Guardia Zibilak herritik eta Euskal Herritik alde egiteko eskatuz, manifestazio jendetsua egin zuten zapatuan Oñatin. Bertako, eskualdeko, zein Fan Hemendik Egunaren aitzakian kanpotik etorritako ehunka lagunek hartu zuten parte protestan. Altsasuko gazteak oso gogoan izan zituzten uneoro.
Honela, manifestazioa Atzeko kalean sartu zenean, adibidez, haien askatasuna eskatzen zuen pankartara erakarri zuten jendearen arreta.
Manifestazioko beste puntu beroetako bat kuartel aurrekoa izan zen. Hara gerturatu ahala oihuak eta txistuak ozen, eta kuartel parean geldialdia.
Kuartel aurrean, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko dozena bat lagun, Egia, memoria, duintasuna eta justizia zioen pankartarekin, Espainiako banderak atzean eta ETAk eskualdean hildako zortzi Guardia Zibilen argazkiak eskuan.
Haien eta manifestarien artean, Ertzaintza, eta baita zenbait herritar ere, paperak goian, jendeari eskatuz parean zituztenei kasurik ez egiteko, liskarrak saiheste aldera.
Zenbait minutuz egon zen manifestazioa kuartel aurrean geldi, eta bere bidea jarraitu zuen gero. AVTren bilkurakoek Guardia Zibilaren eta Espainiaren aldeko oihuekin agurtu zuten martxa.
Institutu aurrean egindako eta dantzaz eta sinbolismoz osatutako ekitaldiarekin amaitu zen Fan Hemendik Eguneko manifestazioa. Altsasuko gazteak berriz ere gogoan, eta Espainiako eta Frantziako polizia indarrek, hego eta ipar, Euskal Herria uzteko eskaria.
Manifestazioaren bideo laburpena:
Albiste hau goiena.eus -ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ospa Eguna! desmilitarizazioaren eskaera agenda politikoan kokatu duen eguna dela baieztatu dute antolatzaileek, eta adierazi bide horretan jarraitu behar dela "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta zapaldua dirauen bitartean". Bideo bat zabaldu dute... [+]
Asteazken arratsaldean Vox espainiar alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia egingo du Oñatin, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen testuinguruan, eta mugimendu antifaxistak elkarretaratzeko deia luzatu du.
Ostiral goizean argitaraturiko prentsa-oharrean jakinarazi dutenez, datorren astean Bergarako ertzainen egoitzako arduradunekin bilduko dira Oñatiko Udaleko ordezkariak.
Ekainaren 15eko gauean kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu dituzte Oñatiko bost gaztek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran gertatu zen, Oñatiko gaztetxeko inguruetan.
Kalez eta uniformez jantzita zeuden hamarren bat ertzainek borra luzagarrien laguntzarekin amorru kolpez, indarkeriaz eta irainez beterik jipoitu zituztela adierazi dute gazteek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran eman zen gertakaria.
Altsasun egin du agerraldia Ospa Herri Mugimenduak eta adierazi duenez, “errepresio indarrei gaitzespena erakusteko helburuarekin”, antolatuko da Ospa Eguna.
"Faxismoa", "holokausto" edo "manada" bezalako definizioak erabili ditu Jose Perals fiskalak Altsasuko gazteei terrorismo delitua egozteko.
Iruñean oso aspaldi egin den manifestaziorik handiena egin zen larunbat arratsaldean Altsasukoekin elkartasunez, eta askoren ustez Iruñean izan den handiena. Udaltzaingoaren arabera 38.000 pertsona izan ziren bertan eta antolatzaileen esanetan 50.000. Egun ederra... [+]
Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko du Altsasuko gazteen egoera salatzeko larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Maria Solana bozemaile eta kontseilaria izango da bertan.
EAJ, EH Bildu eta Goazen udal taldeek "erabateko desadostasuna" agertu dute auziperatuei eskatutako kartzela-zigorragatik. Altsasuko gertaeren inguruan "terrorismo zantzurik ez dagoela" berretsi dute, baita "auzia epaitzeko eskuduntzek... [+]
“Dena ETA da” teoriaren sortzaile izateagatik ezaguna den epaileak artikulua publikatu du El País egunkarian Altsasuko auziari buruz.
Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare... [+]
Altsasun errepresioarekin zerikusirik duen edozein gertaera, ezin da inolaz ere bizi dugun testuingurutik kanpo ulertu. Ez gara egoera normailzatu batean bizi, eguneroko ogi baitugu indar-errepresiboen mehatxu, oldarkeri, kolpe, check-pointak eta abar luzea.