Erabilera hori asteotan Amazon multinazionala egiten ari den "un clic para el cole" kanpainaren testuinguruan egiten ari dela dio elkarteak. Kanpainak bezeroei aukera ematen die erosketen balioaren %2,5a nahi duten ikastetxera bideratzeko. Bezeroek kreditu hori zein ikastetxeri eman aukera dezakete, beti ere ikastetxea kanpainara atxiki bada.
Ikastolen Elkarteak agiriz zabaldu duenez, "gure harridurarako Amazonek argitaratutako ikastetxeen zerrendan Hego Euskal Herriko Ikastola gehienak azaltzen direla ikusi dugu. Zerrenda Amazonek berak osatu du, auskalo zein datu basetatik ateratako informaziotik. Baina horrek ez du esan nahi ikastetxe eta ikastola horiek kanpainari atxiki zaienik, ikastetxeak eman behar baitu horretarako baimena. Ikastetxeak ez badu zerrenda horretan azaldu nahi, berriz, Amazonekin harremanetan jarri behar du hortik ezaba dezan".
Elkartea, halaber, banaketa eta salmenta konpainia salatzea aztertzen ari da eta Amazoni exijitu dio ikastola guztien izenak kanpainatik kentzeko. Elkartearen ustez, "ez da bidezkoa helburu komertzial hutsa duten dohaintza horiek Ikastolek jasotzea. Kanpainak, plataforma horretan erosketak sustatzeko helburua izanik, gure herrietako komertzioei zuzenean eragiten dielako eta, ondorioz, baita herri eta auzoetako bizimoduari ere. Horrelako kanpainak zein plataformak Ikastolen izaeraren aurkako mehatxu direlako. Ikastolok herrigintza dugulako helburu eta herri zein auzoetako eragileekin lanean jardutea eta elkar zaintzea bultzatzen dugulako. Gure komunitatea osatzen duten ikasle, familia eta langileentzat gertuko erreferenteak behar ditugulako: helburu komunitarioa bultzatuko duten ekimenak, euskaraz bizitzeko aukerak emango dizkigutenak, interkooperazioa bultzatzen dutenak... Eta Amazonek eta antzeko plataformek kontrako norabidean garamatzatelako".
Adiministrarioei ere, halako kanpainen aurrean neurriak hartzea eskatu die elkarteak, "hasteko, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu Amazoni exijitu diezaiotela datu horiek erabiltzeari utz diezaion".
Oharrean, azken hausnarketa bat ere egiten da komunitateaz eta burujabetza teknologioaz: "Hausnartu beharko dugu teknologiarekin izan nahi dugun harremanak nolakoa eta zertarako behar duen, burujabetza teknologikoaren bidean urratsak egin ahal izateko".
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]