Irailaren 30ean, ostiralean, Guardia Zibilak Basauriko bizilagun bat atxilotu eta bere etxea miatu zuen. Oraindik arrazoia sekretupean dagoela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, baina atxiloketaren ostean, mugimenduaren webgunea agindu judizialez eten egin dutela salatu dute.
AEMk larunbatean zabaldu duen komunikatuan salatu duenez, Guardia Zibilak haien mugimenduari egotzi nahi dio atxiloketaren arrazoia, eta horregatik, "atxilotuak etxebizitzan zuen material informatikoa atzeman diote".
Amnistiaaskatasuna.com webgunean sartuz gero gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako ondorengo mezua dago egun: "Aginte Judizialak hartu du domeinu honen kontrola".
Gipuzkoako hiriburuko kaleak Amnistia aldarriz betetzera deitu ditu herritarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Manifestazioa egingo dute igandean, 13:00etan Bulebarretik abiatuta.
Abuztuaren 6an hasi zuen gose eta komunikazio greba, Euskal Herriarentzako independentzia eta sozialismoa aldarrikatuz. Ez da lehen aldia borroka bide honen hautua egiten duela. "Muturreko alarma egoeran" dela jakinarazi zuen atzo Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren... [+]
Bideo-konferentzia bidez Deustuko polizia-etxetik deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, atzo goizean atxilotu zituzten.
Ertzaintzak atxilotu zituen Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia), eta kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzi die Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Iñaki Bilbao preso politiko lezamarrak egarri greba egiteari utzi dio eta gose eta komunikazio greba mugagabea egiten jarraituko du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez.
Puerto de Santa Mariako (Andaluzia) Puerto III espetxean dagoen Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito-k urriaren 14 honetan bete ditu 35 egun gose eta komunikazio greban. Berarekiko elkartasunez manifestazioa egin zuten Bilbon joan den larunbatean, urriak 10, eta mobilizazio... [+]
Andaluziako Puerto III kartzelan dagoen Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa ospitalera eramateko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. Irailaren 9tik gose greba mugagabean da Bilbao.
Asteazken honetako gauerdian hasi du baraualdia. Horrez gain, ez da ziegatik aterako gose grebak iraun artean. “Euskal Herria independiente, sozialista, batua eta euskalduna” aldarrikatu ditu ekintzaren bidez.
Gose-greba bukatutzat ematea erabaki nuenean (egarri greba ere hasieran), erabaki horren berri eman nion nire familiari, eta publiko egin zezan eskatu nion. Gaineratu nion ere laster jakinaraziko nuela zergatik eten nuen hain borrokaldi gogorra.
Euskal preso politikoen egoera salatzea eta “horren arduradunak seinalatzea” dute helburu. Horretarako, uztailaren 10ean 21:00tan autobusa abiatuko da Bilboko Plaza Zirkularretik. Lopidanatik, aldiz, 22:00etan irtengo da.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute ehunka lagunek ekainaren 27an Iruñean, nahiz eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin zuen. Patxi Ruiz izan da manifestazioaren ardatza, "duintasun... [+]
Larunbaterako deitutako mobilizazioa debekatu egin du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegazioak. Deialdiaren erregistroa egin zuen pertsonak mobilizazioa deitzeari uko egingo dio, eta bere tokian Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak eutsiko dio... [+]
Patxi Ruiz euskal presoak gose greba utzi duela argitaratu du Berria egunkariak. 31 egun zeramatzan jan gabe eta aurreneko hamabi egunetan egarri greba ere egin zuen.
Euskal preso politikoak gose greban 26 egun bete ditu gaur. Bere egoera salatzeko eta amnistia aldarrikatzeko mobilizazioak antolatu dituzte asteburuan, Euskal Herrian eta nazioartean.