Hizkuntza eskakizuna ezabatu du kirol-instalazioetarako lanpostuetan Amurrioko Udalak

  • Azpikontratatutako zerbitzuan, orain dela zazpi urteko lizitazioan, lanpostuen erdietan 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatu behar zen. Lizitazio berrian, Amurrioko Udalak ezabatu egin du baldintza. Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak salatu du kirol-instalazioetan ez direla bermatuko herritarren hizkuntza eskubideak.


2024ko urtarrilaren 15an - 10:55
Amurrioko Refor kirol-gunea. Argazkia: aiaraldea.eus

Udalak kirol-instalazioen kudeaketa urtarrilaren 5ean atera zuen lehiaketa publikora. Lanpostu guztietatik ezabatu zuen 2. hizkuntza eskakizuna. Eskualdeko euskalgintzak adierazi du kontratatutako langileek harrera egiten dietela herritarrei, eta orain batere hizkuntza eskakizunik ez dutenez, ez dute zertan euskara jakin, eta ondorioz, erabiltzaileen hizkuntza eskubideak urratuko dira.

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du, lehiaketa publikoko deialdi horretan, enpresari hizkuntza eskakizun bakarra ezarri zaiola. Betebehar horren arabera, dokumentuak eta txartelak euskaraz eta gaztelaniaz egon beharko dute, eta euskarak lehentasuna izan beharko du.

Udalaren atzerapausoa salatu du eskualdeko euskalgintzak: “Herritarrak epaileen euskararen aurkako oldarraldia salatzeko kalera ateratzen ari diren testuinguruan, horrelako erabakiak mingarriak dira oso. Atzera-pauso honi larria deritzogu”.

Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu zuen

Udalean EAJk eta PSEk gobernatzen dute. Udaleko euskara teknikari lanpostua ezabatzea erabaki zuten 2023ko uztailaren 27ko udalbatzan. Herritarren eta euskalgintzaren presioaren ondoren, handik egun batzuetara, euskararen alorrean %100 jardungo zuen teknikari bat ezarriko zutela baieztatu zuten. Eskualdeko euskalgintzak ontzat eman zuen udalak atzera egindako pausoa. Dena den, kirol-instalazioetako erabakia salatzeko argitaratutako oharrean adierazi du, Eusko Jaurlaritzaren irizpideen arabera, euskara arloan lau langile beharko liratekeela Amurrioko Udalean, eta orain bakarra dagoela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-12 | Ane Labaka Mayoz
Euskaraz jaio

Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


2024-05-17 | ARGIA
Auzitegi Gorenak ez du onartu tramitera Gipuzkoako Aldundiak Uliazpiko hizkuntz eskakizunen harira jarritako helegitea

2023ko otsailean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi zuen Uliazpi Fundazioko 34 zaintzaileren lan deialdirako hizkuntz eskakizuna. Fundazioko langile batzordeak eta Foru Aldundiak sententzia salatu zuten. Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du oldarraldi judizialak... [+]


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


2024-02-15 | ARGIA
Helegitea jarri diote 119 administrari-plaza egonkortzeari, hizkuntza eskakizuna dutelako

LABek ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko 119 langileak egonkortzeko egin den bidea bertan behera gelditu daitekeela, hizkuntza eskakizuna ezarri izanagatik helegitea aurkeztu dutelako. LABek eta ELAk elkarretaratzea deitu dute otsailaren 16rako, Donostian.


Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Agurne Gaubeka
“Euskararen aurkako estrategia judizial eta politikoari erantzun behar diogu”

Zizurko Udalaren obretako langile lanpostu baten euskarazko profila atzera bota du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren aburuz,... [+]


2024-02-09 | ARGIA
Epaileen euskarafobia salatu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Zizur Nagusiko Udalaren aurka eman den azken epaia salatzeko. Udalak langile lanpostu batean ezarritako hizkuntza eskakizuna atzera bota du epaitegiak.


Euskara “gorrotoaren” hizkuntzatzat du Eguesibarko PPk

"Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", esan du Inma Mujika PPko Eguesibarko zinegotziak... [+]


PSNren udal hautetsi gero eta gehiago azaltzen ari dira euskara sustatzearen aurka

Orkoiengo alkate sozialista Alejandro Lopezek euskalduna izatea pribilegio bat dela esan eta gero, PSNko hautetsiak euskara sustatzearen aurkako gero eta adierazpen gehiago egiten ari dira, hala Eguesibarren nola Tafallan. Ingurumari horretan, PSNren zuzendaritzak Orkoiengo... [+]


Eguneraketa berriak daude