AEBetako Defentsarako Inteligentzia Agentzian analista lana egiten zuen, eta hainbat informazio sekretu helarazi zizkion Kubako Gobernuari 1984tik aurrera. 2001ean atzeman zuen FBIk, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bere aurkako 2002ko epaiketan egin bezala, orain kalean, AEBetako atzerriko politikaren aurka eta Kubaren eskubideen alde egin du.
Urtarrilaren 6ko goizaldean utzi zuen atzean Texasko Fort Worth espetxea Ana Belén Montesek, hogei urte baino gehiago preso eman ostean, eta 66 urteak betetzeko zorian dagoela. Bere historia berreskuratu du berriki César G. Calero kazetariak Publico-n.
Jatorri militar eta puertorricarra
Montes 1957an jaio zen AEBek Alemanian duten base militar batean, non aitak mediku gisa egiten zuen lan. Aurrerago AEBetara mugitu zen familia. 1977an, 20 urte zituela, Espainiako Estatura bidaiatu zuen Montesek eta, Caleroren arabera, bertan hasi zen politizatzen, ezkerra joeratzat hartuta. AEBetara bueltan Justizia Departamentuan lortu zuen lana, eta pixkanaka bere nagusiek ardura handiagoko zereginak eman zizkioten, dokumentu sekretuekin lotutako lanak tartean. Aldi berean, Johns Hopkins unibertsitatean ikasketak egiten ari zen, eta bertan kontaktatu zuten berarekin Kubako zerbitzu sekretuek. Urtebete beranduago Montesek Pentagonoaren parte den Defentsarako Inteligentzia Agentzian (DIA, ingelesez) lan egiteko eskaintza jaso zuen. Analista lanetan jardun zen, hasiera batean Nikaragua eta El Salvador zituela ardura, eta ondoren zein eta Kuba.
Espia eraginkorra
"Oso espioi eraginkorra, lasaia apala izan zen, eta, horregatik, suntsitzailea Estatu Batuetako segurtasun nazionalerako", adierazi zion The Washington Post egunkariari Jim Popkinek. Popkin Code Name Blue Wren (Kode izena Blue Wren) liburuaren egilea da, eta bertan Ana Belén Montes eta bere ahizpa Lucy-ren historia jaso zuen (Ana Belén Montesen ahizpak eta anaiak FBIn egiten zuten lan). "Estatu Batuetako Gobernuak II. Mundu Gerraz geroztik atxilotu dituen espioi garrantzitsuenen artean dago, eta herrialde honetako historia modernoan kalte gehien eragin duenetako bat da", adierazi dio BBC News telebistari Peter Lappek, Montesen atxiloketara eraman zuen ikerketan parte hartu zuen FBIko agenteetakoak. Adierazi duenez, besteak beste, Montesek sateliteen programa baten inguruko informazioa eman zion Kubako Gobernuari, edo irlan lan egiten zuten AEBetako lau agente sekreturen nortasuna helarazi zuen. Hori guztia egiten zuen bitartean DIAn egiten zuen lanagatik aitortza jaso zuen: 1997an, orduko CIAren buru zen George Tenet-ek bere lana saritzen zuen ziurtagiria eman zion eskura.
Montesek zuhurtzia handiz eta Gerra Hotzaren garaiko moduekin lan egiten zuela azaldu du Castelak: “Habanara informazioa helarazi zuen urte guztietan ez zuen paper bakar bat ere eraman bere bulegotik. Bulegoan zegoela, Kubako inteligentzia zerbitzuen interesekoak izan zitezkeen dokumentu sailkatuak buruz ikasten nituen. Cleveland Parkeko etxera itzultzen zenean, informazioa Toshiba ordenagailu batean transkribatzen zuen, eta enkriptatutako disketeetan gorde. Uhin laburreko irrati bat entzuten zuen, zeinean emakumezko ahots batek zenbaki batzuk kantatzen zituen, eta zenbakiak testura itzultzen zituen kubatarrek emandako programa bati esker. J Jatetxe merkeetan egiten zituen hitzorduak bere kontaktuekin, disketeak pasatzeko”.
Atxiloketa
1998an Listor Sarea izenekoa desegin zuten AEBetako zerbitzu sekretuek (Miamiko kubatar exiliatuen artean infiltratu ziren irlako zerbitzu sekretuetako zenbait kide, bertatik antolatzen ziren Kubaren aurkako jarduerak eragotzi asmoz, tartean ‘Kubako 5 Heroiak’ espetxe zigor luzeak pairatu zituztenak). Behintzat ordutik, FBI jakitun zen toporen bat zuela barnean. DIAko Scott Carmichael agentea Montesen arrastoa jarraitzen hasi zen, eta 2001eko erdialdean bere apartamentuan sartu eta ordenagailuko disko gogorra klonatzeko agindua lortu zuen, bere susmoak baieztatuz.
FBIak ez zuen Montes berehala atxilotzeko asmorik, bere sare osoa harrapatzea helburu. Baina 2001ko irailean Dorre Bikien aurkako atentatuak gertatu ziren, eta planak aldatu zituen AEBetako Gobernuak: garai hartan CIAko aholku-batzordean lanean hasteko zorian zegoen Montes, eta hori lortzekotan AEBek Afganistanerako zituzten asmo militarren informazioa eskuratuko zuen. 2001eko irailaren 21ean atxilotu zuten.
AEBetako atzerri politikaren aurka, Kubaren alde
2002an 25 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen Montes epaitegi federal batek. Bere burua errudun izendatu zuen, baina bere ‘delituaren’ apologia eginez (bere deklarazioa osorik irakurri dezakezu cubaenresumen.org atariko esteka honetan):
“Zure aurrera ekarri nauen jardueran sartu naiz nire kontzientziari obeditu niolako, legeari obeditu ordez. Nire ustez, gure gobernuak Kubarekiko duen politika krudela eta bidegabea da, erabat etsaitsua, eta moralki behartuta sentitu nintzen uharteari laguntzera, gure balioak eta sistema politikoa bertan inposatzeko ahaleginen aurrean.
Guk Kubarekiko intolerantzia eta mespretxua erakutsi dugu azken lau hamarkadetan. Ez dugu inoiz errespetatu Kubak bere patua definitzeko duen eskubidea, bere berdintasun eta justizia idealak. Ez dut ulertzen nola jarraitzen dugun inposatu nahian nola hautatu behar dituen Kubak bere liderrak, bere agintariak izan behar ez dutenak eta nazio horretarako zein lege diren egokienak. Zergatik ez diegu uzten erabakitzen nola gidatu nahi dituzten beren barne arazoak, Estatu Batuek bi mende baino gehiagoz egin duten bezala?”
Bost urtez baldintzapeko askatasunak ezartzen dizkion neurriak bete beharko baditu ere, kalean da Montes. Puerto Ricora joan da bizitzera, eta bere abokatuak elnuevodia.com hedabidera bidalitakoak dira egin dituen –eta, esan duenez, egingo dituen–adierazpen publiko bakarrak, 20 urte lehenago egin zituenen ildo beretik doazenak:
“Bi hamarkada nahiko nekagarriren ondoren, eta bizimodua berriro ateratzeko premiaren aurrean, bizitza lasai eta pribatu bati ekin nahi nioke. Beraz, ez dut jarduera mediatiko bakar batean ere parte hartuko.
Nigan arreta jarri nahi dutenei dei egiten diet gai garrantzitsuetan, hala nola Puerto Ricoko herriak dituen arazo larrietan edo Estatu Batuek Kubari ezartzen dioten enbargo ekonomikoan.
Arreta berezia merezi du, halaber, gure ingurumenaren suntsipena geldiaraziko eta atzeratuko duen lankidetza globalaren premia larriak. Ni, pertsona gisa, hutsala naiz, ez dut garrantzirik. Aldiz, gure munduan arazo larriak daude, arreta eta maitasun erakustaldia eskatzen dutenak”
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]
Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.
NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]