Aljeriako parlamentuak ia aho batez onartu du Abdelaziz Buteflika presidenteak duela bost urte aginduriko konstituzio erreforma. Neurri horren bidez, besteak beste, Aljeriako hizkuntza koofizial bilakatu da amazigera, baina arabiera baino maila bat beherago geratuko da.
Herrialdeko agintariek amazigeraren aurkako politika aplikatu izan dute historian zehar, Aljerian bertan 10 milioi hiztun inguru dituen arren. 1962an Aljeriak independentzia lortu zuenean arabiera izan zen frantsesa ordezkatu zuena, amazigeraren kalterako. Ordutik, hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatu eta hiztunen identitate onarpena eskatzeko saiakerak egin dira, Amazigh Udaberria (80ko hamarkada) kasu. Auzia Aljeriako agenda politikoan sartu zuten azkenean.
Neurria ez da nahikoa
Amazigera hizkuntza koofizial bilakatu izanak ez ditu kontent utzi hizkuntzaren aldeko eragile nagusiak. “Arabieraren nagusitasunaren aurka”, azaldu da Amazigeraren Munduko Kongresua. Bestalde, Kabiliaren (Aljeriako Estatuaren iparraldean) autodeterminazioaren aldeko mugimenduaren esanetan, konstituzio berria “koloniala, ilegala, miserablea eta atzerritarra da”.
Mugimenduko bozeramaile Soraya Soughen ustez makillaje hutsa da, Berriari eskainiriko elkarrizketan adierazi duenez: “Kabiliarekiko eta amazigekiko egindako edozein keinu makillaje hutsa da, nazioarteari begira eginikoa. Konstituzio erreforma hau beste adibide bat besterik ez da. Kabiliak Frantzia kolonizatzailearen aurka borrokatu zuen (1954-1962), eta 900.000 amazig hil ziren. Aljeria demokratiko, moderno eta laiko baten alde egin zuen Kabiliak, baina independentziaren lehen unetik erregimen arabiar-islamistak baztertu gaitu”.
Beste batzuek zalantzan jartzen dute konstituzioaren zilegitasuna. Ministro ohi eta oposizioko kide Abdelaziz Rahabik uste du “marketin politikoko ariketa” bat dela. “Testu hau aurrerapauso demokratiko bat dela frogatzeko erronka botatzen diot edonori”, gaineratu du.
Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]
Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]
Duela mende bat, 1923ko uztailean, espainiarrek lehen aldiz erabili zuten iperita edo ziape-gasa deiturikoa Arrifeko populazio zibilaren kontra. Aurretik, Lehen Mundu Gerrako potentziek soldaduen aurka ondo probatuta zuten arma kimikoa. Erabilera horren ondorioak gaur nabari... [+]
Elkartenet eta Agharas elkarteetako kideek berreskuratu eta TxikiLinux instalatutako 22 ordenagailu eraman dituzte Afrika iparraldeko Errachidia (Imet?aren amazigeraz) eskualdera, bertako ikastetxeetako irakasleei aurkeztu eta formazioa emateko. Tokiko amazig erakundeekin... [+]
Euskal Herrian jasotako ordenagailuei bizitza berria emango diete: TxikiLinux sistema eragilea erabiliz, Amazigh herriko haurrek erabiliko dituzte, horretarako hamabi gela informatiko sortuz. Oinarrizko hezkuntzarako sarbiderik ez duten eskualdean egingo dute proiektua.
Hizkuntza tipologiaz ez baina amazigerak eta kurduerak bizi duten prozesu simetrikoaz jardun du Karlos Zurutuza kazetariak: “Prozesu polit eta bitxi baten lekuko izan naiz. Egun batetik bestera, eta literala da hori, bi komunitateok euren hizkuntzei eusteko hartu duten... [+]
Bizkaian bizi diren amazighen elkarteak, Agharasek, irailaz geroztik irekiko ditu "Jauzi" harrera-etxearen ateak, Barakaldon etxerik gabeko migratzaileak aldi baterako hartzeko asmoz.
Khalid El Haddadi, Rifeko ekintzailea eta datozen udal hauteskundeetan EH Bilduk Bilbon aurkeztu duen zerrendako kidea Bizkaiko hiriburura itzuli da epaileak baldintzapean aske utzi ostean. Bere amaren hiletara zihoala Marokoko segurtasun indarrek atxilotu zuten, muga... [+]
Gerra zibila bukatu eta zazpi urtera egoera oso larria da Libian. Estatua ez ezik, herria ere galdu dute libiarrek.
Azken bi urteetan Rifeko iparraldean izandako matxinadan parte hartzeagatik kartzelan zeuden zenbait preso indultatu ditu Mohamed VI. erregeak. Nolanahi ere, Naser Zafzafi eta mugimenduko beste pertsona ezagun batzuk ez daude indultatuen artean.
Protesten lau liderrek hogei urteko espetxe zigorra dute eta guztira 53 auziperatu izan dira.
Milouda El Hankari ekintzaileak amazigeraren tarifit aldaera du ama hizkuntza. 1968an jaio zen Al-Hoceiman (Rif eskualdean, amazigeraz Arrif). Garabide erakundeak eratua duen hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaroan izan zen iragan urrian Aretxabaletan (Gipuzkoa).
Gutxieneko eskubide demokratikoak eskatzen ari dira Marokoko Rif eskualdeko bizilagunak, joan den azarotik. Uztailaren 20ko “milioien martxa” amaitzean irakurri dute protestetako buruzagietako bat den Naser Zafzafik espetxean idatzitako mezua.
Rif eskualdeko protestek ez dute etenik eta tentsioa gora doa. Milaka polizia eta militar atera ditu Marokok kalera, baina ez dute lortu oraingoz herritarren manifestazioak geldiaraztea.