Android sistema euskaratzen ari den taldeak bere blogean jakinarazi du amaitu dituztela itzulpen lanak. Urte beteko lanaren fruitu da mugikorretarako sistema eragile horren euskarazko bertsioa. Librezaleren webgunetik jaitsi daiteke.
Proiektua abiatu zutenean itzulpenak egiteko laguntza eskatu zuten sarean eta jendearen ekarpenekin lortu da Andoid sistema gure hizkuntzan erabilgarri egotea. Hasierako bertsioa ez dela perfektua izango aurreratu dute; horregatik, lehen bertsioa probatu eta haien iritzia emango duten erabiltzaileak behar dituzte denon artean ahalik eta emaitza txukunena lortu asmoz.
Itzuli duten bertsioa jada zaharkitua geratu den Android 4.1.1 dela ohartarazi dute. Izan ere, dagoeneko 4.3 bertsioa eskuragarri dago. Baina oinarri hori hartuta, buru-belarri ekingo omen diote hurrengo bertsioak itzultzeari.
Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak Googleri 4.125 milioi euroko isuna ezartzeko erabakia berretsi du, inoiz ezarritako handiena. Arrazoia, bere bilatzailearen eta Chrome nabigatzailearen nagusitasuna sendotzeko Android mugikorren fabrikatzaileei legez kanpoko betebeharrak... [+]
Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa.
Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde teklatu hauetako askok pribatutasun aldetik zalantzak... [+]
Telefono mugikorretan oso hedatua dagoen Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.
Microsoft, Nokia eta sektoreko beste hainbat enpresek osatzen duten FairSearch lobbyak jabetza askeko softwarearen zabalkundea mugatzeko eskatu dio Europako Batzordeari. Haien hitzetan, doako softwareak lehia askeari eragiten dio.
Android sistema eragilea duten gailuak euskaraz erabili ahal izateko itzulpen lana egiten ari da bolondres talde bat, eta laguntza eskatu du azken itzulpenak egiteko.
Android mugikorren sistema euskaratzen ari da talde bat eta blog bat sortu dute eman dituzten pausoak azaltzeko. Era berean, itzulpenak egiteko laguntza eskatu dute eta, horretarako, jarraitu beharreko pausoak ere azaldu dituzte blogean. Adierazi dutenez, gakoa itzulpena... [+]