Angela Merkel kantzilerraren oinordekoa aukeratuko dute Hamburgon

  • Hemezortzi urtez kantziler izan ostean, Alemaniako Batasun Demokrata Kristau alderdiko presidentetza utziko du Merkelek. Friedrich Merz, Jens Spahn eta kantzillerraren babesa duen Annegret Kramp-Karrenbauer dira kargurako hautagaiak.


2018ko abenduaren 07an - 11:56
Argazkia: El Pais

Alemaniako Batasun Demokrata Kristau alderdiak presidente berria aukeratuko du abenduaren 7an Hamburgon egingo den kongresuan. 1.000 ordezkari ingururen botoek erabakiko dute Angela Merkelen oinordekoa.

Alderdian karguak dituzten pertsonez gain, kongresua existentziala izango dela jakin aurretik aukeratutako diputatu, alkate, gazte erakundeko kide eta afiliatu sinpleek ere izango dute botoa emateko aukera.

Alemaniako prentsak azken asteetan argitaratu duenez, CDU alderdiko boto emaileen hautagai gustukoena Merkelek babesten duen Kramp-Karrenbauerren ordezkaritza litzateke. Baina, botoa emateko aukera duten delegatuen boto-intentzioaren “argibide ziurrik” ez dagoela aitortu du, Peter Matuschek Forsa iritzi-azterketa etxeko ikertzaileak.

Honenbestez, bozketaren emaitza oso irekita dago. Angela Merkelen etorkizun politikoari dagokionez, garaile irteten den ordezkaritzaren arabera erabakiko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hanburgo
2021-09-02 | Peru Iparragirre
Julen Iztueta. Gorputz hautsiak eta berrosatuak bilduz
“Artea maiuskulekin, artearen merkatua eta horrelakoak ez zaizkit ardura”

Hanburgoko kaleetako hormetan daude ikusgai Julen Iztuetaren (Anoeta, Gipuzkoa, 1987) collageak. Azken urte eta erdian handik eta hemendik hartutako irudiak moztuz osatutako collageek osatzen dute Ispilu hutsak bilduma. Gorputz hustuak, zatituak eta berrosatuak dira nagusi,... [+]


2017-11-07 | Uriola.eus
David Rincon
“Europan errepresioa egon badago, eta oso profesionala”

Atxilotuak 48 ordura aske utzi izan dituzte herrialde aberatsenetako gobernuetako ordezkarien goi-bileren jira-biran istiluak izan direnean. Aurtengo uztailean Hanburgon (Alemanian) G20ren bilkuran ez zen horrela gertatu. Elorrietako David Rincon lagunekin afaltzen ari zela... [+]


2017-09-26 | Topatu.eus
Aske utzi dute David Rincon gaztea, ez haatik zigorrik gabe

Urte eta erdiko espetxe zigorra eta hiru urteko baldintzapekoa jarri diote Bilboko gazteari. G20aren aurkako protestetan atxilotu zuten, eta Hanburgon epaitu dute.


Irailaren 25ean epaituko dute David Rincon Hanburgon; manifestaziora deitu dute ostiralean

Herriok Erabaki taldeak prentsaurrekoa eskaini du David Rinconen eta Hanburgon atxilotu zituzten beste gazteen askatasuna aldarrikatzeko. David Rincon irailaren 25ean epaitua izango da Hanburgon; atxiloketa salatzeko eta G20aren aurka manifestaziora deitu dute ostiralerako,... [+]


2017-08-29 | Unai Brea
G20aren inguruko liskarrengatik atxilotutakoak epaitzen hasi dira Hanburgon

Astelehenean abiatu da Hanburgoko Probintzia Auzitegian uztailaren 7 eta 8an G20 goi bileraren karietara izandako liskarrengatik atxilotutakoen aurkako epaiketa. 100 lagunetik gora epaituko dituzte, tartean David Rincón 31 urteko bilbotarra.


Eguneraketa berriak daude