Larunbatean 1000 egun bete zituzten espetxeraturik Altsasuko Jokin, Adur eta Oihan gazteek, eta egun borobila erabili nahi izan zuten #AltsasukoakAske plataformak eta Altsasuko Gurasoek berriro ere gazteak sufritzen ari diren muntaia poliziala salatu eta haien askatasuna eskatzeko.
Goizean Beriain mendira igo ziren ehundaka lagun, Sakanako punturik altuena den Beriain mendira. Bertan Altsasukoak Aske plataformak eta Altsasuko Gurasoek hartu zuten hitza, eta biak eskertu zuten jasotako elkartasun eta maitasuna. Halaber, justizia eskatu eta zazpi gazteak aske izan arte borrokan jarraitzeko konpromezua azaldu zuten. Azkenik, "1000 egun, mila mezu, mila muxu! Altsasukoak Aske!" kanpaina berria aurkeztu eta abiatu zuten.
Arratsaldean Altsasun elkartu ziren berriro ere gazteen senide eta lagunak, 20:00tan herriko plazan egin zuten elkarretaratzean. Bertan berriro ere justizia eskatu zuten zazpi gazteentzat, eta irailaren 18ko data gogorarazi zuten. Egun horretan aztertuko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak gazteen defentsak aurkezturiko errekurtsoak. Arratsaldean zehar erakusketak, elkartasun mezuak jasotzeko postua, material salmenta eta bestelako ekintzak izan ziren Altsasun, eta elkarretaratzearekin eman zioten amaiera salaketa eta elkartasun egunari.
1000 eguneko data borobila aprobetxatu zuten Altsasuko gazteen aldeko plataformak zein gazteen gurasoek kanpaina berri bat abiatzeko: "1000 egun, mila mezu, mila muxu! Altsasukoak Aske!". Kanpainaren helburua datozen asteetan zehar gazteentzat elkartasun eta maitasun mezuak biltzea izango da, Zaballako espetxeraino helduko den liburu batean. Liburua larunbatean abiatu zen Beriaindik mendi-bizikletan eta ondoren parapentean, arratsaldean patinen gainean Altsasuraino heldu zen arte. Horrela ibiliko da liburua Euskal Herrian zehar elkartasun mezuak jasotzen, txokorik txoko, azkenik espetxean dauden gazteenganaino iritsi arte.
Bestalde, sareetan ere elkartasun mezuak zabaltzeko dei egin zuten kanpainaren antolatzaileek, argazki bat igoz eta #AltsasukoakASKE traola erabiliz. Argazki hauekin bilduma bat egingo dutela adierazi zuten, eta hau ere gazteei espetxera iritsaraziko dietela.
Ez da kanpaina aurkeztu beharrik izan, hala ere, elkartasun mezuak jasotzen hasteko, eta hainbat norbanako eta kolektibok gogoratu dute 1000 eguneko data borobila. Ellkartasun mezuak, elkarretaratzeak eta salaketa ekintzak Ernai gazte antolakundeak adibidez Sigeruban eta Pula Gzonen abesti berriarekin bideoa osatu du, 1000tik gora gazteren aurpegiekin, "1000 egun 1000 lagun" lelopean.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.