Amnesty Internationalek azpimarratu du zuzenbideak manifestazio baketsuak etxebizitza pribatuen aurrean onartzen dituela, eta ohar batean salatu dituzte Espainiako Gobernuko kideek Hipotekak Kaltetutako Plataformari (PAH gaztelaniaz) buruz esandakoak.
Hiru eskaera egin dizkio Espainiako Gobernuko presidenteorde Soraya Saenz de Santamariari Amnesty Internationalek:
1. Ez ditzala onartu bere eskubideak defendatzen dituen kolektibo baten kontrako adierazpen iraintzaileak.
2. Manifestazio baketsuak egiteko eskubidearen kontrako neurri murriztaileak ekiditea. Bestalde, argitu dezala politikarien etxeetatik 300 metro baino gertuagora protesta egin ezin izateko Barne Ministroaren agindua. Egia balitz, gehiegizkoa dela azpimarratu dute.
3. Protestetan hartzen diren neurri administratibo eta zigortzaileek ez dezatela manifestazio eskubidea urra.
Protesta baketsua eskubide besterenezina dela nabarmendu du elkarteak, eta Espainiako Gobernuari azaldu dio ezin dela adierazpen askatasuna mugatu batzuentzat manifestazioa iraingarria delako. Espainiako Estatuak NBEren giza eskubideei buruzko tratatu guztiak sinatu dituenez gero, Amnesty Internationalen arabera, arlo horretan jarrera aldatu behar du.
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.
SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]