Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira.
Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri-egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua.
Aitaren Etxea
Nire Aitaren Etxea Gabriel Aresti Segurola Bilboko idazle euskaldun berriak 1964an Harri eta Herri liburuan argitaratu zuen poema dugu. Bere poemarik ezagunena da. Duela 50 urte baino gehiago Alemanian bizi den Nafarroako Beriaingo Patxi Oroz Arizkuren filologo, ikerlari, musikari eta euskaltzain ohorezkoak 740 hizkuntzatan jasota dauka Arestiren poema. Bibliaren ondoren, munduan hizkuntza gehienetara itzulita dagoen testua izango da. Horrela dio Nire Aitaren Etxea poemak izenburutik aurrera:
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Armak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
Arestik Euskal Herriak frankismoaren diktadurapean herri bezala bizi zuen zapalketa, zigorra eta jazarpena salatzeko idatzi zuen poema hori 1963an. Aitaren Etxea galzorian ikusten zuen Euskal Herria da. Bilboko poetaren luma zorrotzean euskarazko hitzen indarra ukaezina da arrisku bizian ikusten zuen herria babesteko, defendatzeko eta zutik iraunarazteko. Arestik, Aitaren Etxea metaforaren bidez, Euskal Herria —euskaldunen lurraldea eta bizilekua— irudikatu nahi zuen, baina ez hori bakarrik. Aitaren Etxea Euskal Herria egituratzeko, erakundetzeko eta, azken batean, Euskal Herriaren lurraldetasuna eta herri izaera munduaren aurrean aldarrikatzeko oihu zolia da. Hain zuzen ere, Aitaren Etxea Euskal Herriaren izate politiko, instituzional eta administratiboa eratzeko aldarri poetikoa da.
"Amaren Sua, Aitaren Etxearen baitan, erdigunean kokatuta dago. Amaren Suak argitasuna eta berotasuna ematen dio Aitaren Etxeari"
Amaren Sua
Amaren Suaren irudia, berriz, Otxandioko Bittor Kapanaga Elorza euskaltzale argiaren sorkuntza da. Behin, Gabriel Aresti eta Bittor Kapanaga elkarrekin ari zirela, Bittorrek halaxe esan omen zion Arestiri:
- Bai. Hori ondo dago... Aitaren Etxea behar dugu, nahitaez. Baina, gure izatasunari eusteko, atzerago egin behar dugu, aurrera egiteko... Amaren Sua berpiztu behar dugu. Amaren Sua!
Amaren Sua euskaratik datorkigun izatasuna dugu. Amaren Sua, Aitaren Etxearen baitan, erdigunean kokatuta dago. Amaren Suak argitasuna eta berotasuna ematen dio Aitaren Etxeari. Amaren Suak elkartzen ditu etxekoak. Amaren Sua da etxekoen elkargune eta harreman lokarri. Etxekoak Amaren Suaren jiran, sutondoan, elkartzen dira eta su horrek berotzen ditu kanpo eta barru, izan ere, su horretan ontzen dituzten elikagaiekin elikatzen dira, gorputz eta arima. Amaren Surik gabeko Aitaren Etxea berotasunik eta argirik gabeko teilape ilun batean dauden lau horma hotz, huts eta hits bestetik ez dituen herri galdua da, izan nahi duena eta izaterik ez duena.
Bittor Kapanagak zioen atzera begiratu behar dugula aurrera egiteko. Amaren Sua historiaurretik bizirik iritsi zaigun herri izatasunaren lokarri bakarra da. Garai batean, Euskal Herriko baserrietan sua gal ez zedin gauez txingarra errautsetan biltzen zuten hurrengo goizean hauspotuz sua berriro berpizteko eta iraunarazteko. Amaren Sua euskalduntasunaren jarraitzea, iraunaraztea eta etengabeko sorberritzea da, txingarretik sua eta sutik txingarra sorberritzen den bezalaxe.
Amaren Sua elementu zentrala da Aitaren Etxearen herrigintzan. Aitorren hizkuntza zaharrak herri izaerako lotura sendo bat ematen dio euskaradun jendeari. Izan ere, egitekotan, beste inongo lokarrik baino estuago, euskarak egiten gaitu herri. Zazpi Euskal Herrietan, eta munduan barrena ere bai, euskalgintzan diharduen euskaltzale jendea Amaren Sua hauspotzeko, elikatzeko, indartzeko eta iraunarazteko eginahaletan dabil setati Euskal Herriaren izatasuna hizkuntzan dagoela sinetsita.
Amaren Sua euskaratik eta euskaradun izatetik sortutako izatasuna dugu eta izate horretan datza Euskal Herriaren jarraikortasuna, herri izaten jarraitzearen etorkizuna.
Patxi Saez Beloki soziolinguista da, eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]