Merkatua edo bizitza? ez da edonolako galdera. Horri bueltaka aritu ziren Amaia Perez de Orozko ekonomilari feminista eta Silvia Piris Lekuona ikertzailea eta feminista Ondarroako Etxelila Emakumeen Topalekuan. Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción izeneko taldean dihardute lanean biek.
Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción izeneko taldea sortu duzue.
Amaia Perez de Orozco (A.P.): Bai, baina ez gara kolektibo militante bat, ezta organizazio politiko bat ere. Gure abentura moduko bat izan da. Hiru lagunek osatzen dugu, tartean Silvia eta Biok. Nonbaitetik bizitzeko asmoz sortu genuen, hau da, soldataren esklabo izateko, baina ahalik eta modu koherenteenean. Aurretik gutako bakoitzak bere kabuz egiten zuena egiten jarraitu dugu,baina elkarrekin. Sistema honek askotan bakardadean lan egitera behartzen gaitu, eta argi dugu elkarrekin, aukeratu dugun modo honetan, errazagoa eta politagoa izango dela. Dena den, urtebete inguru baino ez da bide hau hasi genuela.
Silvia Piris Lekuona (S.P.): Feminismotik proposamen alternatiboak egiten ditugu, beti ere, hitzaren zentzurik zabalenean. Uste dugu Feminismoak gaur egun ezinbestekoak direla bestelako mundu bat irudikatzeko. Hala ere, feminismoak elkarlanean aritu behar du elikadura burujabetzan edo ekologian diharduten eragileekin, esaterako, hauetaz kutsatu nahi dugu. Bost lan ildo definitu ditugu, horietako batzuk teoriarekin dute harremana eta beste batzuk praktikarekin. Izan ere, eraldaketarako ikertu nahi dugu eta horretarako teoria praktikarekin batera joatea ezinbestekoa da. Bestalde, formakuntza saioak ere egiten ditugu, baina formazioa ez dugu direkzio bakarrean ulertzen, denon ezagutzetatik ikastea da helburua. Azkenik, kolektiboei laguntza edo aholkularitza moduko bat ere eskaintzen diegu. Uste dugu kolektibo ezkertiar, eraldatzaile eta feministen erronka gaur egun gauzak beste modu batera egitea dela; gure egiteko da produzitzeko dinamiketatik eta dinamika patriarkaletatik irtenda.
Eta nola egin hori egunerokotik?
A.P.: Feminismoak asmatu du bizitza konkretuei zukua ateratzen. Sistemak eraikitzen du binarismoa, emakumea-gizona, lana-zaintza… badaude estruktura batzuk bizitza konkretu hori eraikitzen dutenak. Hala ere, bizitza konkretu horiek badituzte maniobrarako espazio batzuk, aurka egin edo Status Quo-a berregiteko espazioak. Agentzia feminista bat eraikitzen uzten digu, zeinak ez duen esan nahi aske zarenik edozer gauza egiteko. Horregatik, uste dugu feminismoarentzat gakoa dela estruktura handiaren eta eguneroko bizitzaren aldeaz kontzientzia hartzea eta agentzia espazio hori erabiltzea feminismotik, kolektiboki. Hori dela eta, uste dugu gaur egun ez dela baimentzen ongi bizitzea, sistemaren konplizeak garelako. Egi bihurtzea ezinezkoak diren ametsak saltzen dizkigute, eta betetzen badira ere, ondo bizi gabe jarraitzen dugu, amets horiek deseraikitzaileak direlako. Hor kokatzen da kontsumismoari egindako kritika guztia. Emakumeoi, esaterako, ongi bizitzeko kontsumoa, maitasun erromantikoa eta amatasuna moduko gauzen bidez saltzen digute.
S.P.: Continium bat da. Saldu nahi izan diguten tranpa bat. Esan digute makroekonomia zerbait harrapaezina dela eta guk gauza txikien inguruan hitz egin behar genukeela. Horregatik sortu behar ditugu espazioak makroekonomiaren eta gauza txiki horien arteko loturak bilatzeko, eta ez bakarrik inpaktuari dagokionen, hori jakina da, inpaktu horiei aurre egiten ari dien erresistentziei buruz hitz egiten dugunean ere. Lotura horiek aztertu behar ditugu.
A.P: Adibide bat jartzeagatik hor daukagu lan banaketa, hor estruktura bat dago. Hasteko, ordaindutako lana eta ordaindu gabea daude; bati lana deitzen zaio, eta besteari ez. Horregatik, etxeko lanen inguruan ari garenean ere estrukturaz ari gara. Etxeko lanen karga handiena emakumeek hartzen dutenean ez du balio esatea zure kasuan emakumeak egiten duela hala adostu duzuelako, denbora gehiago daukazulako edo beste edozer gauzagatik. Ez da kasualitatea emakumeak egitea, estrukturaren parte da. Horri muzin egitea edo aurre egitea zure agentzia horren parte da. Dena den, ohartuko zara orekarik gabeko lanen banaketa ez dela zure etxean soilik gertatzen, sistema ekonomiko osoan baizik. Izan ere, sistema ekonomiko horrek lan ikusezin mordoa behar ditu sistemak iraun dezan. Inork ez baditu zaintza lanak bere gain hartzen, ezinezkoa da murrizketak egitea zerbitzu publikoetan, bestela, ezingo litzateke makroekonomia hori orekatu.
Zaintza lanen krisia dagoela esaten da. Horren adibide dira azken aldiko hainbat borroka: pentsionistak, martxoaren 8a, erresidentzietako langileak…
S.P.: Krisi hau ez da krisi bat gehiago. Hau krisi sistemiko bat da, bizitzaren erreprodukzioa eta planeta bera ere krisian daude. Fokua non jartzen dugunaren arabera ohartzen gara mundu honetan ez dagoela denontzat lekurik eta gero eta jende gehiago ari dela eredu honetatik kanpoan geratzen. Jende askok esaten du faxismo garaiak iristen ari direla edo iritsi direla. Krisi sistemiko horren ondorioz, gure bizitzak ere ez dira hain bizigarriak. Oso demokrazia maila baxua daukagu, eta demokrazia horrek ezin dio jendearen beharrei erantzun. Uste dugu azken aldiko mobilizazio askok horri erantzuten diotela, martxoaren 8koak adibidez.
A.P.: Borroka garai kritiko baten aurrean gaude. Jendea gaizki bizi da eta horrek ezinegona sortzen du. Orain arte beti saldu izan digute hemen bakoitzak berak nahi duena lortu dezakeela. Sinestarazi digute profesional arrakastatsuak izan gaitezkeela, gure obuluak izoztu ditzakegula eta ibilbide profesional arrakastatsu baten ondoren gure feminitateari eutsi eta ama izan. Hori dela eta, ez da bakarrik ez garela mundu honetan kabitzen, baizik eta ez daukagula mundu honetan kabitzeko denborarik. Jendea hortaz ohartu da eta horrek ezinegona sortu du. Orduan bi aukera ditugu: denok kabitzen ez bagara batzuk kanpoan lagatzen ditugu –hori da, esaterako, Donnald Trump, PP, Bolsonaro edo Salviniren estrategia–, edo denok kabitzeko moduko mundu bat eraikitzen dugu.
Bizitza jasangarriak eraikitzeko unean zein garrantzi dute sindikatuek?
A.P.: Sindikalismoan ere aldaketak gertatzen ari direla uste dugu. Sindikalismo klasikoena ez da erantzun arrakastatsurik ematen ari; ez gaitu mugitzen feminismoak mugitu gaituen moduan. Izan ere, feminismoa ari da izaten gaur egun jendea erakarri eta zerbait berria proposatzen ari den bakarrenetakoa. Horregatik, uste dut beharrezkoa dela feminismoaren eta sindikalismoaren arteko nahaste hori. Hor daukagu, esaterako, Bizkaiko erresidentzietako langileen borraka, Las Kellys deitutakoena, edo etxeko lanetan aritzen diren emakumeena. Borroka horietan ikusten da soldataren esklabo garela sistema honetan, baina soldata ez dela inporta zaigun bakarra.Bizitza duinen alde borrokatzen dugu, bizitzatik eta bizitzeko. Arlo horretan, sindikalismo munduan ere arrakasta gehien izaten ari direnak diskurtso horrekin asmatzen ari direnak dira.
Soldataren esklabo garela diozue, baina gaur egun lana edukitzeak ez zaitu pobre izatetik ateratzen.
A.P: Ipar Ameriketako eredua da hau, lehen beti ezberdintzen genituen eredu Amerikarra eta Europarra. Europarrean bazirudien lanak bizitza duin bat eskaintzen zizula, gaur egun guzti hori aldatzen ari da.
Behin baino gehiagotan aipatzen duzue galderak aldatzearen garrantzia.
S.P.: Nola bizi bizitza bizigarriak? hori da galdera. Ez gara danok herriko plazan eseriko galdera hau erantzutera, hala ere ez litzateke ideia txarra izango, baina bai uste dugu galdera horri erantzun beharko geniokeela, beti ere bizitza konkretuetatik abiatuta. Uste dut egin behar dugun galdera ez dela zer egin behar dugun emakumeok baztertzen gaituen sisteman kabitzeko, izan ere, guk ez dugu pastelaren zati bat bakarrik nahi, guk pastelaren errezeta osoa aldatu nahi dugu. Galderak aldatu behar ditugu eta ez marko filosofiko batean, bizitzako alor txikienean baizik: nola elikatzen naiz? non kontsumitzen dut? nola kudeatzen ditut zaintza lanak? Eta galdera hauei erantzun berriak ematen saiatzen ari diren guztiak, balioan jarri beharko genituzke eta saretze lanetan jarraitu.
A.P.: Silviak esaten duenari jarraiki, uste dut orain arte egin diren galderak ez direla neutroak izan. Adibide bat jartzeagatik, zu negoziazio kolektibo batera bazoaz sindikatuen esparruan eta zure nahi bakarra soldataren igoera bada, ez duzu galderarik aldatzen. Honakoa esatea izango litzateke galdera aldatzea: Soldata hutsari begiratzeari utziko eta beste gauza batzuei ere lehentasuna ematea. Horrela, ondo bizitzeko zer gauza gehiago behar ditugun pentsatzen hasiko gara, esaterako, kontziliazioa, jantokiak, haurtzaindegiak, denboren kudeaketa…. Galdera izango litzateke zer egin dezakegu hobeto bizitzeko? Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko.
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]