Angela Merkel Alemaniako egungo kantzilerrak botoen %41,5 lortu du. Bundestag-ean gehiengo osoa lortzeko beharrezko 299 eserlekuetatik bosten faltan geratu da Merkel buru duen CDU-CSU koalizioa.
1990ean Alemaniaren batasunarekin egindako bozetan alderdi demokristauak irabazi zuenetik lortutako emaitzarik onenak dira 2013koak. Duela lau urteko hauteskundeetan botoen %33,8 lortuta izandako garaipena ere gainditu dute. Ez du, baina, gehiengo osoa lortu, eta koalizioa egin beharko du gobernua osatzeko.
Peer Steinbrück-en SPD alderdi sozialdemokratarekin bat egitea da aukera bat. Azken bozetako emaitzak (%23) pixka bat hobetu ditu aurtengoan, %25,7 lortuta, eta 2005-2009 legealdian elkarrekin agindu zuten gobernuan.
Beherakada nabarituz, baina 76 eta 68 eserleku lortu dituzte Die Linke-k eta Berdeek, hurrenez hurren.
FDP alderdi liberalak berriz, bozen %4,8 lortuta ez du eserlekurik izango Alemaniako Parlamentuan, eta Merkelek ezin izango du egungo sozioarekin jarraitu.
AFD Alemaniarentzako Alternatiba eta Piraten alderdia ere Bundestagetik kanpo geratu dira.
Alemaniako hauteskunde orokorretan garaipena lortu du berriz ere Angela Merkel kontserbadoreak. Sozialdemokratek (SPD) bozen %20,5 eskuratu dute, alderdiaren inoizko emaitzarik txarrenak. Eskuin muturrak berriz, ikaragarri egin du gora, Bundestagean sartuz lehen aldiz, bozen... [+]
Errefuxiatuen aferak Bruselako agintarien benetako aurpegia estalgabetu du. Europako eskuina eta sozialdemokrazia hurbildu egin dira mugimendu ultranazionalisten diskurtsoetara. Inkesten presioa garondoan sentitu dute eta bozak ez galtzeko politika berrantolatzeari ekin diote... [+]
Sare sozialetatik hasi da multinazionalen aurkako boikot kanpaina eta Adidas, Nivea edota Milka markak, besteak beste ez kontsumitzera deitu dute, Alemaniako enpresak Greziarekin edukitzen ari diren jarrera salatzeko.
Ukrainako krisiari buruzko analisia egin du Rafael Poch nazioarteko gaietan aditua den kazetariak La Vanguardiako Diario de Berlin blogean. Atzean dauden tentsio diplomatiko eta interesak xehatu ditu.
“Obama lehendakariak atzerrira bidaiatzen duenean, bere kolaboratzaileak arduratzen dira maletan liburu labur batzuk sartzeaz, baita atzerriko liderrentzat opariak ere; eta diplomaziarekin baino akanpadarekin harreman handiagoa duen zerbait: kanpin denda bat”.
Angela Merkelen alderdi demokristauak (CDU) sozialdemokratekin (SPD) koalizio gobernua osatu dezake. Alemaniako sozialdemokratek Merkelekin negoziatzen hastea onartu dute.
Angela Merkelen CDU alderdiak 690.000 euro jaso ditu BMWk emanda. Dirua eman baino egun bat lehenago alderdi demokristauak atzera bota arazi zuen 2020an ibilgailuetan CO2 igorpena mugatzeko proposamena.
Alemaniako Gobernurako hauteskundeen atarian, Angela Merkel Margaret Thatcherekin alderatzen duen iritzi artikulua idatzi du The Guardianen Gabi Zimmer Alemaniako Alderdi Sozialistako (PSD) kideak. Merkelen politika eta pribatizazioaren bideak ekar dezakeen hondamendia... [+]
Angela Merkel eta Niccolò Machiavelli oso desberdinak ez direla uste du Ulrich Beck soziologo alemaniarrak. Alemaniako kantzelariaren agintzeko metodoa aztertu ondoren, merkiavellismoa lau gako nagusitan oinarritzen dela ebatzi du.