Mugimendua sortu zenetik jarraipenak izan dituzten arren, azken hilabeteetan jazarpena areagotu dela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, jarraipenei bat-batean jarritako errepide kontrolak eta militanteen kotxe eta etxeetan egindako sarrerak gehituz.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez, maiatzean Valentin Diaz Blanco Guardia Zibileko koronelak adierazpen bidez jakinarazi zuen mugimenduaren gaineko ikerketa egiten ari zirela eta bere kideak “monitorizatuta” zituztela. Hala ere, AAMren arabera, aurretik datoz jazarpen kasuak. Izan ere, hasieratik bere kideek jarraipenak jasan behar izan dituztela salatu dute.
Jazarpen horiek azken hilabeteetan areagotu direla aipatu du AAM-k. Jarraipenekin batera, errepide kontrolak bat-batean jarri zein militanteen kotxe eta etxeetan sartu direla salatu dute. Azaldu dutenez, “kasu guztietan, hankaz gora utzi izan dute dena baina inoiz ezer lapurtu gabe, eta beraz, lapurreta kasuak ez direla ondoriozta daiteke. Kasu hauek denboran eta formetan bat egiten dute, eta antzeko funtzioak aurrera eramaten ari diren militanteen kontra burutu dituzte”. Hori dena, “komunikabide faxistek errepresioaren jo-puntua gure gainean jartzen duten bitartean”.
Gogoratu dutenez, orain dela aste gutxi ikasle mugimenduak ere polizia jazarpena salatu zuen “eta orduan ere salatu genuen espainiar eta frantziar Estatuek gure herria eta langileriaren aurkako gerran murgildurik jarraitzen dutela, eta errepresioa ez dela desagertzen, baizik eta bere intentsitatea modulatzen duela une eta kolektibo bakoitzaren aurrean interesatzen zaionaren arabera”.
Bukatzeko, militantziarako eskubidea eta borroka egitearen zilegitasuna aldarrikatu dute.
Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]
"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.
Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.
Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean
Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]
Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.
Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.
Espainiako Poliziak astearte eguerdian atxilotu zuen bere etxean, Iturmendin (Nafarroa), antza sare sozialetako mezuren batekin lotuta. Arratsean segundo batzuetako deia egin zien senideei Madrilera eramaten zutela jakinarazteko, ARGIAk jakin duenez. Estefanía Cerverak 63... [+]
Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.
2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.
Polizia-agente batek hainbat urtez espiatu ditu Madrilgo zenbait mugimendu; besteak beste, Amak Errepresioaren Kontra taldea eta errepresioaren kontrako askotariko mugimenduak.