Kanpaldiak, manifestazioak edota muralak egin dira elkartasuna adierazteko
Iruñean kanpaldia abiatu dute. Ostegunean hasi ziren eta larunbatera arte luzatuko dute. Hainbat ekimen egingo dute: bertso afaria, manifestazioa, hitzaldiak eta abar.
Hasiera eman zaio Iruñean Altsasuko gazteen aldeko elkartasun guneari.
Datozen hiru egunetan #AltsasukoakASKE nahi ditugula ozen aldarrikatu eta zabaltzeko baliatuko dugu Boskezillos. Egitarau oparoa prestatu da.
Hartu lo-zakua eta zatoz!#EzDuguOnartzen#ElkartasunGunea pic.twitter.com/5P5dCTj0dn
— Ernai (@ernaigazte) June 14, 2018
Argazki erraldoia atera dute Nabarreria plazan Altsasuko gazteen alde #ElkartasunGunea #AltsasukoakASKE @ernai_irunerria @ErnaiNafarroa pic.twitter.com/20jAhWHAxd
— Topatu (@topatu_eus) June 14, 2018
Bestalde, manifestazioak egin dira Euskal Herrian zehar Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko, haien irudiak eraman dituzte gehienetan.
Nazkatuta eta haserre gaude!
UTZI BAKEAN EUSKAL GAZTERIA!
Ez dezagun utzi errepresioa eta faxismoa normalizatzen. Euskal Herri sozialista eta feministara bidean gazteon oraina borrokan da. Animo eta jarraitu dezagun borrokan. Jo ta ke! #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/7i5KYNk013
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) June 14, 2018
Ez dugulako onartuko, Altsasuko gazteak aske eta gurekin nahi ditugulako, kaleak betetzen jarraituko dugu! Larunbatean denok Iruñara!
Espainiar faxismoarekin hautsiz, #AltsasukoakAske#UtziBakeanEuskalGazteria pic.twitter.com/8Zg1FuB6wc
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) June 14, 2018
[Argazki gazleria] Milaka gazte atera dira kalera Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzera https://t.co/sHTegStkya#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/8BbLGql85u
— Topatu (@topatu_eus) June 14, 2018
Gazteen irudiak erakusten dituzten mural erraldoiak eta pintaketak ere egin dira, hainbat hiri eta herritako paretetan.
Laudioko lagunek sekulako lana egin dute mural eder honetan. Eskuak ez dira falta elkartasuna paretan marrazteko! Bikaina bideoa! #AltsasukoakASKE #Laudio pic.twitter.com/ZhrbELBfXr
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) June 13, 2018
Tuteran-Erriberan elkartasun ekimena. Euskal gazteria kalera.
Espainiar faxismoarekin apurtzera goza!#AltsasukoakAske#STOPMuntaiPolizialak pic.twitter.com/yC2OA8N50g
— Ernai Tutera (@ErnaiTutera) June 14, 2018
Herrialde Katalanetan ere altsasuko gazteen alde
Iniciativa de nassos aquesta gent davant dels Jutjats! #PenaDeJustícia #altsasukoakaske #NoOblidem #LlibertatPresosPolítics... PENA DE JUSTÍCIA pic.twitter.com/sLnoejReVl
— oriol macia QUO 🎗 (@OriolQUO) June 15, 2018
Des de Catarroja, tota la solidaritat amb les joves d'Altsasu! #AltsasukoakASKE @Altsasugurasoak pic.twitter.com/cT1E5j1ICv
— CP El Ravatxol (@CPelravatxol) June 14, 2018
Ahir al vespre, a #Girona, vam solidaritzar-nos amb qui reb els cops de la (in)justícia espanyola. #AltsasukoakASKE @itacappcc @AmicsiAmiguesEH @Endavant_OSAN pic.twitter.com/xm2GEnBAcp
— EndavantNordOriental (@endavant_nord) June 15, 2018
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.