"Nire burua lehiotik botatzea ere pasa zitzaidan", azaldu zuen Ander Maeztu txantrearrak poliziek eragin zizkioten torturak azaltzeko orduan. Segiko kide izatea leporatuta atxilotu zuten 2010ean, beste 14 gazterekin. Orain, haietako polizia batek Madrilgo auzitegi batean azalpenak eman beharko ditu.
Ostegunean deklaratuko du Espainiako poliziak Ander Maeztu iruindarrak jarritako tortura salaketen harira. Gaztearen esanetan, etengabeko kolpeak eta mehatxuak jaso zituen eta buruan poltsa jarri zioten birritan: "Ama berriz ere bizirik ikusi nahi banuen eurek esandako autoinkulpazioa sinatzeko exijitu zidaten behin eta berriz. Eta, azkenik, baiezkoa eman behar izan nien", azaldu zuen Naiz.eus-en bere testigantza emateko orduan.
Gainerako gazteek ere torturak salatu zituzten, baina Iruñeko eta Madrilgo epaitegiek behin baino gehiagotan artxibatu egin zituzten salaketa horiek guztiak. 2017ko maiatzean Maezturen abokatuak lortu zuen bere kasua berriz ireki zedila Madrilgo Lurralde Auzitegian eta zazpi polizia deklaratzera deitu zituzten. Nolanahi ere, defentsak salatu zuen auzitegiaren "pasibotasuna" poliziei deklarazioak hartzeko unean.
Maeztu 2014an epaitu zuten beste 27 lagunekin batera Segikoak izatea leporatuta, horietako ia denak absolbitu egin zituzten –Maeztu barne–. Soilik bik jaso zituzten zigor-epai murriztuak.
Iruñeko sortuk "elkartasun eta babes osoa" adierazi dio Txantreako gazteari, eta gogorarazi du bera bezala beste ehundaka nafar izan direla torturatuak. Kasu horiek ere ikertu behar direla dio Sortuk, "egia osoa ezagutu, aitortzan sakondu eta erreparazioa burutzeko".
#TORTURA #ItzaletikArgira Elkartasun eta babes osoa Ander Maeztu Iruindarrari. Egia, aitortza eta erreparazioa! Ehundaka nafartar izan dira torturatuak, ikerketa burutu behar da egia osoa ezagutu, aitortzan sakondu eta erreparazioa burutzeko. pic.twitter.com/AZKGMNgexW
— Sortu Iruñea (@SortuIrunea) 2018(e)ko maiatzaren 10(a)
Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]
Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]
Felix Bolaños Espainiako Justizia ministroak esan du gardentasuna dagoela segurtasun nazionalaren menpe, eta behin eta berriz hala nabarmendu du, Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko auzia ez desklasifikatzeko. Auziaren eta segurtasun nazionalaren arteko lotura, baina,... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]