Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, azaroaren 26an, Bilboko Jesusen Bihotzean, Amnistiaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Bost euskal preso ohik, egungo egoera politikoari buruzko iritzia helarazi dute gure erredakziora.
Amnistiak, ENAMen beti ulertu dugun gisara ulertuta, bere baitan biltzen ditu euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak baldintzarik gabe askatzea batetik, eta gatazka eragin duten arrazoiak gainditzea, bestetik. Hau da, zapalkuntza nazionala eta soziala gainditzea, Euskal Herri Sozialistarantz aurrera egiteko bidetzat.
Alabaina, baten batzuek diote beste garai batzuetan bizi garela. Batzuek diote zikloa aldatu egin dela.. Eta, aldi berean, legea betetzea eskatzen dute. Zer lege, ordea? Okupatzaileen legeaz ari badira, euskal errepresaliatu politikoek ez dute sekula kalea zapalduko. Baten batzuek diote euskal preso politikoen gaia oso txarto dagoela, kartzelariek dutelako giltza eskuetan. Eta guk giltzarik ez dugunez, baten batzuek diote presoak independentziarako bidean kaleratuko direla. Esatea libre da eta!
Badira esaten dutenak biktima guztiak, beraien mina, ordaindu beharra aitortzen ez bada, zauria gaizki itxita geldituko dela. Nola geldituko da gaizki itxita, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoa badira gure helburuak? Nola itxi daiteke ezer dekretu bidez? Nork ukatuko dizkigu geure zapaltzaileengandik babestu eta gure etorkizuna, Euskal Herriaren etorkizuna, era iraunkorrean ziurtatzeko sor daitezkeen eta litezkeen gatazka maila batzuk edo besteak?
Nork uste du, garai berrietan, Espainiako eta Frantziako estatuek, euren legeriarekin bat, Euskal Herria bere kabuz aske joateko zulotxo bat utziko dutela? Zapaltzailearen legea beti zapaltzailearen alde agertuko da, eta pixkanaka zapaldua suntsitzen joango da, baldin eta azken horrek zanpatzailearen (gure kasuan, Frantziaren eta Espainiaren) legearen/demokraziaren baitan gune erosoak bilatzen baditu. Gerta daiteke denboraren poderioz zanpatuak bere burua zanpatutzat ere ez jotzea. Batzuetan, denbora kontua baino ez da.Lehenago, geure helburua lortuz etorriko zen bakea.Gaur egun bakeaz, bakegintzaz, bizikidetzaz, aniztasunaz aritzen dira. Mundu zoriontsua eskuragarri jartzen digun diskurtsoa.
Aitzitik, funtsean ez da ezer aldatu, “gauzak aldatu egin direla” esateko norberak hartutako erabakia izan ezik. Edozer esateko aukera dugu, jakina, baina baldintza objektiboak, kontraesan nagusiak berdinak dira atzo eta gaur. Eta amnistiari dagokionez, indarrean dirau, eta inoiz baino areago.
Berriz ere zorioneko giltza aipatuta. Itxura denez, bada, kartzelako giltzak etsaiaren (bai, etsaiaren) eskuetan daude eta ez dago ezer egiterik, giza eskubideak exijitzea ez bada. Eta, bide batez, urte gutxi barru norbaitek independentziaren giltza ere oparituko digu. Eta hori guztia, espetxera joan behar izan gabe. Baten batzuek gezurrak esateko ohitura hartu dute eta, are txarragoa, etxekoei esaten dizkiete.
Gure errepresaliatu politikoek berehala kaleratzeko eskubidea dute, eta beraien borroka militantearen duintasuna lagun. Apal baina duin. Izan ere, Euskal Herriaren alde gehien eman dutenetako batzuei buruz ari gara; gure Herriaren alde gehien jasan eta jasaten duten batzuei buruz. Eta, azken buruan, gaur egun atzeko aldeko bagoian daude, ia-ia solte gelditzeko puntuan.
Eta ez du balio esateak, baten batek esan duen bezala, guda guztietan batzuk besteak baino kaltetuago gertatzen direla. Horrela jarraituz gero, ordea, euskal preso politikoek oso irtenbide eskasa dute, eta oso berandu etorriko da, gainera. Larria litzateke hori onargarritzat jotzea.
Are gehiago gorago esan dugun bezala, Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala erdiesteko bidea luzea izango dela dirudien honetan. Eta ezin bestela izan, beste baten batzuek dioten bezala, Euskal Herrian ezin delako bakerik egon, bi Estaturen zanpaketa jasaten dugun bitartean. Eta ez da inon inoiz gertatu norbaitek inoren lurraldea indarrik gabe, indarkeriarik gabe okupatu izana. Argi dago Espainia eta Frantzia prest daudela Euskal Herriaren zapalkuntza armen bitartez defendatzeko, duela mende askotatik hona euren okupazio eta kolonia guztietan egin duten bezala.
Hartara, une honetan ez dugu beste aukerarik, amnistiaren eduki osoaren alde borrokatzen jarraitzea ez bada. Euskal Herriko seme-alabak direlako, euren herriaren askapen nazionalaren eta sozialaren militanteak direlako, Herri hau kalean osatzen dugunon duintasunagatik, elkartasunagatik, letra osoarekin bat etorri ez arren. Aski da! Amnistia Osoa. Eta ez dezagun ahantz militante izateko edo jardun horretan aritzeko era asko daudela. Herritar xeheen arteko komunikazioa da bat; borroka honen beharra eta garrantzia aldarrikatzeko bozgorailu txikien lana; edota elkarretaratzeak, ibilaldiak, txartelak, manifestazioak, batzarrak… Amnistiaren aldarrikapena geldiezin bihurtzeko gai izan behar dugu.
Ildo horretan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta eta dozenaka elkarte, kolektibo, alderdi eta, batez ere, ehunka herritarren atxikipena jasota, datorren azaroaren 26an Bilboko Jesusen Bihotzean arratsaldeko 6an abiatuko den AMNISTIAREN ALDEKO manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi dugu. Bertan izango gara.
* Elias Fernandez Castañares, Jon Mikel Iturriaga Omar, Iñaki Egiluz Sagastizabal, Luis Armando Zabalo Bilbao eta Jon Iurrebaso Atutxa euskal preso politiko ohiak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]