Kontxita Beitia naiz, ikastolen sorrerako andereino bat. Niri ez zitzaidan otu ikastola bat sortzea, aitaren kontua izan zen. Norbaitek esan zion: “Zure alabak magisteritza amaitu badu, pentsatu al duzue ikastola bat sortzea?”. Garai hartan Donostian zegoen ikastola ezagun bakarra Elbirarena zen, Elbira Zipitriarena. Beste bi ikastola ere bazeuden eta horiek ere martxa hartzen hasita zeuden.
Aitak ikastolarena esan zidanean proposamen polita iruditu zitzaidan, baina ez nekien euskaraz. Haurtzaroan ikasi nuen, baina eskolan, sufrimendu handia jasan ostean, ahaztu egin nuen. Ez zitzaidan ahaztu, nik ahaztu nuen, halabeharrez, bizirauteko arazoa baitzen, eta biziraun eta aurrera joan nahi nuen eta ikusten nuen euskara ahazten banuen nire bizitza errazagoa izango zela.
Han frankista, polita eta aberatsa bazinen dena eginda zegoen, baina ez bazinen hain polita, ez bazinen aberatsa eta gainera zure gurasoak gerra galtzaileak baziren… Etxekoek sentitzen zuten abertzaletasuna ere galdua nuen ordurako arrazoi beragatik.
Euskara jakin ez arren animatu egin nintzen, ikasiko nuela pentsatu nuen. Bidea Elbirarengana joatea izan zen. Amarekin joan nintzen lehenengoz. Nik ez nion ezer ulertu, eta berak esan zidan bi urteren buruan euskaraz jakingo nuela eta ikastola bat izango nuela. Sinestezina iruditu zitzaidan une hartan.
Astean hiru aldiz joaten nintzen hasieran. Bi urte pasatu nituen horrela, eta bigarren urtean praktikak egin nituen bere ikastolan. Elbvirak euskara zergatik galdu nuen ikusi zuenean liburu bat eman zidan, ‘Landibar’, ez dut berriro aurkitu, baina liburu hark erabat aldatu ninduen. Nobela politiko bat zen eta pertsonaiak abertzaleak ziren. Bazuen zerbait liburu hark, nirekin gertatutako gauza bera beste hainbatekin gertatu baizitzaion Elbirari.
Ikastola etxean
Bi urtera ikastola jarri nuen etxean. Kalera ateratzen nintzen haurrak bilatzera, eta nire amak dendetan pertsona euskaldunei nire proiektuaren berri ematen zien. Oso euskaldun gutxi zeuden Pasaia Antxon garai hartan. 1960 urtean 5 haur izan nituen. Hurrengo urterako 12, eta hurrengorako 30.
Askotan pentsatzen dut guraso haiei ezin niela ezer eskaini, baina euskaraz hezi nahi zituzten haurrak, eta Elbirarekin ibilia nintzela jakiteak segurtasuna ematen zien. Gurasoek, haurrek eta andereinook triangelu bat osatzen genuen, eta hori zen gure harremana, ikaragarri estua. Garai hartan ama gehienak etxeko andreak ziren, eta ikastolan egunean 2 ordu soilik pasatzen zituztenez, eta 9 urte bete arte gurekin egoteko asmoa zutenez, etxean lana egin behar izaten zuten. Horregatik, amek egin zuten lana egin gabe ezinezkoa genukeen aurrera ateratzea. Bederatzi urte betetzean oso ikasle onak izan ziren beste eskoletan, eta horixe zen gure ardura handiena. Bestela, gainontzekoen begietan ez zen gure errua izango, euskararena izango litzateke batez ere.
Denbora gutxira Santo Tomas Lizeoa sortu zuten, eta hori zorte handia izan zen. Ikastolatik Santo Tomas Lizeora pausoa egiteak asko aldatu zuen guztia, haur haiek euskaraz ikasten jarraitzeko aukera izango zutelako. Gainera euskaldunak ziren, haien ama hizkuntza euskara zen beti. Ikastolak handitzen joan zirenean haur erdaldunak ere sartu ziren, baina, ordura arte, guztiak euskal girotik etortzen ziren.
Elbira Zipitria
Elbira pedagogoa zen, buruari etengabe eragiten zion, haurrei modu erraz batean gauzak azaltzeko modua bilatzen zuen arte. Matematika lantzean, adibidez, Elbiraren metodologia erabiltzen genuen, beti arrazonamenduan oinarrituta. Lehenengo ulertu egiten zuten, eta gero mekanika ikasi. Nik matematika ulermena ikastola hartan Elbirarekin ikasi nuen, ordura arte mekanikoki egiten nuen. Era ederrean egiten zuen gainera, istorio polit bat zuen zatiketak erakusteko: “Mandubiko bidezaiak nola banatzen zien soldata langileei, lehenengo billete handienak eta gero txikienak, eta gero trukatu egiten zuen. Ondoren andre Joxeparenera joan behar izaten zuten billete handiak txanpon txikiengatik trukatzeko…”. Oso era ulergarri eta politean egiten zuen, ipuin bat balitz moduan.
Zurriola Ikastolaren sorrera
1965ean Donostiara joan nintzen bizitzera. Eta orduan, lehenago Pasaian egin nuen moduan, parkera irteten nintzen ume bila. Haurrari euskaraz egiten zion ama bat ikusten banuen, haren ondoan esertzen nintzen bankuan eta egiten nuenaren berri ematen nion. Lehenengo urtean 10 haur topatu nituen Katalunian plazan. Adin tarte ezberdina zuten, baina 10 zirenez batzuekin eta besteekin egoteko tartea topatzen nuen. Ordurako Santo Tomas Lizeoa eta Ikasbide eta Jakintza ikastola ere zeuden martxan. Eta Hernanin, Oreretan eta beste zenbait herritan ere ikastola bana zegoen; saretzen hasia zen. Horregatik, bilera bat antolatu nuen Donostiako Gros auzoan. Jende asko etorri zen; ikastoletan haurrak zituzten gurasoak eta EAJ inguruko jendea. 60 bat lagun bildu ginen lehenengo hartan. Nik harremana emakumeekin nuen eta bilera hartan guztiak gizonak izan ziren, hori ere aipatu behar dut.
Batzorde bat eratu genuen orduan, eta Gros auzoko ikastola sortu. Izena ere jarri genion, Zurriola Ikastola. Gerora biltzen hasi ginen, etxeetan eta tabernetan, salbuespen egoerak tarteko ez zen erraza izan hori ere.
Ramon Maria Lilin lokal handi samarra lortu genuen ezagun baten bitartez. Talde hartan igeltseroak, arotzak… genituen eta guztiok ahal genuena egin genuen. Oso polita zen, gela ederrak zituen, baina leihorik ez, ezta jolaslekurik ere. Errepide nazionala pasatu behar genuen pare bat metroko espaloi batera heltzeko.
Inspektoreak leihoena eta jolastokiarena aipatu zigun, baina, harreman ona genuenez, beste leku batera joateko konpromisoa hartzen bagenuen legeztatuko zuela esan zidan, eta horixe egin genuen. Legeztatzea ezinbestekoa zen, bestela klandestinitatean baino okerrago egongo ginateke, legez kanpo.
Elizaren inguruan babes berezi bat zegoenez, Deustuko Unibertsitateko errektore aita Elizegirekin egoera aztertu genuen. Eliza edozein ikastetxe jartzeko gai zen. Gu inguruko elizetara joan ginen eta gure bidea kontatu genien, ia beti baiezkoa jaso genuen. Beraz, gure Zurriola Ikastola, esaterako, Escuela Parroquial San Ignacio izan zen hasieran.
Ategorrietako hasiera haiek oroitu eta zertan bilakatu den ikustean “ez da posible”, pentsatzen dut askotan, baina posible izan da. Ulertu ezin dudana ondorengoa da: Frankismo garaian hori posible izan zen eta begira nola dagoen egun Nafarroan euskara.
Hainbatetan oso ezkor jartzen gara gazteen egunerokotasunean euskarak duen presentziarekin, baina garrantzitsuena ondorengoa da: badakite euskaraz.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]
Azken hamarkadotan euskalgintzan jardun izan dut, dela helduen euskalduntzean AEKn, dela hizkuntza-eskubideen defentsan Behatokian, dela euskararen normalizazioaren alde Euskalgintzaren Kontseiluan. Den-denetan egokitu zait euskalgintza edota herrigintza auzitan jartzen zutenen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.