Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

  • Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei erantzuteko. Abenduaren 1ean ospatuko dute lehen urte emankor hau, Amillubin bertan egingo duten goiz pasarekin.


2024ko azaroaren 22an - 12:17
Azken eguneraketa: 2024-11-25 09:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urola ibaiaren meandroan dauden 90.000 metro koadro nekazal lur eta 510 metro koadro erabilgarri dituen baserria kolektibizatzeko erronka jo zuen laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak 2023ko abenduan (erreportaje honetan azaldu genuen). Geroztik lortu du herritarren aldetik sustengu zabala lortzea, eta hainbat erakunde, enpresa eta eragilek ere babesa ematea. 310.000 euro eskuratu ditu, horietatik 190.800 euro herritarren artean zabaldu zuten crowfounding kanpainaren bidez; baina 100.000 euro dira oraindik batzeko dituenak. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez die herri onura aitortzarik egin eta ondorioz, 20.000 euro ordaindu beharko ditu Amillubik transmisio zergetan. Ekarpena egiteko, hemen dago aukera.

Abenduaren 1ean urteurren festa

Goizpasako plana izango da: auzolanean ongarria botako dute Amillubiko soroan. Ondoren, ekitaldia eta mokadutxoarekin ospatuko dute urteurrena.

Amillubin aurkitutako golde zahar bat berrizten hasi dira, erreleboa irudikatuko duen espazio bat sortzeko asmoz. Horrela adierazi dute antolatzaileek: "Jasotako babesa eskertzeko, egindakoa ospatzeko, gure komunitatea sendotzeko, eta aurrera begira indarberritzeko, goxo eta xume elkartzeko proposamena egiten dizuegu".

Amillubin aurkitutako golde zahar bat berrizten hasi dira, erreleboa irudikatuko duen espazio bat sortzeko asmoz.
Lurra martxan

Agroekologia mugimenduari dituen beharrak asetzen laguntzea da Amillubi proiektuaren helburuetako bat. Eta lehen urtean ekin diote lan horri: uda-sasoirako porru mintegia osatu zuten eta bertan hazitako 120.000 porru landarek Gipuzkoako baratzeetan jarraituko dute hazten.

Gaur egun, alberjiniak, brokoliak eta baba handia dituzte ereinda zein landatuta, Euskal Herriko hazi ekologikoak lantzen dituen Alekarekin elkarlanean. Hortik aterako diren haziak baliatuko dituzte baratzezainek.

Eta Amillubiko soroan garia ereiteko asmoa dute, horrela okin-taldearen beharrei erantzuteko.

Azpiegiturak egokitzeko lanak ere martxan

Hasita gaude baserriaren konponketa lanak aztertzen, proiektura batu direnei bidali dieten buletinean azaldu dutenez: "Bioeraikuntzan lanean ari diren bi lagunekin batera, baserriaren egituran egin beharreko hobekuntzak eta dauden aukerak aztertzen hasita gaude".

Bestalde, urtebete honetan fitodepurazio sistema jarri dute martxan, baserrian sortzen diren ur zikinentzat depurazio sistema alegia.

Fitodepurazio sistema. Baserriko ur "grisak eta beltzak" hareazko eremu honetan iragazita depuratuko dute.
Hainbat ekimen egin dituzte urtebete honetan

Herriz herri hitzaldi mordoa eman dituzte Amillubi proiektua aurkeztuz. Topaleku ere bihurtu da Amillubi: Haziak liburua aurkeztu zuen Miguel Arribas Kelok urri bukaeran. Hainbat auzolan eta tailer ere egin dituzte urte honetan zehar. Ekimenik jendetsuena Lurra Taupaka festa izan zen, maiatzean, eta 250 pertsona elkartu ziren jai giroan.

Miguel Arribas "Kelo" Haziak liburua aurkezten, alberjiniei haziak erauzi bitartean.
Albisteak jarraitzeko, telegram kanala

Amillubi proiektuaren berri izan nahi duenak, Telegram kanalera batzeko aukera du. Dagoeneko Amillubi proiektuaren kide direnek urtean pare bat buletin jasoko dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Agroekologia
2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Europako legea bete eta degradatutako natur guneak leheneratzea eskatu diote Jaurlaritzari

Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


2024-09-06 | ARGIA
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era

Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.


2024-09-02 | Garazi Zabaleta
Habelarte
Leitzako festetako sukaldea, baserritar agroekologikoen eskutik

Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


2024-07-23 | Danbolin
80.000 porru landare atera ziren igandean Amillubitik inguruko ekoizleen baserrietara

Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]


Eguneraketa berriak daude