Amazoniako deforestazioa %50 hazi da koronabirusak eragindako kontrol faltagatik

  • Brasil da Hego Amerikan koronabirusaren izurritea gehien pairatu duen herrialdea, 1.328 hildako eta 23.430 kutsaturekin. Biztanleen osasunari soilik ez, naturari ere egin dio kalte birusak; izan ere, iazko garai berarekin alderatuz %50 hazi da Amazoniaren deforestazioa, agintarien kontrol faltagatik.

Egur biltzaileak Amazoniako zuhaitzak mozten. Argazkia: Público.

2020ko apirilaren 15ean - 10:13
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Brasilgo Ikerketa Espazialetako Institutu Nazionalak eman du albistearen berri, sateliteetatik lortutako irudiak oinarri hartuta. 2020ko lehen hiru hilabeteetan 796,08 kilometro karratu galdu ditu oihanak, urteko lehen hiru hilabeteetako zifrarik altuena 2016tik. Iaz 525 kilometro karratu galdu ziren data berdinetan.

Deforestazioak gora egitea espero dute adituek, eta horrek kritikak piztu ditu talde ekologisten partetik. Brasilgo Gobernuari erantzukizunak eskatu dizkiete, kontrolak egiten ez dituela aurpegiratuz. Horrez gain, Brasilgo presidente Jair Bolsonaro antiekologista ezaguna dela ere adierazi dute, eta Amazoniaren deforestazioaren alde azaldu dela sarri.

Egur biltzaileen errua

Gobernuak onartu du pandemiak behartu duela ahalegin guztiak osasun-krisian jartzera. Hala ere, Hamilton Mourao presidente ordeak, Amazoniako Kontseilu Nazionala zuzentzen duenak, errua egur biltzaileei bota die. Esan duenez, krisia baliatu dute egurra legezkoa ez den eran biltzeko.

Kirisaren kudeaketarako kabinete bat martxan jarri dutela gehitu du Mouraok, deforestazioari lotutako ekintzak egiten dituztenen aurkako neurriak martxan jartzeko. Kabinete horretan Defentsa, Justizia eta Ingurumeneko ministerioek parte hartuko dute. Plan hori presidenteari aurkeztuko diote eta honek erabakiko du zer jarrera hartu. Dena den, programa horrek Brasilek Amazoniaren aurkako krimenekiko duen “errepresio gaitasuna” handituko duela uste du presidente ordeak.

Deforestazioa eta izurritea, lotuta

Joan den hilabetean Greenpeacek komunikatu bat kaleratu zuen ingurumenari egindako kalteek izurriteen hedapena ahalbidetzen duela esaten. Horren arrazoia azaldu zuen: gizakia ordura arte izan gabeko lurraldeetan egoteak animalia espezie berriekin harremanetan jartzea esan nahi du, eta ondorioz, gizakiek aurre egin behar izatea immuneak ez diren gaixotasunei.

Brasilgo kasuan alderantziz izan da, nolabait. Egur bilketan dabiltzan langileek eraman dituzte Amazoniako biztanleek ordura arte ezagutu gabeko birusak oihanera, eta Covid-19a zabaltzen hasi da bertan ere. Egoera hori are kezkagarriagoa da Amazonian, ez baitute izurriteari aurre egiteko osasun-egiturarik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Basoen suntsiketa
Europako legea bete eta degradatutako natur guneak leheneratzea eskatu diote Jaurlaritzari

Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]


2024-04-09 | ARGIA
11.000 zuhaitzen mozketa aldarrikatu dute Azpeitian eta Berangon, “landaketa industrialaren” aurkako ekintzan

Lurraren Altxamenduak mugimenduak eman du “aurreko asteetan” buruturiko ekintzaren berri. Zuhaitz landaketaren eredu industriala krisi ekosozialaren eragile garrantzitsua dela salatu du mugimenduak, naturaren eta langileen esplotazioan oinarritzen delako eta lurra... [+]


2023-01-04 | ARGIA
Islandiaren tamaina adina baso suntsitzen da urtero munduan, NBEren arabera

Ingurumenaren zaintza eta kontserbaziorako Nazio Batuen Elkarteko programak egindako txosten baten arabera, urtero 10 milioi hektarea baso suntsitzen da munduan, Portugal edo Islandiaren tamainakoa. Deforestazioak munduko gas-isurien %25 dakarrela ohartarazi du erakundeak.


2021-04-23 | Aiaraldea
Mario Corral, 'Peru':
“Arazoa ez da eukaliptoa soilik, basoen ustiapen eredua erabat eraldatu behar dugu”

 Mario Corral, Peru (Gasteiz, 1968) Uhandre Amurrioko Baso Biziak plataformako kidea da, beste hainbat auzokiderekin batera. Kezkaz bizi dute eukaliptoaren hedapen masiboa.


2020-10-21 | Erran .eus
Uda honetan 736 hektarea erre dira Nafarroan eta suhiltzaileek 501 sute itzaltzen parte hartu dute

Uda hau, azkeneko 5 urteetako datuekin konparatuz gero, bigarrena da esku-hartze kopuruari dagokionez. Hurrenez hurren, 2016an 580 sute itzali baitzituzten Nafarroan, 2017an 439, 2018an 357 eta 2019an 461.


2020-08-31 | Mikel Eizagirre
Amazonian, urtebetean, lursail soiltzea %85 areagotu da

2020an, 2019an jasandako kalteak baino larriagoak izateko arriskuan dago oihana. Duela bi urteko indizearekin alderatuta, %85 areagotu zen iaz deforestazio prozesua. Hainbat erakundek Brasilgo presidente Jair Bolsonaroren administrazioa susmagarri nagusitzat dute.


2020-07-30 | Mikel Eizagirre
3.000 milioi animalia hil eta kaltetu zituzten Australiako suteek

Historia modernoan fauna basatiaren aurka jazo den “hondamendi handienetariko bat” izan dela diote zientzilariek.


2020-02-26 | ARGIA
Australiako suteek herrialdeko basoen %20 suntsitu dute

Australian 2019ko amaieran hasitako suteak kontrolpean daude, batzuek piztuta jarraitzen duten arren. Beste gai batzuek hartu dituzte informatiboetako lehen postuak. Suteen eragina, ordea, handia izan da eta urtetan nabarituko da.


Zuhaitzak gerraz gogoratzen dira

1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.


Borneo kiskali dute eta kazetari bat behar da egia itsusia azaltzeko

André Vltchek kazetaria, ARGIAren irakurleak azaroko LARRUN gehigarrian –Gerrako ekologia– ezagutu duena, Borneo uhartean ari da filmatzen munduko txikiziorik handienetako baten kronika izango den dokumentala. Duela gutxi arte bioaniztasunaren paradisu... [+]


Eguneraketa berriak daude