Amiantoaren biktimentzako funtsa: azken geltokia Espainiako Senatuan

  • Espainiako Kongresuan aho batez onartua izan eta gero, Senatura iritsi da amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko funtsaren lege-proposamena. ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak azaldu duenez, %90ak ez daki indemnizazio horiek jaso ditzakeenik.


2022ko urriaren 05ean - 09:50
Azken eguneraketa: 10:52
Irungo CAFeko langileak, amiantoarekin hildako lankidea omentzen (argazkia: ASVIAMIE)

Azken urratsa eman du amiantoaren biktimak konpentsatzeko funtsak, Espainiako Senatura iritsita. Pasa den uztailean Espainiako Kongresuko Lan Batzordeak aho batez onartu zuen lege proposamena, Eusko Legebiltzarreko ekimen batetik abiatuta, eta EH Bilduk Pedro Sánchezen exekutiboarekin iaz Estatu aurrekontuen inguruan hitzartutakoaren ondorioz egin du aurrera funtsak, 25 milioi euro bideratuko baiditu horretara Espainiako Gobernuak.

Amiantoak sorturiko asbestosiak edo mesoteliomak eta bestelako gaitzak, langileek mineralarekin harremana izan eta urte askotara sortzen dira, kasu askotan 30 edo 40 urtera. Amiantoa aspaldi debekatu zen arren, industrian material hori  erruz erabiltzearen ondorioak orain ari gara ikusten. Baina biktimek askotan ez dakite nora jo, enpresa jadanik itxita dagoelako, edo prozesu judizial luze eta jasangaitz batean sartzen dira. Horren testigantza eman zigun ARGIAn Otsanda Tolosak, amiantoarekin hildako Celestino Tolosaren alabak.

Kalte-ordainak emateko funts honek, babesgabetasun horrekin amaitu nahi du nolabait. Hala ere, ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak azaldu duenez biktimen %90ak oraindik ez daki indemnizazioa jaso dezakeenik ere.

Milaka hildako hiru hamarkadatan

Gizarte Segurantzari kasu eginez, amiantoari loturiko gaixotasun profesionalen ondorioz hildakoak 1.485 izan dira Espainiako Estatuan 2007 eta 2018 artean. Baina ASVIAMIEko Jon Garcíak Ser irrati kateari emandako datuen arabera, azken hogei urteetan 7.800dik gora izan dira hildakoak –horietatik 730 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, elkarteko ordezkariak zehaztu duenez–. 

Ekimen horrek ezin du izan amiantoa kaltegarria zela jakin arren material hori inongo babes neurririk hartu gabe erabiltzen jarraitu zuten enpresei erantzukizuna kentzeko ihesbide bat

Beste ikerketa batzuek panorama ilunagoa margotu dute. Paco Puche ikerlari eta ingurumenean adituak, adibidez, duela urte batzuk iragarri zuen Espainiako Estatuan 75.000 lagun hilko direla amiantoaren ondorioz, eta hamarkada latzenak 2010, 2020 eta 2030ekoak izango direla. Euskal Herrian, amiantoarekin harreman zuzena izan duten 25.000 lagunetik herena behar baino lehenago hilko da, honen arabera.

Baina are zailagoa da beste hainbat biktima antzematea, esaterako langileen arropak urtetan garbitu eta amiantoak kutsatuta isilean hil diren emakumeen kasuak. Horiek ere aintzat hartuko ditu Madrilen onartu den lege proposamenak.

Funtsa Espainiako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak kudeatuko du, eta aurrekontuetara bideraturiko diru-kopuruaz gain, beste ekarpen batzuk izango ditu, enpresei ezarritako zigorrenak kasu.

Izan ere, ekimen horrek ezin du izan amiantoa kaltegarria zela jakin arren material hori inongo babes neurririk hartu gabe erabiltzen jarraitu zuten enpresei erantzukizuna kentzeko ihesbide bat. Otsanda Tolosak azaldu zigun moduan, zigor judizialez gain, enpresaren "aitortza morala" ere beharrezkoa baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


Eguneraketa berriak daude