Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte fraide frantziskotarren komentu izandakoan. Mintzaldiak iluntzeko 20:30ean hasten dira eta hurbildu direnei eskaintzen zaizkien bizkotxa dastatuz amaitzen.
Donapaleun 26. urtez egingo dira Otsail Ostegunak, Zabalik elkarteko Mattin Irigoienek Irulegi Irratian honela definitu dituenak: “Ematen diegu plaza bat Euskal Herrian batean eta bestean lan fina egiten dutenei euskaraz, eta beste aldetik horiek entzun nahi edo horiekin solastatu nahi dutenei ere ematen diegu parada biltzeko, hori da gure funtsa: euskarazko momentu bat jakitate edo informazio trukaketa batentzat”. Oinarri horretatik abiatuta, 26 urteotan dozenaka hizlari egon dira Donapaleun klase guztietako gaien inguruan beren jakintza partekatzen bertara bildutakoekin.
Otsail honetan, lehenbiziko osteguna huts eginik, 9an izango dute lehen hitzaldia, Txomin Povedak emango duena: Praktika eraldatzaileak gure lurraldean : zer eta nolaz?.
Poveda Soziologian doktorea da, Iratzar fundazioko langilea eta berrikitan abian jarri den Bagira prozesuaren koordinatzailea. Zabalikeko antolatzaileek honela aurkezten dute: “Lurraldeen behar sozialei erantzuteko, praktika militante klasikoak erabili ordez, herritar geroz eta gehiagok alternatibak eraikitzearen bidea hautatzen du. Ipar Euskal Herriak, praktika eraldatzaile horren dinamismoan berezitzen da. Hainbat eta hainbat sektoretan tresna herrikoiak eraiki dira herri aldarrikapenei aterabideak sortzeko: tokiko ekonomian, monetan, euskaran, irakaskuntzan, laborantza herrikoian, energian, kulturan, hedabide parte hartzaileetan, etab.
UPPAn aurkeztutako soziologia doktoregotza bati esker, Ipar Euskal Herriko alternatiben eramaileak galdezketatu ditu Txomin Poveda-k. Hitzaldi hortan, Ipar Euskal Herriko alternatiben ibilbide historikoa oroitaraziko da baita esplikatuko zergaitik eta zein logikarekin lurralde huntan hainbeste emazte eta gizon eraldaketa manera hortan inplikatzen diren”.
Otsailaren 16an Xan Aire ariko da Murgiltzetik plazara: haur eta gazteak euskaratik euskarara titulatu duten mintzaldian. Aire euskara teknikaria da, 14 urtez Seaskan arizatu da eta gaur egun Plazara kooperatiba sortzen ari da, hizkuntza jendarteratzeko xede duena, komunikazioa, aholkularitza, formakuntza eta elkarrekintzatik. Ekitaldi berean ariko dira Kea elkarteko Lorea Etxeberria eta Antton Seichal ere abiatu berri duten esperientziaz hitz egiteko.
Mattin Irigoienek azaldu duenez, Xan Airek idatzi du artikulu bat soziolinguistikaz saritua izan dena; bertan aztertu du Uztaritzeko ikastolan gelaz kanpoko jardueretan, kirolean eta beste, nola antolatu dituzten gauzak haurrek gauzak beren gain gehiago eta euskaraz hartzeko maneran. Etxeberria eta Seichalek berriz Ortzaizeko esperientzia kontatuko dute; hemen gurasoak dira elkartu zerbait egin nahian haurrek ikastolatik kanpo ez zutelako euskara baliatzen, klubek eta oro har kirol guztiak frantsesez funtzionatzen baitu. Gurasoen ahalegina izan da alde batetik euskara kirolean ere erdigunean jartzea eta, bestetik, haurren ahalmenak garatzea, klubek kirol zehatz baterako hartu ala ez urtero bost kirol ezberdinetan probatzeko aukera izan dezaten.
Otsailaren 23an Elorri Garat psikologoak landuko du Kalapitatik jazarpenera : taldean bizitzeak eragiten dituen dinamikak hitzaldia, haurren artean baina baita guraso eta gainerako helduen artean ere dauden gatazken inguruan.
Aste horretan bertan, otsailaren 26an izango da Donapaleun Amikuzeko Libertimendua, formaz deus ikustekorik ez duena hitzaldiekin baina mamiz, antolatzailez eta izpirituz hari berarekin josia datorren inauteri-antzerkia. Igande horretan goizeko 10:00etan hasiko da kabalkada karriketan eta ondotik 11:00etatik aurrera Merkatu plazan ikusi ahalko da Libertimendua bere dantzari, zirtzil, eta bertsolariekin.
Martxoaren 2an Xebas Kristi Alda mugimenduko koordinatzaileak azalduko du ALDA mugimenduaren esperientzia : nondik eta nora... . Duela bi urte sortu zuten Alda Iparraldean, jendeen bizi baldintza materialak hobetzeko asmoz beren eguneroko bizi ingurunean (etxebizitzan, auzoan, lanarendako sarbideetan, garraioetan, eskoletan, administrazioan, banku eta zerbitzuetan, kontsumoan, osagarrian, ingurumenean, etab.).
Azken orduan Zabalik elkarteak bostgarren ostegun bat gehitu du urtero laukoa izaten den programan: martxoaren 9an Mattin Aiestaran eta Juantxo Agirre Mauleon ARANTZADI zientzia elkarteko arkeologoek aurkeztuko dute Irulegiko zorion eskua; Zabalikekoek hitz jokua egin dute horrela iaz Iruñerriko indusketa famatuan aurkitutako “Zorioneku” idazkiarekin.
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]