Amets Arzallus txapeldun

  • 1.200 lagun inguru bildu dira azaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alain. Entzule eta ikusle asko izan dira ere irratiz, telebistaz zoin internetez saioa segitu izan dutenak. Amets Arzallusek jantzi du aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari txapelketako txapela, buruz burukoan Miren Artetxerekin aritu ondoren. Ondotik sailkapenean gelditu dira hurrenez hurren Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena. 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu diren bertsulariak, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia dira. Jadanik sailkatuta daude, Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 15an - 07:48
Azken eguneraketa: 08:50
Amets Arzallus txapela jantzita. Argazkia: bertsozale.eus.

Arratsaldeko bostak eta laurdenetan oholtzara igo dira aurtengo sei finalistak, zozketak erabaki ordenean, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Hiribarren, Odei Barroso Gomila, Amets Arzallus Antia, Patxi Iriart Hiribarren eta Miren Artetxe Sarasola. Aritz Bidegainek eraman du saioa, Amaia Kastorenek bertan bildu ikus-entzuleei harrera egin ondoren.

Zortziko nagusian eta zortziko txikian aritu dira lehendabizi, ofiziotan; puntu-erantzunetan jardun dira gero eta 10eko txikian aritu dira ondoren, berriro ere binaka, ofiziotan; azkenik, bakarka aritu dira, kartzelako lanean, gai bera emanda, neurri eta doinu librean: "Orain arte besteen begiradak arranguratu izan zaitu".

Lan horien ondotik, Amets Arzallus eta Miren Artetxe sailkatu dira buruz-burukoa jokatzeko eta 6ko motzean eta 8ko txikian ofiziotan aritu ondoren, berriro ere kartzelako lana egin dute eta azkenean Amets Arzallusek txapela jantzi du.

2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu diren bertsulariak, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia dira. Jadanik sailkatuta daude, Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria.

Andoni Iturriozen eskutik txapela, isileko lana eskertuz

Andoni Iturriozek eman dio makila eta jantzi dio txapela Amets Arzallusi. Urte luzeetan Andoni Iturriozek bertsolaritzaren eta orokorkiago euskal kulturaren alde egin lana eta eman laguntza isila bezain handia eskertu nahi izan du Xilaba txapelketaren antolatzaile den Bertsularien Lagunak elkarteak.

Sari ematen aritu dira Maider Bedaxagar euskal kulturaren ordezkari gisa, Maeva Estano txapelketa guzian zehar laguntza ekarri duten ikastola eta elkarteen izenean, Karine Etxeberri Bertsularien Lagunak elkartearen izenean, Haira Aizpurua Euskal Herriko eskolarteko txapelduna bertso eskolen izenean eta Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkartearen izenean.

Epaile lanetan aritu dira Maialen Berra, Eneko Bidegain, Zuhaitz Olazabal, Lur Renteria, Ainhoa Sarasua, Iban Thicoipe eta Abel Zabala. Halaber, aurtengo txapelketa guzian zehar gaiak prestatzen eta saioak aurkezten aritu dira Aritz Bidegain, Lierni Elortza, Xabi Elgart, Joana Itzaina, Amaia Kastorene, Antton Lannes, Oihana Larrandaburu, Amaiur Lujanbio eta Pantxika Solorzano. Saioaren hasieran Xilaba 2021ean parte hartu duten bertsulariak ere goraipatu dira: Karlos Aizpurua, Irati Alcantarilla, Xan Alkhat, Iker Altuna, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, Kerman Diaz, Gillen Hiribarren, Patxi Iriart, Mizel Mateo, Maindi Murua, Xumai Murua, Pettan Prebende, Maddi Sarasua, Johañe Sarraillet, Aitor Servier, Bittor Thicoïpé, Josu Txoperena, Maddi Ane Txoperena, Oier Urreizti eta Egoitz Zelaia.

Honakoa izan da finaleko sailkapena:

Amets Arzallus Antia: 1.012 puntu

Miren Artetxe Sarazola: 975 puntu

Odei Barroso Gomila: 605 puntu

Maddalen Arzallus Antia 586,5 puntu

Patxi Iriart Hiribarren: 562,5 puntu

Maddi Ane Txoperena Iribarren: 561,5 puntu

Andoni Iturriozek jarri dio txapela Arzallusi. Argazkia: XDZ.

 

1.200 lagun bildu dira Donibane Lohizuneko Jai Alaiko aretoan

Bertaratu ez direnek, telebistaz, irratiz zein Internetez finala jarraitzeko aukera izan dute ETB4k, Euskal Irratiek, Naiz-ek eta Bertsoa.eus-ek zuzenean eskaini baitute. ETB1ek buruz burukotik aurrerako bertsoak eskaini dizkie ikus-entzuleei 21:00etatik aurrera. Internetez, eitb.eus, bertsoa.eus eta berria.eus guneek jarraipen zabala eskaini dute ere.

Astelehenean, azaroak 15, Bertsoak hautaketa zabala eskainiko du eta eta asteartean, Amaia Goikoetxea kazetariak txapeldunari eginen dion elkarrizketaz gozatu ahalko da. Xilabako antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Donibane Lohizuneko Herriko Etxeari, Euskal Kultur Erakundeari, Euskal Hirigune Elkargoari eta oro har, bere babesle eta laguntzaile guztiei, sostengu hori ezinbestekoa baita. Bide beretik, antolakuntzan, mezua hedatzen zein saioak jarraitzen aritu diren bertsozaleei ere esker beroenak.

 

Txapeldunaren azken agurra:

Doinua: Norbere mundu intimo

Biriatuko mendira

lore bat eta muxu bi

beste bat urte osoko

bertsozale maite zuri

muga madarikatu bat

erantsi ziguten guri

jendea han ibiltzen da

ito larrian urduri

zuriak ez baigara beltz

beltzak ez baitira zuri

har dezadan makila hau

ta mugak bihurtu zubi

bidasoak ez dezal

beste malkorik isuri

primaderan hiru lore

baietz hazi Zibururi!


Azkenak
Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


LGTBIQ+ pertsonen harrotasun eguna agintariek beraien intereserako baliatzea salatu du Ehgamek

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Absolbitu egin dute Osakidetzak kaleratu ostean anbulantzia bati bi gurpil zulatzea egotzi zioten langilea

Bilboko magistratuak adierazi du ez dagoela froga nahikorik langileak delitu hori egin zuela egiaztatzeko eta ez dagoela “lekukorik” hori frogatu duenik. Horrelako 300 sabotaje salatu ditu anbulantzien zerbitzua esleitua duen enpresak.


Urruñan desagertutako emakumeak otsailean Poliziari jakinarazi zion senarrak “jazartzen” zuela

Ostegunean emandako prentsaurrekoan Jerome Bourrier prokuradoreak bikotea “dibortzio-prozesuan” zegoela adierazi du, eta senarrak ez zuela onartzen. Senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean zituen gerra armak ez dituzte aurkitu. Laure Zacchello... [+]


PSNren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Iruñean, D ereduari trabak jartzen dizkiola salatzeko

Euskararen Defentsarako Sareak Nafarroako Gobernuak D ereduari jartzen dizkion trabak salatu nahi ditu. Argi dute Nafarroako Gobernua “edozertarako prest” dagoela “euskararen kontra” jotzeko. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 2an,... [+]


“Buruan tiro puta bat” emateko eskatuz, Donostiako Martutenen herritar talde batek biolentziarako deia egin du

Martutene auzoan lapurretak ugaritu direla aitzakia hartuta, iaztik, hainbat dira Martutene auzoan eztabaida eta polemikak. Segurtasun talde bat sortu zuten hainbat bizilagunek, “Ertzaintzak ezer egiten ez zuela iritzita”. Pauso bat urrunago joan dira orain, eta... [+]


Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea zabalduko dute Urruñan

Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.


2024-06-28 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Baikorki ikusten dugu Iñaki Etxanizek egin duen lana; bide bera jorratu nahi genuke”

Hendaiatik Miarritzera eta Larresorotik Sarara hedatzen den seigarren hautesbarrutian, EH Baiko hautagai bat izanen du Fronte Herritar Berriak.


2024-06-28 | Gedar
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.


Eguneraketa berriak daude