2019tik hona, laukoiztu egin da ugalketa lagundu bidez bikotekiderik gabe ama izateko prozesua egiten dutenen emakume kopurua Gipuzkoan. El Diario Vascok emandako datuak erakusten du tabu sozialak gainditu eta familia eredu berriak leku egiten ari direla gizartean.
Egunkari gipuzkoarrak dio batez beste 34 urterekin doazela Donostiako ugalkortasun klinikara, eta 40 urtera arteko emakumeak izan ohi direla: umea izan nahi duten baina bikotekiderik ez duten emakumeak, edota umerik nahi ez duen bikotekidea izan duten emakumeak.
Erreferenteak eta oztopoak
Familia eredu tradizionaletik aldentzen diren hautuak pixkanaka tabu izateari uzten ari zaizkiola islatzen dute datuek –Gipuzkoatik kanpo ere berdina baita joera–. Bide horretan, erreferenteen garrantzia azpimarratu zuen Argian Raquel Orgillés ama bakarrak, eta gero eta gehiago izateak laguntzen die aukera hori buruan dutenei.
Gure gizartearen egiturak, baina, familia tradizionala du oinarri oraindik, eta ume jaio eta berehala bizi dute hori gurasobakarrek: bikotekiderik gabe guraso izatea erabakitzen dutenei amatasun baimena baino ez dagokie Hego Euskal Herrian, umea duten bikoteek epe luzeagoa eskaini diezaioketenean haurra lehen hilabeteetan zaintzeari. Ama bakarrek justiziara jo dutenean, bikotekide biei batera dagokien egun kopurua lortu izan dute jaioberria zaintzeko, bestela haurrak tratu diskriminatzailea jasotzen duela ulertuta, baina hainbatek ez du epaitegietara jotzeko baliabide, aukera edota indarrik. Eta legeak jaso beharreko eskubidea dela aldarrikatzen dute gainera.
Egunerokoan ere, adibideak ugariak dira, gure egitura administratibo, ekonomiko eta sozialak oraindik ere gurasobakarrak aintzat hartzen ez dituela errepikatzen digutenak.
Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.
2020ko... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Zestoa Gipuzkoako Urola bailaran dagoen herria da. 3.800 biztanle ditu. 2019tik zaintza sarea garatzen ari dira: herriko baliabide profesional guztiak koordinatu eta zestoarrek elkar zainduko duten eredu komunitario bateranzko bidea egiten hasi dira. Udalak du egitasmoaren... [+]
Etxeko langile diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeentzako etxea abian jarri dute Berriozarren. Zortzi pertsonendako lekua duen pisua gaitu dute zaintzan diharduten langileak 6-12 hilabetez espazio duin eta seguru batean bizi daitezen. SOS Arrazakeria Nafarroak eta... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]
Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]
Udako oporrak gainean, non dagoen uneoro jakiteko erloju adimenduna erosi diozu seme-alabari? Ez duzu bakarrik uzten, arduraz jokatuko ez duen beldurrez? Egungo belaunaldi gaztea inoizko kontrolatuena dela diote The Guardianen, eta dagoeneko adinez nagusi diren heldu... [+]
DBH 3 eta 4. mailako ikasleek datorren ikasturtean beharko dituzten ikasmaterialak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen aldarrikapen historikoari erantzunez. Seme-alabak maila horietan dituzten familiek, beraz,... [+]
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]