Ekainaren 4an jokatu da Señora Sariketako finala, bete-betea egon den Leitzako Herri Aretoan. Aner Euzkitze eta Ane Labakak jokatu dute buruz-burukoa eta Mayoz gailendu da, beraz, berak jantzi du pamela. Bi hauez gain, saioan aritu dira: Erika Lagoma, Uxue Fernandez, Amaia Iturriotz eta Sarai Robles. Rosi Lazkanok okasiorako jarritako bertsoak kantatu ditu eta Herrialde Katalanetatik etorritako glosadoreek hasierako agurra kantatu dute.
Guztira hamalau bertsolarik hartu dute parte aurtengo Señora Sariketan. Antolatzaileek honela definitzen dute sariketa honen izaera: "Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketa".
Bi kanporaketa jokatu dira aurretik, eta horietako bakoitzetik bi bertsolari sailkatu dira finalerako: Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Aner Euzkitze eta Sarai Robles. Horiekin batera aritu dira finalean kantatzeko deituak izan diren "ohorezko bi señorak": Erika Lagoma eta Uxue Fernandez.
Herrialde Katalanetatik zazpi glosadore etorri dira aurtengoan, sariketa berezi hau ezagutzera. Haietatik hiruk eman diote hasiera saioari, agurra kantatuz: Aurora Brullet, Laia Pedrol eta Berta Llos izan dira glosak eskaini dituztenak.
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]