2022ko aurrekontuen negoziaketetan PSOEren eta Unidas Podemosen koalizioak konpromisoa hartu du amiantoaren biktimei kalte ordainak emateko. Espainiako aurrekontuen gaineko eztabaidetan EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin eskuratu duen lehen akordioa da.
Espainiako aurrekontuen gaineko eztabaidetan EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin eskuratu duen lehen akordioa izan da: amiantoaren ondorioak jasan dituztenei kalte-ordainak emateko 25 milioi euroko funtsa sortzea. Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen urteetako eskakizuna izan da hori, eta EH Bilduren esanetan “azkenean” aurrera ateratzea lortu dute.
Gaur, azaroaren 18a, bozkatuko dute ERCrekin aurkeztutako zuzenketa hori onartzea, eta EAJren babesa espero denez (antzeko proposamen bat eginda zuen) arazorik gabe egin behar luke aurrera.
Oskar Matute EH Bilduko diputatuak azaldu du “aldarrikapen historiko bati” erantzuna eman diotela, eta azpimarratu du Asviamiek egindako “borroka nekaezinari esker” lortu dutela aurrerapauso hori. Matuteren esanetan, “zor historikoa kitatzeko” balioko du funtsak, eta bereziki Euskal Herriko eremu industrialetan amiantoak kolpatutakoak gogoratu ditu.
Amiantoaren kalteei buruzko monografikoa kaleratu zuen 2018an ARGIAk, eta Urko Apaolazak erreportaje sakona egin zuen, hemen irakurgai. Azken urteetan borroka luzea eraman duen Otsanda Tolosa ere elkarrizketatu zuen Apaolazak, bere aitaren heriotzan amiantoaren eta CAFen erantzukizunak frogatu nahian: "CAFen aitortza morala eskatzen dugu, aitagatik eta etorriko diren amiantoaren biktima guztiengatik". Iazko abenduan jakin zen CAFek atzera egin eta Celestino Tolosaren familia indemnizatzea onartu zuela.
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]
Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]
Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.
Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]
Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]
Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.
Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]
Europar Parlamentuak eta Europako Kontseiluak akordioa lortu dute amiantoaren inguruko araudia aldatzeko. Langileek mineral kantzerijenoarekiko izan dezaketen gehienezko esposizioa hamar bider jaitsiko dute. Europar Batasunaren arabera eraikuntzaren arloan 7 milioi langile daude... [+]
Legazpiko Patricio Echeverria enpresako langile ohi baten alargunari ere pentsioa onartu diote, senarra amiantoak eragindako gaixotasun batengatik hil zela onartuta.
Euskal Herriko amiantoaren biktimen elkarteak, Asviamiek, mozioa aurkeztu du gai kutsagarri horrek gehien kalteturiko Gipuzkoako eta Bizkaiko sei udalerritan. Egin gabe dagoen eta "beharrezkoa" den lan bat dela dio, "ingurumen-kutsaduragatik amiantoaren biktima... [+]