nahi dugu ala ez?”.
Nire ustean, L213 bezalako elkarteak ohartu gabe ari dira aldaketa honen eragile. Gure jokabideak aldatu nahian, salmenta aurreko promozioa egiten diete multinazionalek proposatuko dizkiguten produktuei. Eta hori, oso estrategia mediatikoarekin: abelazkuntza suntsitzeko, goazen atakatzera jendeari ulertzen nekezena zaiona, hau da, animalien heriotza. Diskurtsoa da abelazkuntza eta abere produkzio industriala biak direla kalamitate bera, abereak hiltzen direlako. Itsusienaren bila joan eta aurkitu egiten dute.
Ni aspalditik ari naiz abereen heriotzaren inguruan lanean. Nire lankideekin batean, ahalegintzen gara lehen planoan ezartzen nekazariek beren abereekin daukaten harreman morala, zeren eta elkarte horien kritika oinarritzen baita “animalien etika” deitzen den horren koadro teorikoan. Guk diogu jende horiek ez daukatela animaliekiko moralaren monopolioa eta azaltzen dugu zertan datzan nekazarien morala.
Aldi berean, hiltegietako praktikez ere egiten dugu lan. Dudarik ez da hiltegietan arazoak badirela, aspalditik ari gara esaten, hiltegiak ez baitira abelazkuntzan ari direnen tresna, abere produkzio industrialena baizik. Arazo handi bat bada animaliak ondo hazi direnean: horiek ondo hiltzeko tresneria egokia falta da.
Halako batean ohartu gara gero eta nekazari gehiagok, batik bat zuzeneko salmenta egiten dutenek, hiltegietara bidaltzeari utzi eta nahiago dutela baserrian bertan hiltzea era ilegalean. Arazo larria da, espetxe zigorra eta 15.000-20.000 euroko isuna arriskatzen direlako. Normala da bai bere eta bai bezeroen baloreekiko etikoa den lana egiten duen baserritarrak bere gain hartzea espetxera joateko arriskua, ikusten baitu aldi berean txerri haztegi industrialek egunero masakratzen dituztela txerriak eta beren langileen osasunak izorratzen dituztela inpunitate osoz. Espetxea arriskatzen dutenak dira zuzenen jokatzen dutenak animaliekiko, produktuen kalitatearekiko eta baita osasun mentalarekiko ere.
Ahalegin bat bada garatzeko hiltegi mugikorrak, animalien heriotza baldintzaren onenetan gerta dadin berreskuratzeko tresna direnak. Abere bat hiltzea beti da bortizkeria, baina hil daiteke ahalik eta modu errespetuzkoenenean, hari batez lotuz bizi ematea eta heriotza ematea.
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.