Amets Arzallus: “BEC herri baten bizi nahiaren sinbolo bihurtzen da”

  • Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapelduna elkarrizketatu du Euskal Irratiak. Elkarrizketako pasarte esanguratsuenak laburbildu ditugu ARGIAn.


2013ko abenduaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Amets Arzallus, azken agurra kantatzen. (Argazkia: Bertsozale elkartea)

“Ahalik eta ongien” pasatzera joan zen txapelketara, eta txapelarekin egin du etxera buelta.

Dena den, “bidean” paratzen du Arzallusek ikusmira, ez sarian. “Nik ez nuen txapela helburu bezala, helmuga bat bezala, zeren ez diot iristearen zentzua eman nahi, baizik eta segiko duen zerbait bezala”.

Horregatik, orain aurrera begira ari da: “ahalik eta gauza diferente gehien xerkatzen jarraitu nahi dut”.

13.500 pertsonen aurrean jantzi  zion bart Joanito Dorronsorok txapela, Maialen Lujanbio 2009ko txapeldunarekin buruz burukoa jokatu ostean.

Eta, hain zuzen ere, Lujanbioren amaierako agurrarekin hunkitu zen gehien aurtengo irabazlea: “Maialenen agurra biziki momentu hunkigarria izan zen. Maialenen nire aipamena… hor izan zen gehien hunkitu nintzen momentua, malkotik hurbilen hortxe. Maialen kantukide bezala soilik ez, pertsona bezala ere izugarri ona da”.

Arzallus hainbat pertsonekin oroitu zen agurrean, baina, batez ere, amari eskaini zion txapela. 

Zerutik begira daude

Joxe eta Manuel Mari

Ziega zulotik entzuten

Beste euskaldun ugari

Musu bat iparraldeko

Bertso eskolako haurrari

Lagun nauten guztiak,

Olatz eta arreba bi

Baina ni ez bainaiz hemen

Neuk sortu hutsean ari

Aitarena den txapel hau

Eskaintzen diot amari

Haurra nintzela euskaraz

Erakutsi zidanari

Publikoak txalo zaparra batekin hartu zuen txapelduna:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari Txapelketa 2013
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: dramatismoa gora, hitanoa behera

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bilakaera aztertu du IXA ikerketa taldeak, 1986ko sariketatik abiatu eta 2013kora arte. Besteak beste, erabilitako neurriak, doinuak eta euskara alderatu dituzte. Datu bat: 2013an gaien % 77 dramatikoa izan da eta %23 umorezkoa.


Eskerrik asko

Ez naiz ni hitz zurietan gehiegi luzatu zale, baina dagokionari berea ematea lege denez eta, bihotz-bihotzez horrela sentitzen dudalako, eskerrik asko ezer baino lehen BEC-eko oholtza gainera igo zineten zortzi bertsolarioi. Egiatan diot aspaldian hartu dudan gozaturik... [+]


Juanito Dorronsoro: “Zortzi finalistak bertso eskolan aritutakoak dira”

Juanito Dorronsoro bertsolaritza lantzen ibili da bizitza osoan eta 80ko hamarkadan buru-belarri jardun zen bertso eskolak sortzeko lanean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean berak jantziko dio txapela irabazleari, horren harira Urola Kostako Hitza berarekin mintzatu da.


2013-12-04 | ARGIA
BECeko finalaz jakin behar duzun guztia

Abenduaren 15eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztu dute eta hainbat informazio praktiko eskaini dituzte antolatzaileek finalera doazen bertsozaleek plana antolatzeko arazorik izan ez dezaten.


2013-12-02 | Xan Alkhat
Lehen aldia Maulen

Hitzordu berezia genuen Maulekoa. Gure saioa genuen nunbait... Gure lehen aldia eta ez genuen ezertan hutsegin nahi. Bertsolariak: Sustrai Colina (695,5 puntu), Unai Agirre (691,5), Jexux Mari Irazu (689,5), Aitor Mendiluze (688,5), Jone Uria (666,5), Agin Laburu (648).


Barru giro

Bertsolariak: Igor Elortza (703 puntu), Alaia Martin (674,5), Aitor Sarriegi (674), Jon Martin (641,5), Etxahun Lekue (639,5) eta Fredi Paia (617,5).


Eguneraketa berriak daude