Amsterdamgo prostituten Auzo Gorria itxiko ote dute?

  • Herbehereetako hiriburuko alkateak prostituten Auzo Gorriaz hausnartzea proposatu du. Femke Halsema agintari ezkertiar ekologistak esan du auzoan lanean ari diren prostitutak atzerritarrak, zaurgarriak eta umiliatuak direla.


2020ko urtarrilaren 20an - 12:31
Steve Parker / Flickr

Eldiario.es hedabideak bildu ditu alkatearen gogoetak. Hemezortzi hilabete daramatza alkatetzan eta egin nahi dituen erreformen artean helburu nagusietakoa da Auzo Gorria. Aitortu du bera parlamentuko kide zela prostituzioa legezko lanbidetzat hartu zutela, baina orain zalantzak dituela Auzo Gorriaz. Auzoa desagerrarazi behar den galdetu du, eta era berean, emakumeen sexualitatea eta gorputza tabu bihurtzerik ez du nahi.

Lanbidea legezkoa izaten segitzea nahi du, uste duelako langileak ahalduntzeko modu bakarra dela, hau da, onartuta badela merkatu bat non eskaintza eta eskaria dagoen. Alabaina, gaur egungo egoera bestelakoa dela uste du: “Gaur egun Auzo Gorria begiratzen badugu, lanean ari diren gehienak atzerritarrak dira eta lege estatus zaurgarria dute. Eta ez dakigu asko haien bizitzaz”. Beste kontu batek ere kezkatzen du alkatea: turistak ugaldu dira auzoan eta argazkiak ateratzen eta iseka egiten aritzen direla dio, emakumeak umiliatzen dituztela.

Itxi baino, bestelako aukerak

Hainbat aukera daude mahai gainean. Bata, Auzo Gorria eremu geografiko zabalagora hedatzea turistak sakabanatzeko asmoz; bigarrena, sexu langile batzuk ‘sexu hotel’ batera eramatea; eta hirugarrena, bisitariek hainbat kaletan ibiltzeko ordaindu behar izatea. Ez dirudi auzoa hustuko dutenik, alkateak berak esan du dirutza sortzen duela eta auzoa ixtea oso garestia izango litzatekeela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herbehereak
Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


2024-06-07 | ARGIA
Espainiako Gobernua Hagako prozesuan egongo da, baina ez du Israelen kontrako genozidio salaketarekin bat egin

Hagako Nazioarteko Justizia auzitegian epaileak aztertzen ari dira Israelen Gazan egiten ari dena, eta prozesu horretan esku hartzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Hala ere, José Manuel Albares Kanpo gaietarako ministroak argitu du ez dutela "parte hartuko... [+]


Van Goghen koinata eta fenomenoaren ama

Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: “Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau... [+]


2023-01-18 | Leire Artola Arin
Frisiera goi ikasketa irakaslerik gabe geratu da

Frisia Herbeheretako ipar mendebaldean dagoen estaturik gabeko nazioa da, eta frisiera hizkuntza gutxitua da. Groningeneko Unibertsitatean soilik eskaintzen zituzten hizkuntza horren goi ikasketak. Horretan ari zen azken irakaslea erretiratu da, eta unibertsitateak ez du... [+]


Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


Esnezaleak ezkutatzen duena

Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.


Yankiak herbeheretarrak ziren

Zein da yankie hitzaren benetako jatorria? Europan du jatorria edo Ipar Amerikako jatorrizko herrietan? Noiz bereganatu zuten estatubatuarrek ezizen hori?


2022-02-07 | Leire Artola Arin
Amsterdamen etxebizitza bat erositakoan lau urtez bizi beharko da bertan, espekulazioa saihesteko neurri gisa

Etxebizitzen espekulazioa murrizteko hartu nahi dute neurria. Egun, hiru etxetik bat inbertitzaile pribatuena da, eta alokairua hileko 1.500 euro inguruan dago.


2022-02-07 | Jon Torner Zabala
Klubeko emakumeei mezu matxistak bidaltzeagatik, Amsterdamgo Ajaxek kirol zuzendaria kanporatu du

Marc Overmars Ajax taldeko kirol zuzendaria kargutik kendu bezperan, Rayo Vallecanoko emakumeen B taldeko prestatzaile fisikoak dimisioa eman du, Carlos Santiso nesken A taldeko entrenatzaileak bidalitako mezu matxisten harira.


2021-07-15 | ARGIA
Peter De Vries kazetari holandarra hil da, kalean tirokatua izan ondoren

Duela egun batzuk kalean tirokatua izan zen Peter De Vries kazetaria, Herbehereetan eta mundu mailan oso ezaguna bere ikerketa kazetaritza lanengatik. Ostegun honetan hil da 64 urterekin. Zenbait iturriren arabera, narkotrafikoarekin lotura duten sareek mehatxaturik zegoen bere... [+]


Shell petrolio-enpresa klima aldaketaren errudun jo eta emisioak erdira jaistera behartu dute

Herbehereetako Lurraren Adiskideak talde ekologistak Shell petrolio-enpresa multinazionalaren aurkako epaiketa historikoa irabazi du. Auzitegiak klima aldaketaren errudun jo du, eta 2030erako isurketak %45 murriztera behartu du.


Patinatzaileen eta gaixo kronikoen zaindari

Schiedam (Holandako konterria, Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1433ko apirilaren 14a. Lidwina izeneko emakumea, sendatzailetzat eta santutzat zutena, hil zen 53 urte zituela; patinatzaileen eta gaixo kronikoen zaindari da egun.


Europako herrialdeak Gabonetarako COVID-en aurkako neurriak zorrozten ari dira

Ez dira gutxi gabonetarako COVID-19 izurriarekin loturiko neurriak zorroztu dituzten Europako herrialdeak, BBCn irakur dezakegunez. Ez-ohiko Gabon hauetarako bateko eta besteko herrialdeek hartu dituzten neurriei errepasoa egingo diegu jarraian. Herrialde bakoitzean 100.000... [+]


Ellen Fokkema, gizonezkoen futbol talde batean jokatuko duen lehen emakumea

2020-2021eko denboraldian hasiko da Holandako Futbol Federazioak probarako onartutako plana. Fokkema Herbehereetako Ligako laugarren mailako Foarut taldearekin arituko da.


Eguneraketa berriak daude