Andoni Ortuzar EBBko presidente berriak EAJko zuzendaritzaren bileran parte hartuko du gaur, eta aurrerago Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko alderdi politikoekin eta gainerako eragileekin –patronalarekin eta sindikatuekin, adibidez– biltzeko asmoa duela azaldu du. EAJk BBBko presidente berria hautatzeko prozesua abiatuko du orain, Ortuzarrek kargua laga ostean.
BBBko buru berria hautatzeaz gain, orain arte zuzendaritzako kide ziren Gotzon Loberaren, Arantza Aurrekoetxearen eta Unai Rementeriaren ordezkoak hautatu beharko ditu EAJk. Aurreneko biak Eusko Jaurlaritzan ari dira orain lanean, eta Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaile berria da.
Larunbatean izendatu zuten Ortuzar EBBko buru. Bi erronka dituela nabarmendu zuen. Batetik, "krisi ekonomikoari eta haren ondorioei aurre egitea"; eta bestetik, "sortu den bake giroa indartzea eta gure herriaren etorkizuna bakean eraikitzea". Erabakitzeko eskubideari dagokionez, Espainiako Konstituzioak ez duela balio esan zuen: "Ez du balio Euskadirako eta Kataluniarako, eta ez dirudi Espainiarako ere balio duenik".
Informazio gehiago:
Ortuzarren ibilbideari buruzko Iñaki Iriondoren artikulua Garan.
Alderdi Eguna ospatu du EAJk igandean, Forondan. Andoni Ortuzarrek azpimarratu du EAJri "berriz ere ilusioa piztea" dagokiola, baita errealitate eta erreferente berrietara irekitzea ere.
"Gau gazi-gozoa" dela onartu du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak eta parte-hartzea txikitu izanak kalte egin diela adierazi du. "Kontua ez da beste alderdiek zenbat irabazi duten, EAJk behera egin duela baizik, eta aintzat hartuko dugu mezua".
Astelehen goizean Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko EBBko presidenteak adierazi du auziaren behin betiko epairik eman ezean, EAJk ezin duela ezer egin ustelkeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek Jaurlaritzarekin lotura duen enpresan lanik ez egiteko. Justiziaren... [+]
EAJk abenduaren bukaeran zalantzan jarri zuen JxCat-en estrategia esanez ezin dela herrialde bat zuzendu “internet bidez”. Carles Puigdemonten alderdiak eskutitz bat bidali zion EAJko buruzagitzari, “demokraziarekin” eta Kataluniako gobernu osaketarekin... [+]
Azken asteetan Kataluniako egoeraren gainean adierazpen orokorrak egiten aritu dira EAJ arduradun politiko gehienak. Alderdi Egunean aldiz, errepresioa gogor salatu eta erreferendumaren eta erabakitzearen eskubidearen alde egin dute argi. “Bitartekari lanak” egitera... [+]
Joan den astean, Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak ondorengo esaldia bota zuen: “Edozein unetan flekilloa motozerrekin mozteari utziko diote batzuk, eta mototxa luzea jarriko dute”. EH Bilduren ustezko podemizazioaz ari zen Ortuzar. Zeharka... [+]
Euskal Aberriaz aritu zen Iñigo Urkullu lehendakaria Forondan ospatutako Alderdi Egunean. Berdinen arteko harremana planteatu zion Estatuari, “Euskadiren naziotasuna aitortuko duen harremana”.
Ekarri armak liburua kaleratu du Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966). ETAren borroka armatuaren amaiera kontatu du, oso modu garbi eta irakurgarrian. Berrogeitik gora elkarrizketa egiteaz gain, erakundeen barne dokumentuak eta kanpo erreferentziak erabili ditu.
EAJko eta PSEko ordezkariek bilera egin dute astearte eguerdian Sabin Etxean. Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondorengo egoera aztertu dute.
Andoni Ortuzarrek (EAJ) balorazio hau egin du 22:45ean: "Emaitzek erakusten dute euskal gizartea oso plurala dela. Gure burua irabazletzat dugu, euskadi osoa egituratu eta egonkortzeko indarrarekin sentitzen gara".
Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak esan du prest daudela Espainiako Konstituzioan aldaketak egiteko, beti ere, Euskadiren nazio izaera aintzat hartuta.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak balorazio positiboa egin du “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” manifestazioaz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordearen ostean egin ditu adierazpenak.
Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak adierazi du sei hilabeteko epean Euskal Herriko gatazka konpontzeko prozesuak “aurrerapen esanguratsuak” izatea espero duela.
Hego Euskal Herriko alderdiak ez datoz bat bake prozesuari dagokionean. Hala erakusten dute azken egunotako adierazpenek. Andoni Ortuzarrek (EAJ) igandean adierazi zuenez, ETAk armak euskal instituzioei ematea nahi luke, “Gipuzkoako Diputazioari bada ere”. [+]
"Espainiako Gobernuaren immobilismoaren aurrean, EAJk euskal soluzioa proposatzen du. Euskaldun bezala, ez dut ulertzen ETAk nahiago izatea armak Guardia Zibilari edo Espainiako Armadari entregatzea, euskal instituzioei eman ordez", esan du Andoni Ortuzar EBBko... [+]