Kataluniako independentzia prozesuaren amnistia legea prest dago dagoeneko, eta PSOEk gaur edo bihar jar dezake abian bere tramitazioa. Horrek Junts-en onespena ekarriko luke eta inbestidura saioaren atea ireki datorren asterako.
PSOEk eta ERCk dagoeneko adostu dute legearen edukia eta ostegun honetan bertan has daiteke haren tramitazioa. Amnistiaren legearen oinarria litzateke Katalunian elkarbizitzarako zutabeak finkatzen dituela, beti ere egungo legediaren barruan. Legeak onartzen du Katalunia eta Espainiako Estatuaren arteko gatazka politikoa, eta proces-aren garaian gatazka horren ondorioz irekitako prozedura judizial guztiak bertan behera utziko lituzke. Horrez gain, erbesteratutako buruzagi independentista guztiek ere Kataluniara libre itzultzeko eskubidea izango lukete.
Proces-ari lotutako kale istiluak, Tsunami Demokratikoari edo CDR Erreferendumaren Defentsarako Taldeei lotutako auziperatzeak ere bertan behera geratuko lirateke. Aldi berean, amnistiak eragingo lieke ere 2017ko urriko erreferendumaren egunean herritarren aurkako errepresioa bideratu zuten Espainiako Segurtasun Indarrei.
Zer dakar amnistiak zer indultuak?
Proces-aren bueltan auzipetu eta espetxeratutako kideei indultua eman zien Espainiako Gobernuak 2021ean, hori bai hainbat zigor mantenduta, esaterako inhabilitazioak. Orain, ordea, indultuetatik amnistiarako urratsa emango da. Funtsean, amnistia legeak esaten du erreferendumaren ondoren gertatutakoa ez zela inoiz gertatu behar, beraz, Kataluniako autonomia bertan behera utzi zuen Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioak ere ez. Azkenean, amnistia lege batek delitua ezabatzen du eta, horrekin batera, hartutako ondorio judizialak ere bai; indultuak, aldiz, delitua egon zela onartzen du, baina delitu egileei barkamena ematen die.
Inbestidura 9an edo 10ean
PSOErekiko negoziazioetan Junts-ek hasieratik iragarri zuen ez ziola baiezkorik emango Pedro Sánchezen inbestidurari, amnistia legea tramitazioan jarri arte. Esaten da Juntsen eta PSOEren arteko negoziazioen %95 lotuta dagoela eta, beraz, inbestidura saioa izan daitekeela hilaren 10ean edo 11n.
Pedro Sánchezek lehen bozketan lor ditzake 178 boto aldeko –agian 179 Coalición Canariaren botoa lortuz gero–. Eskuin eta eskuin muturraren 171 boto aurkakoak izango dira. Aurreko legealdian baino sostengu handiagoa eta sendoagoa lortuko du Sánchezek orain: orduan, 2020 urtarrilaren 7an, bigarren bozketan 167 aldeko boto eskuratu zituen, 165 aurkako, eta 18 abstentzio izan ziren.
Eskuinaren oztopo judiziala
Espero zen mugimendurik Espainiako eremu juridiko kontserbadorean eta lehen ahalegina bistaratzen ari da egunotan: CGPJ Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren zortzi kidek erakundea biltzeko eskatu dute, bertan amnistia legea arbuiatzeko. Zortzi kide horiek bere garaian PPk proposatutakoak dira.
Osoko bilkuraren erdia dira zortzi kide horiek, beraz, nahikoa lukete erakundeko lehendakari Vicente Gilarte edo Wenceslao Olea magistratu kontserbadorearen baiezkoa, arbuiatzeak aurrera egin dezan. Hori oztopatzeko, ordea, nahikoa litzateke CGPJko kide aurrerakoiak ez joatea osoko bilkurara, horrela ez legokeelako quorumik gaia jorratzeko.
Ikusgai, hortaz, kapitulu hori nola itxiko den, baina edozein kasutan, amnistiaren legeak aurrera egingo balu ere, PPk eta Voxek Auzitegi Konstituzionalera eramango dutela aurreratu dute. PSOEk legea blindatu duela esaten da, auzitegi honek atzera botatzeko arrazoirik izan ez dezan, baina unea heldu arte inork ez daki zer gertatuko den.
Amnistia legearen aurkako alderdi eta epaile kontserbadoreen esanetan, amnistiaren printzipioa bateraezina da zuzenbide estatuarekin eta ez du lekurik Konstituzioan. Aldekoen alde, ostera, Konstituzioak ez du inongo oztoporik jartzen amnistiarako. Adibide gisa aipatzen dute 1977ko amnistia, hura Konstituzioaren aurrekoa da, baina Espainiako eskuineko zein ezkerreko alderdiek goreneraino laudatu ohi dute eta elkarbizitzaren paradigma gisa jarri.
Horrez gain, aipatzen da halaber, PPko gobernuak 2012an amnistia fiskala onartu zuela. Edozein kasutan, gogoratu behar da Auzitegi Konstituzionalak 2017an bertan behera utzi zuela Cristobal Montorok bideratutako amnistia fiskalaren legea –iruzurgileen barkamena ukitu gabe–, ez zelako prozedura egokia erabili.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh... [+]
Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]
Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]