Bizkaiko Bertsolari Txapelketak baditu finalistak

  • Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita arituko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, abenduaren 15ean Bilbao Arenan. Azken finalaurrekoan –Gernika-Lumon jokatu zen atzo– Miren Amuriza nagusitu zen. Saio horretan lortu zuten finalerako txartela Amurizak –zuzenean sailkatu da– eta Iratxe Ibarrak –puntuaketagatik–.


2012ko abenduaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Miren Amuriza zuzenean sailkatu da finalerako.

Amurizak 533 puntu lortu zituen, Ibarrak 529, Beñat Ugartetxeak 514, Ibon Ajuriak 506, Pello Ormazabalek 499,5 eta Iñigo Artzak 495.

Finalerako txartelak

Finala abenduaren 15ean izango da, 17:30ean Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da www.bertsosarrerak.eu webgunean eta finalaren egunean bertan Bilbao Arenako lehiatilan. 12:00etarako zabalduko da txarteldegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-09-16 | Bertsozale.eus
Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi du Lasarte-Oriako saioa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.


2024-09-16 | Bertsozale.eus
Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan

Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.


2024-09-12 | Bertsozale.eus
Badator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024
Irailaren 14ko lehen hitzorduaren aurretik, aurkezpen jaia egin dugu parte-hartzaile, babesle, eta eskualdeko bertso-eskoletako kideekin. 25 urtetik azpiko saria eta sintonia aurkeztu ditugu.

2024-07-10 | Bertsozale.eus
Librean zein gaiekin, ideologiaz zein bertso-eskoletako lanketaz

Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.


2024-06-28 | Bertsozale.eus
Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.


2024-06-26 | Bertsozale.eus
Oier Iurramendi izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzaile nagusia

Berregituraketa urtea dugu aurten Bertsozale Elkartean: martxoan lehendakaritza taldea berritzearekin bat, koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia hartu zuten bazkideek Batzar Nagusian. Lanpostu horretara heldu berri da Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990), baina ez da... [+]


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


2024-06-07 | Bertsozale.eus
Portugaleten izango da IV. Señora Sariketa, ekainaren 8an

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu ekimenak; zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.


2024-04-09 | Bertsozale.eus
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.


2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


Eguneraketa berriak daude