Angeles Cruz mexikarrak jaso du Zinegoak jaialdiko ohorezko saria

  • Aktore, gidoilari eta zuzendariak gai politiko eta sozialak lantzen dituen fikziozko filmak egiten ditu, Mexikoko bere komunitatean oinarrituta.


2023ko ekainaren 27an - 12:34
Azken eguneraketa: 15:43
Angeles Cruz zinemagilea. Argazkia: Zinegoak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Angelez Cruzek Oaxacako Miguel Cabrera Hezkuntza Artistikoko Zentroan ikasi zuen, eta Arte Ederretan Institutu Nazionaleko Antzerki Eskolan litzentziatu zen. 1994 urtean hasi zen aktore lanak egiten, baina 2012 arte ez zuen bere lehen filma sortu: La tiricia o cómo curar la tristeza. Hurbileko batek jaso zuen erasoaren harira hasi zen bere filmak sortzen, ez zekielako nola jokatu, eta zinema egitea erabaki zuen. “Benetako istorioak kontatu nahi nituen” esan du, eta horretarako gai politiko eta sozialak lantzen ditu. Zinegoak festibalaren 20. edizioko ohorezko saria jaso du aurten.

Aurreko edizioan Cruzen Nudo Mixteco (2012) filma eman zuten, eta aurten berriro ere egingo dute. Bilbo Arte fundazioan ekainaren 29an emango dute, 18:30tan, eta sarrera doakoa izango da. Hiru emakume jaioterrira bueltatzen dira eta jaietan bat egiten dute, baina ez dira bertakoak sentitzen. Istorio horrekin, haurren sexu abusuen eta komunitate indigenetako harreman lesbikoen inguruan aritu da. Fikziozko istorioa da, baina harreman handia du Oaxacako bere komunitatearekin.

Komunitate txiki bat denez, lurrak komunitarioak dira eta erabakiak batzar irekietan hartzen dituzte 18 urte baino gehiago dituzten kideek. Cruzek horrela egiten duela lan dio, komunitateko kideekin hitz egiten, elkarrekin lan egiten. Komunitateko kideetatik, %80 baino gehiagok parte hartu dutela bere lanetan dio Cruzek, eta parte hartzen duten komunitateko kide guztiek soldata jasotzen dute.

Zinemagileak komunitatean lan egitea aldarrikatzen du, eta Zinegoak bezalako proiektuen beharra, “ur tantek gauza handiak eskaini ditzaketela” sinestuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinegoak
2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


Queertopiak: babeslekuak, inguruan eragiteko moduak

'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]


Bisexualitatea euskal kulturan aztarrikatzen

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da. Jaialdiaren barruan, bigarren urtez, Bizi Bisexualitatea proiektuak bere tokia izango du. Egitasmo horrek bisexualitatea eta euskal kultura uztartzen ditu... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


2023-06-21 | Ilargi Manzanares
Zinegoak ekainean ospatuko du 20. edizioa

Bilboko LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute. Hamasei film luze eta 25 labur dituzte programazioan, beste hainbat jarduerarekin batera.


2022-02-01 | ARGIA
Albertina Carri argentinarrak jaso du Zinegoak-en Ohorezko Saria

Albertina Carri zinemagile eta ekintzaile argentinarrak otsailaren 28an jasoko du Ohorezko Saria, Zinegoak  LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo edizioan Carriren obrari buruzko ziklo berezia eskainiko da.


“Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea” aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

“Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta... [+]


Zinegoak jaialdia martxoaren 1etik 14ra ospatuko da, era presentzial zein birtualean

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak 18. edizioa aurkeztu du astearte honetan, Bilborocken antolatutako prentsaurrekoan. Aurten, martxoaren 1etik 14ra bitartean ospatuko da eta era presentzial zein birtualean jarraitu ahal izango... [+]


Zinegoak jaialditik zinemaren etikara
Istorio bat kontatzeko zilegitasunaz

Film bat ikusten dugunean, nork zuzendu duen jakiteak testuinguru bat ematen digu. Zuzendaria ezagutu ez arren. Susmagarri gertatzen da, adibidez, Palestinako egoeraren inguruko filma AEBetakoa izatea, edo sexu-erasoa kontatzen duena gizonezko batek zuzendutakoa izatea. Elkarren... [+]


Sébastien Lifshitzek jasoko du Zinegoak 2021 ohorezko saria

Zuzendari frantsesak otsailaren 28an jasoko du Zinegoak jaialdiaren 18. edizioko ohorezko saria Bilbon.


Zinegoak jaialdiaren 18. edizioa martxoaren 1etik 14ra izango da eta Filmin plataforman ere ikusi izango da

Aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia modu presentzialean eta birtualean ospatuko da. Jaialdiak egoitza ofiziala Lekeition izango du eta hainbat jarduera antolatuko dira bertan, Bilbon jaialdia ospatzen den bitartean.


2020-02-25 | ARGIA
Bilbon jazotako eraso lesbofoboa salatu dute

Erasoa Zinegoak jaialdiaren baitan antolatutako Artefactos contra la lesbofobia [Lesbofobiaren aurkako artefaktuak] ekimenean jazo zen. Gizonezko argazkilari batek fisikoki zein hitzez erasotu zituen hainbat parte hartzaile eta langile bat.


Ekai ondarrutarrari buruzko dokumentalak zabalduko du Zinegoak jaialdia

Bere buruaz beste egin zuen Ekai nerabeari buruzko Mi pequeño samurai dokumentalaren estreinaldiak irekiko du aurtengo Zinegoak jaialdia: transexualitatearen gaineko tabuak apurtu eta kontzientziatu egin nahi dute filmeko zuzendariak eta Ekairen gurasoek.


2020-01-08 | Uriola.eus
Zinegoak jaialdiaren 17. edizioko kartela kalean da

Kartelaren protagonista bi emakumeen arteko maitasun istorioa da. Emakume bat cis da, bestea trans. Mar Saez argazkilaria da kartelaren egilea.


2019-11-27 | Uriola.eus
VIHsible, GIB birusa duten pertsonak ikusgai egin nahi dituen zine zikloa Bilbon

GIB birusaren estigmatizazioaren aurka egiteko, sormen artistikoaren balioa aldarrikatuko du Zinegoak Elkarteak abenduaren 4an eta 5ean egingo den VIHsible Zinema Zikloan.


Eguneraketa berriak daude