Amazoneko langileen grebak milaka herritar oparirik gabe utziko al ditu?

  • Espainiako Estatuan multinazionalak duen zentrorik handieneko langileak greban dira beste behin. 32 orduko lanuzteak abiatu dituzte gaur, urtarrilaren 3an, eta horrek Hiru Errege Magoen lana berandutzea ekar dezake.


2019ko urtarrilaren 03an - 12:29

Urtebeteko epean hirugarren aldiz, greban dira Amazon multinazionalak San Fernando de Henares herrian (Madril) duen zentroko langileak. 10 futbol estadioren neurriko pabilioitan –75.000 metro karratu ditu– biltzen dira 2.000 langileak , eta gehien-gehienek, Marc Blanes CGT sindikatuko kidearen aburuz %80 inguruk, lanuzteak egingo dituzte egunotan. Ikusteke dago grebalari hauek nahikoak izango ote diren erraldoi estatubatuarrari min egiteko.

Espainiako Estatuan gehien fakturatzen duen merkataritza elektronikoko enpresa da Amazon. Bere fundatzailea, Jeff Bezos, munduko aberatsena izatera iritsi da Amazonek dituen 25 urteotan; 87 milioi dolar inguru dituela kalkulatzen da. Espainian 22 biltegi erraldoi ditu kontrolpean, baina handiena denak, Madrilgoak, arazoak sor diezazkioke.

El Saltorekin izan da Marc Blanes, aurrez aipatutako CGT sindikatuko kidea: “Gaur –urtarrilak 2ari erreferentzia eginez– irteten ez den merkantzia, ziurrenik ez da iritsiko Errege egunerako: aurrera goaz lanuzteekin, eta ez dugu etsiko”. Gaur hastekoa duten grebak 32 ordu iraungo ditu; hots, urtarrilaren 4 iluntzera arte. Tradizioz urtarrilaren 5a jai egingo dutela dio Blanesek, eta hortaz, urtarrilaren 7 edo 8an iritsiko lirateke erosketak.

Amazonek, dena dela, ez du urteotako lana eta ospea leihotik botako. Enpresaren jokabidea zein izango den argi dute langileek: Black Friday egunean –azaroaren 23an– egin zuen bera egingo du orain ere. Azken urteko bosgarren lanuzte eguna zuten hura, eta Amazonek, salmenta gehien dituen egunean, San Fernando de Henareseko zentrotik atera beharreko merkantzia desbideratu zuen beste zentroetara. Hala, erosketak egunean iristea lortuz.

“Menpeko lanak”

Langileen kontratuez mintzatu da Blanes. 2.000 langile inguru dituzte San Fernando de Henaresen: 1.400 kontratu mugagabe eta beste 500 lagun inguru aldi baterakoak. Horrek egoera “zailtzen” duela dio. Aldi baterakoa duten horiek asteburutan egin ohi dute lan, eta enpresak kontratua eteteko duen erraztasunarengatik, oro har ez dira lanuzteetara gehitzen. “Amazonek bere menpeko bihurtu ditu”, dio Blanesek.

Bestalde, bajak hartzerakoan pairatzen dituzten zailtasunak “larriak” direla uste du: “Bajak eman bai, baina hala nolakoak: ohiko gaixotasunengatik hartzen direnak baino ez”.  Azken urtean –seigarren aldiz daude greban– soldatek beherantz egin dute kategoria guztietan. Hirugarren kategoriakoak, adibidez urtean 28.000 euro irabaztetik 24.000 inguru irabaztera igaro direla salatu du Marc Blanesek.

Seigarrena hamar hilabetean

Iazko Aitaren egunean egin zuten estreinakoz egun osoko lanuztea. Garaiko hitzarmen kolektiboa atzera botatzeko mehatxua egin zuen enpresak, eta horri erantzunez langileek Amazon boikoteatzeko dei egin eta martxoaren 21ean lanuztea egin zuten. Egun hartan langileen %30a joan zen lanera.

Orduz geroztik greba gehiago izan dira, baina aipagarrienak, Prime Day-arekin bat eginez, uztailaren 16an, 17an eta 18an eginikoak dira. %80ko jarraipena baino gehiago izan zuten lanuzteek, eta poliziak esku hartu behar izan zuen. Bi pertsona atxilotu zituzten.

Uztaileko hark zerbaitetarako balio izan zuen: galdutako baldintza batzuk berreskuratzea lortu zuten. Dena dela, Blanesen hitzetan, baldintza horiek kaskartuz doaz gaur egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, Israelgo armadaren informazio biltegi amaigabea

Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.


ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


Amazonen opari bat

Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren... [+]


Amazonek Nafarroan “eskala handiko” bi zentral fotovoltaiko eraiki nahi dituela dio

Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek “errepresio sindikala” egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Amazoneko langileek greba deitu dute Espainiako Estatuan, Black Friday eta Cyber Monday kanpaina betean

Espainiako lantoki guztietan lanuzteak iragarri dituzte azaroaren 27 eta 28rako. Soldata baxuak eta lan-babes eskasa salatu dituzte.


2022-12-23 | Axier Lopez
Trapagarango Amazonen lantokiko grebek 60.000 pakete banatu gabe utziko dituzte

Hirugarren greba eguna izan da ostegunean multinazionalaren Trapagarango lantokian, urriaren 17ko lanuzteen eta azaroaren 28ko egun osoko grebaren ondoren. Grebaren sustatzaile LAB sindikatuak adierazi du Amazonen azpikontratetako 300 furgoneta baino gehiago ez direla kalera... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


2022-10-20 | Hala Bedi
Gotzon Mardarats (LAB)
“Trapagako Amazonen logistika zentroko langileak oso haserre daude”

"Guretzat onartezina da enpresa zuzendaritza greba batzordearekin komunikatzeko biderik zabaldu ez izana".


Eguneraketa berriak daude