Musika munduan egin duen kalitatezko ibilbidea aitortuz Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak ostegunean.
Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jaso du saria Victoria Eugenia antzokian. Askoren artean banatzeko saria dela aipatu du, “eta niri tokatzen zaidan zatia amari eskaini nahi diot”.
Ibilbidean, bederatzi disko argitaratu ditu Anarik. 1997an ‘Anari’ izeneko lana izan zen lehena eta azkena 2016an plazaratutako ‘epilogo bat’.
Hauskortasunari buruz idatzi ditu orokorrean abestiak, “ izan ere, aldarte on batek ez nau eramaten idaztera, ez dakit horretan. Halakoetan ez dago ezer esateko; oso ondo dago dena, eta kito”, adierazi du Urola Kostako Hitzan.
“Adarra Saria jaso du ez emakumea izateagatik, baizik eta artista handia izateagatik”, txiokatu du Eneko Goia alkateak eta polemika sortu du.
Zorionak #Anari! #AdarraSaria jaso du ez emakumea izateagatik, baizik eta artista handia izateagatik. #Donostia pic.twitter.com/HGIrq8e9iH
— Eneko Goia (@EnekoGoia) June 21, 2018
Egun batzuk lehenago Anarik garbi utzi zuen emakumea eta sortzailea dela “beraz sinetsi beharra daukat sortzaile naizen aldetik eman didatela saria, eta urteetan nik eta nire ingurukoek egin dugun lanaren ondorio dela”.
Anje Duhalde eta Mixel Ducauk osatzen duten Errobi euskal folk-rock taldeak Viktoria Eugenian jaso zuen saria Eneko Goia alkatearen eskutik.
Egon edo ez egon bakarkako bederatzigarren diskoa argitaratu du Joseba Tapiak (Lasarte-Oria, 1964). Horri buruz solas egitekoak ginela iritsi da berria: aurtengo Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak, bere ibilbide oparoaren aitortza modura. Elkarrizketaren fokua zabaldu dugu,... [+]
Joseba Tapiak jasoko du aurten Donostia Kulturak ematen duen Adarra Saria. Ekainaren 21ean egingo dute ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du ondoren Lasarteko musikariak.
Ekainaren 21ean izanen da ekitaldia. Kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian
Ekainainaren 21ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainitako kontzertuaren kronika.