Aranzadi Zientzia Elkartea eta Udako Euskal Unibertsitatea Amaiurko gazteluko indusketa lanekin hasi ziren abuztuaren 1ean, arkeologiari buruzko ikastaro praktikoaren baitan. Lanak pasa den igandean (13) amaitu zituzten. Arkeologoek egindako lanari esker, muinoaren hegoalde eta ekialdean begi bistan utzi dituzte gazteluaren harresi zati handiak. Horretaz gain, animalia hezurrak, txanponak, bala bat, zeramika pusketak, iltzeak eta labanak ere aurkitu dituzte, besteak beste. Orain epe luzeko ikerketa arkeologikoa aurreikusten da.
Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.
Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin... [+]
Amaiurko gazteluaren erorketaren 500 urteen kari Amaiurko Gaztelu elkarteak lan hori egiteko galdegin zion. Amaiurko gazteluaren sarraskia usu aipatzen bada ere, Nafarroko erresumaren desegitea ez da sobera ezagun. Komiki honen bidez gure historia gogora ekarri du Urmenetak.
Euskal Herriaren historiako gertaera esanguratsuak komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin sortu dute ikastolen jaiek Komiki Lehiaketa. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, Amaiurko gazteluaren setioa (1522) da lehen edizioko gaia. Aitzakia polita dute irakasleek, klasean... [+]
Amaiurko gaztelua izan zenaren oinarri osoa identifikatuta dago, eta Erdi Aroan paisaia hark izango zuen itxura irudikatuta, azken zortzi urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatutako lanari esker. Orain, daukaten informazioarekin historia idatzi beharra dagoela azaldu du... [+]
Gogo duenak ikasi eta ekiten du lema antzeman dugu amaiurtarren hitzetan. 1512an erori zen Nafarroako Erresuma. Amaiurtarrek 1522ra arte eutsi zioten Gazteluari. 2012. urtean Haien ametsa gurea da ikuskizuna eratu dute, Pier Paul Berzaitz zuberotarren eskutik.