Amesten duguna gorpuztuz


2023ko uztailaren 19an - 12:58
Azken eguneraketa: 16:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Joan ziren urteak lau urtaro zituen garaiak, uda eta negua geratu zaizkigu soilik", ohartarazten digute lurrari lotuta bizi diren gizakiek. "Mendeetan pilatutakoa segundotan xahutu duzue, ekozida handiustekoak", aurpegiratzen digu lurrak. "Gero eta gosetuago nago", kexatzen dira gure patrikak. "Eta gerra hau, eta etorriko direnak, inperioen arteko lehiagatik?", oihukatzen dute Errusia eta Ukrainako hildakoek. "Europa lorategia da eta munduaren gainerakoa oihana", dio Europako diplomazia buru Borrellek, mediterraneoko hobi komunetik kilometro batzutara. "Imponer el vascuence es discriminatorio", leporatzen digute harro epaile eta politikari elebakarrek herritar halabeharrez elebidunoi. "Feminismoa gizonen aurkako ideologia da", dio alfa arrak potroak mahai gainean jarrita; eta "abortatzea bekatu", gaurko fetuen biharko bortxatzaileak. "Estatuz gaindiko botereek eta neoliberalismoak sortutako miseria kudeatzera kondenatuta nago", zintzotzen da legebiltzarra. "Handian amesteko eta agendan eragiteko gure gaitasuna oso mugatua da", esaten diogu elkarri herri mugimenduetako kideok.

Hori guztia onartzen, normaltzen jarraitu dezakegu, salbazio indibidualaren ameskerian sakontzen. Baina gu sinetsita gaude mundu hau bizigarri egingo dugula herri iraultzei esker, eta hori herri mugimenduen eta herrigintzaren bultzadarekin izango dela, edo ez dela izango. Ez gaur garenetik, badakigu, baina bai egunero eraikiz bihar izango garenetik: herri mugimendu indartsuak, auzo, herri, eskualde zein Euskal Herri mailan eragiteko gaitasuna dutenak, beren arteko elkarlana eta artikulazioa koipeztatuta dutenak. Hori bultzatuko duten guneen garrantzia aldarrikatu du Iraultza Txikien Akanpadak, ITAk, lehen ediziotik, eta herri iraultzak hauspotzen jarraituko dugu hirugarren honetan.

Sinetsita gaude mundu hau bizigarri egingo dugula herri iraultzei esker, eta hori herri mugimenduen eta herrigintzaren bultzadarekin izango dela

Estreinako ITA 2018an egin zen, Gipuzkoako Zubietan. Ondorengoko balorazio baikorrean erabaki zen bi urtean behin antolatzea akanpada, eta bakoitzean toki berri batean. Pandemiak urtebetez atzeratu zuen bigarren edizioa, baina 2021ean Artea eta Basoako lagunek hartu zuten lekukoa Bizkaian. 2023 honetan Arabako Izarran antolatu dugu hirugarrenez herri mugimenduen, militanteen eta herrigintzan sinesten dutenen topalekua. Edizio guztietan tokian tokiko eragile eta lagunek hartu dute antolaketaren zama nagusia, bakoitzean aurreko ITAn parte hartu duten zenbait pertsonaren transmisio lanak lagunduta.

Amesten duguna gorpuztu nahi dugu Izarran uztailaren 19tik 23ra, ohi bezala bertaratzen garen guztion artean aterako dugu aurrera akanpada. Txikitik eragiteko eta handitzeko erremintak zorroztu nahi ditugu. Elkar ezagutu eta zaindu nahi dugu, baina gordin eta konfiantzaz eztabaidatu ere bai. Elkarrengandik ikasi eta desikasi nahi dugu. Eraldaketen motorra kalean sustraitutako herrigintza eta herri mugimenduak direla aldarrikatuko dugu.

Ez gatoz denbora pasa, gure eragiteko gaitasuna handitzea dugu helburu. Galderak beti bezain ezinbestekoak dira, baina garaiotan inoiz baino gehiago behar ditugu erantzunak ere. Nola eragin, nondik, nola artikulatu elkarren artean, nola uztartu txikia eta handia, nola unean unekoa eta begirada estrategikoa, nola egin bidea gaurko amesgaiztotik biharko herri iraultzetara. Konfiantza emango diguten erantzunak behar ditugu, beti auzitan egongo direnak baina helduleku sendo sentituko ditugunak. Hitzez ere osatutako erantzunak, baina batez ere desio iraultzailez, borrokarako grinez, antolakuntzaz, proiektu eta egitura sendoez gorpuztutakoak. Helduleku kolektibo sendoen faltan, beldur, gerra eta ziurgabetasun garai honi indibidualki eta eskuinerago eginez erantzuten jarraituko dugu; helduleku horiek eraikiz gero, herri iraultzen hazi izan daitezke. Hauspotu ditzagun.

Iraultza Txikien Akanpadako antolatzaileak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


Eguneraketa berriak daude