Madrilen izan ziren atentatuen ingurumarian hil zuten polizia batek eta haren semeak, Iruñeko Donibane auzoko bere okindegian lanean ari zela, M-11-ko atentatua gaitzesteko kartela jarri nahi ez zuelako.
Elkartasun kutsua izanen du gaur eginen den omenaldiak. Urteotan guztiotan bizilagunen, auzokideen, senideen eta herritarren babesa izan du Berruetaren familiak Leire Martinezek Euskalerria irratian gogorarazi duen moduan: "Inoiz baino gehiago aurten elkartasun horri eginen diogu keinu omenaldian". 20:00etan Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean izango da.
Hamahiru urte daramatza familiak egia, justizia eta erreparazioa eskatzen. Zein heinean bete diren Martinezi galdetuta uste du, pausoak eman direla: "Iaz udalak adierazpena onartu zuen Angel Berrueta biktima izan zena onartzen zuena. Aurten ere Nafarroako Parlamentuak eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako biktimei omenaldia egin die. Pìskanaka erakundeen babesa jasotzen ari da familia".
Justizia txikia izan duela ere uste du Martinezek. Berrueta hil eta denbora gutxira irten baitziten espetxetik zenbait baimen eskuratuta: "Dagoeneko kalean dira. Familiak urruntze agindua du eskatua, baina, ez dakigu zertan den", azaldu du Martinezek.
Erreparazioari dagokionez, batez ere inguruko jendeak, herritarrek, bizilagunek eman diote babes hori familiari, elkartasun handia izan dute.
Albistea Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]
Plataformak adierazi du "sentsibilitate eta iritzi guztiak errespetatuz" Guardia Zibilaren ekintzak gaitzesteko asmoa dutela, bizikidetza demokratikoa eraikitzea helburu nagusia izanik.
Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.