Etorkizuneko nekazaritza lehengora bueltatzean datza. Buelta aipatzen den guztietan bezala, tamaina hartu behar zaio. Nekazaritza oinarrizko kultura den neurrian, kulturaren arazoen eran konpondu behar ditugu nekazaritzarenak ere. Konpontze bideak hiru eratakoak dira: heredatuak edo jarauntsiak, batetik eta bestetik hartuak eta asmatuak. Edozein dela bidea, hartu aurretik hautatu egin behar da. Hautatze horretan datza kultura guztiek duten erresistentzia punttua, komeni ez den eta hautatzen ez den horri buru egiteko osagaia. Jarauntsia, hartua edo asmatua, bertoko kulturara egokitu egin behar da. Hautatze eta egokitze horietan dago gakoa. Asmatu asmatu, benetan hor asmatu behar da. Horren ondorio nabarmenenak nekazaritzak guri, pertsona eta jende bezala eman digun aurreratzeko gaitasuna –kalitatezko elikadura, elikagaien segurtamena, kultura janzteko aukera...– eta gure ingurumenari erantsi dizkion balioak dira –paisaia kulturala, kalitatezko ingurumena, apartekoa, bertokoa eta egokitutakoa...–.
Horiek denak kontuan izanda, nolako etorkizuna nahi dugun, kontuak atera behar ditugu. Nolako ingurumen, paisaia, elikadura, bizitza kalitatea eta kultura nahi ditugu? Hortik, etorkizuneko nekazaritza lehengora bueltatzean datza.
Gero eta argiago dakigu nekazaritzaren aukera bakarra jango ditugun landareen hazkuntzatik eta, jan edo ez, haientzako behar ditugun animalien hazkuntzatik datorrela. Animaliak behar ditugu lurrari bizitza emateko. Eta lur bizirik gabe jai dugu. Nekazaritza kimikoak lurra hiltzen du, eta atzetik datoz hidroponia, aquaponia eta -ponia atzizkia duten landaregintza guztiak; gu gaixotzen eta hiltzen gaituztenak.
Animalia izan, abere edo azienda izan, lurra lantzen dugun tokian bere premia dugu. Berak sortzen du gure lurrari bizi ederrena ematen dion lehengaia: gorotza. Gorotza izango da ongarri edo ongailu. Lurrean elikagai osasuntsuen oinarria osatuko duena. Oinarri horrek bioaniztasuna dakar, horra osasunaren giltza.
Animalia larrean ikusten duzu eta bejondeiola larre horri. Larre aberatsa bezalakorik ba al da? Belazeari begiratu eta landare ugaritasuna ikustea ederra da. Onena, hala ere, urte osoan belardi berean gertatzen den belar eta landare hurrenkera da. Bat hozitzen, hazten eta hostatzen, bestea loratzen, hurrengoa hazia heltzen, haruntzaxeagokoa haziak haizeari zintzilikatzen eta josten… Horrela urte osoan.
Eta animaliak? Larrea aberatsa bada animaliatik ez da faltako, batak bestea jaten eta hurrengoaren jaten. Gure etxe bueltako larreetan, belarretan bertan bele, birigarro, zozo, eskinoso, urubi, zata, okil berde, argioilar eta abar luze bat aritzen da mokoka eta atzaparka. Bazkatzen baita behikundea eta ardi jendea ere. Eta azken horien gainean mikak eta lertsunak. Mika bat maiz ikusten dut ardien bizkarrean, artile artean mokoka: bakastak edo akainak jaten omen dituzte. Idiaren adar artean ere ibiltzen da, eulitan noski. Lertsuntxo zuria ere behi eta urruxen bueltan ibiltzen da, haien aurpegiko euliak harrapatuz, muturrak belar artetik uxatzen dituen eta haien bekorotzetara hurbiltzen den intsektu saldoa miatzen. Baita bizkarrean eta zerran ere, batez ere etzanda dagoenean; muinotxotik hobeto ehizatzeko... Era berean behikundea zaintzen du: lertsuntxo itzaina esaten zaio.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]
Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]